LPK Euskaraz egiteko materiala

Lantokiko Prestakuntza LPK-DUALA-(e)ra joan

LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: Kepa Altube noiz: 2013 Martxoa 12 12:35

LP euskaraz egingo den antzemateko gidoia

Gehitutako fitxategiak

Re: LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: Leontxo Valverde noiz: 2013 Maiatza 22 18:08

 

Lan praktikak euskeraz bideratzeko hainbat ideia:

 

    • Ikasleei eta enpreseei banatzen zaien dokumentazioa gutxienez euskaraz izatea
    • D ereduko ikasleei praktikak euskaraz esleitu: Harrera, instruktorea, …
    • Detektatu zein enpresa eta zein instruktoreekin LP edo Proiektua euskaraz egin ahal den
    • Enpresak esleitzeko irizpideak markatu. Irizpideen artean eukera kontutan hartu
    • Ikasleei galdetu erreferentzizko enpresaren bat duen praktikak euskeraz egiteko
    • Ekimena Ullibarri programan sartu.
      • Harrera euskaraz
      • Harremana euskaraz
      • Instruktorea euskaraz
      • Ikaslea euskaraz
      • Dokumentazioa euskaraz gutxienez
      • Eremuak euskaraz (karteleria…)
      • Enpresa eta Euskarari buruzko hitzaldiak prestatu
      • Asetasun Inkesta ikasleei euskeraz pasa

 

Re: LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: Leontxo Valverde noiz: 2013 Maiatza 22 18:16

 

2012ko urrian pasatako inkestaren emaitzen laburpena: FCT-Euskeraz

Galdetegi honen bitartez, ENPRESETAN euskaraz aritzeko aukera eta oztopo nagusiak identifikatu nahi ditugu.

 

Lagungarriak izan daitezkeen aldagai nagusiak:

1)    ...Euskara Plan bat izatea,

2)    ...Ziurtagiriren bat izatea  ( Bai Euskarari ….)

3)    ...Inguru euskalduna izatea.

4)    ...Enpresak euskara-planen bat izatea

5)    ...Instruktorea euskalduna izatea

6)    Oso beharrezkoa jotzen dugu erakundeetatik ahalegin bereziak egitea enpresak euskalduntzeko. Guk eskola moduan behin eta berriz eskatu diezaiekegu enpresei tutore euskaldunak, harremanak euskeraz… baina gure eskaerak ez dute ezer askotarako balio izaten.

7)    Oso beharrezkoa jotzen dugu LPko lurraldekako koordinatzaileen, Ikaslanen, Hezkuntza Sailaren eta antzekoen ekimena

8)    Ikastetxeko praktiketako tutore euskaldun nahikoa egongo litzateke D ereduko ikasle guztiei praktikak euskaraz egiteko aukera eskaini ahal izateko.

9)    Badago proiektua martxan zenbait enpresarekin; beraz, jarraitu beharreko pausuak eta bestelakoak zehaztuta daude. Konpromisoa hartu duten enpresekin ondo funtzionatzen du proiektuak.

10) Euskararen presentziarekin lotutako kalitate-politika duten enpresak errazago erakar daitezke proiektura. Izan ere, euskararen presentzia zaintzen dute (errotuluetan, dokumentazioan eta abar), eta horrek lan handia aldez aurretik eginda egotea dakar; bestalde, nolabaiteko sentsibilizazioa erakusten dute.

 

 

Oztopoak izan daitezkeen aldagai nagusiak:     

1)    Dokumentazioa orokorrean enpresetakoa gaztelani hutsean egoten da.

2)    Joera orokorra  gaztelaniazkoa izatea egunerokotasunean

3)    Internazionalizatzeak, euskaren trataera gutxitzen du.

4)    Langileen adin aurreratua

5)    Tailerreko dokumentazioa aspaldian egina izatea (erderaz)

6)    Oso enpresa gutxi prest ikasleen praktikak euskeraz ahalbideratzeko.

7)    Praktikak antolatzean, ikastetxeak helburu bikoitza du: batetik, ikasleek formazio aproposa jasotzea; bestetik, ikasleek etorkizuneko lanpostua bilatzea. Bigarren helburu horrek praktiketan euskararen erabilera erabateko lehentasun ez izatea dakar.

8)    Egungo krisi egoerak enpresekiko harremanetan tentuz jokatzera garamatza (pentsa daiteke ez dela beraiekiko “exijentziekin” ibiltzeko unea).

9)    Ikasleei praktikak beren bizilekutik hurbil eskaini behar zaizkie; zonalde asko nahiko erdaldunak dira.

Re: LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: Garikoitz Garmendia noiz: 2013 Ekaina 7 21:57

Behin baino gehiagotan entzun dugu LP-a modulu bat gehiago dela, beraz D ereduetan nahitaezkoa izan beharko luke LP-a euskaraz egitea, eta beste ereduetan ere horrela egiten bada hobe.

Leontxok esandako ideiekin ados nago, baina nire ustez lehendabiziko jarduerak bi hauek izan beharko lukete:

1- Dokumentazioa euskaraz jartzea, ikastetxe gehienetan eta LPko webgunean iadanik badagoena, eta

2 - Instruktore euskaldunak dituzten enpresak zerrendatzea, eta ikasle euskaldunak enpresa horietara bidaltzea.

Bi jarduera horien bidez LP-ak euskaraz egin ahal izango ziren. Ondoren, enpresako ingurua (kartelak, dokumentuak, lankideak)... euskaldunduko bagenu askoz hobe, baina horretarako komenigarria litzateke enpresa horiek euskara planak izatea.

Re: LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: Kepa Altube noiz: 2013 Uztaila 4 07:25

Garik proposatzen duen bidea ona iruditzen zait eta gainera hirugarren puntu bat ere jarri duzu mahai gainean, eta nik laugarren bat ere jarriko nuke:

1.- Dokumentazioa euskaraz izatea

2.- Instruktore euskaldunak dituzten enpresen zerrenda izatea

3.- Euskara plana duen jakitea

4.- Ikastetxeetako eta enpresetako  HNPetan LP txertatzea

Re: LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: Kepa Altube noiz: 2014 Urtarrila 27 19:41

-Txosten honetan Lasarteko berritzegunean "Hiztun bila" jardunaldiko Lantokiko prestakuntza euskaraz, gaiaren inguruko ekarpenak jasotzen dira

Gehitutako fitxategiak

Re: LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: jakinbai2015 noiz: 2015 Maiatza 26 13:40

Enpresetan LP euskaraz egiten diren detektatzeko inkesta.

Gehitutako fitxategiak

LP Euskaraz egiteko materiala

Egilea: jakinbai2015 noiz: 2015 Azaroa 1 22:06

Cofebaskek duen eskuliburua eta multimedia prozedura:

Eskuliburua: http://formacion.confebask.es/Cursos/C000559/pdf/e1.pdf

Multimedia-bideoa: http://formacion.confebask.es/Cursos/C000559/inicio.html

 

Honi erantzun
URLak automatikoki lotura bihurtuko dira Oinarrizko HTML etiketak idatz daitezke
(Beharrezkoa)
Irudiko testua idatzi. Spama ekiditeko metodoa da hau.
Ploneboard ekin egina