Lanekiren logoa

HACKING ETIKOA

Pertsona batek eraso egiteko asmoarekin sartu nahi duenean zibersegurtasunaren munduan, hasi ahal izateko behar duen informazioa topatzea izaten da bere arazo nagusietako bat. Ez informazio gutxi dagoelako, justu kontrakoagatik baizik: informazio gehiegi dago, eta horrek nolabaiteko frustrazioa eragin dezake, kontu konplexuegiekin hasteagatik edo informazioa egituratuta ez egoteagatik. Hackingaren munduan sartu nahi duten pertsona guztiei beharrezko eta oinarrizko kontzeptuak ulertzen laguntzea eta prozesuan zehar jarraitu beharreko metodologia ezagutaraztea da liburu honen helburua, eta, halaber, fase bakoitzean ezinbestekoak diren tresna batzuk eskaintzea. Liburuaren gaia zein den kontuan hartuta, tarteka teknika aurreratuak edo oso espezifikoak aipatzen dira, baina ez da horietan gehiegi sakontzen. Dena den, liburuko kontzeptuak barneratu ondoren, irakurleak askoz errazago topatu ahal izango du alderdi horietan sakontzeko informazioa.

Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Erabilera kopurua: 162

Aurkibidea

1-Sarrera

2- Definizioak eta oinarrizko kontzeptuak

3- Azterketa

4- Zerrendatzea

5- Ustiapena

6- Ustiapen osteko aldia

7- WIFI-sareen segurtasuna

8- Laborategi bat sortzea

 

 

Oinarrizko edukia

HACKING ETIKOA
Urtea
2022
Egileak
  • Grupo Editorial Ra-ma. ISBN 978-84-9964-767-8
  • Itzulpena: maramara* taldea.

Dokumentu honekin erlazionatuta dauden...