Lanekiren logoa

Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

Materiala

  • 5. blokea: Laneko segurtasuna eta osasuna

    Edebe ED ikasmateriala

    Laneki Jakinbai 2018 2018/10/28
  • Kalitatearen kudeaketa, Arriskuen prebentzioa eta Ingurumen-babesa

    Guztioi gure eguneroko bizitzan gertatzen zaigun bezala, kalitate hitza edozein enpresa-kudeaketatan agertzen da. Lehiakorrak izan nahi duten enpresa edo erakunde guztiek ezarri edo mantendu nahi dute beren kalitatea kudeatuko duen sistema bat. Hizkera arruntean, kalitateaz hitz egiten dugunean, bizitzako alderdi askori buruz ari gaitezke. Adibidez, hezkuntza-sistemaren kalitateaz, osasun-sistemaren kalitateaz, lan-kalitateaz, elikadura produktuen kalitateaz, ingurumenaren kalitateaz… jardun dezakegu. Asmo horiek guztiek, zalantzarik gabe, objektuaren edo zerbitzuaren garrantzia edo balioa adierazten duen hitz bat dute eta hitz hori KALITATEA da. Ikusten dugunez, lotura zuzena dago guk kontsumitu edo gozatzen ditugun ondasunen eta zerbitzuen eta ondasun eta zerbitzu horiek ematen dizkiguten enpresen artean. Horregatik, ondoriozta dezakegu kalitate hitzaren funtsa zuzenean bezeroarengan oinarrituta dagoela.

    Maramara* taldea itzulpen zerbitzuak 2021/08/02

Material osagarria