HIZKELAN 2017 ekitaldia eta argazkiak

HIZKELAN 2017 -(e)ra joan

Re: HIZKELAN 2017 ekitaldia eta argazkiak

Egilea: Laneki Jakinbai noiz: 2017 Azaroa 10 14:14

Ikusi jardunaldiaren bideoa: Hemen klik eginda. 

 

 

Re: HIZKELAN 2017 ekitaldia eta argazkiak

Egilea: Laneki Jakinbai noiz: 2017 Azaroa 13 08:27

HIZKELAN PRENTSAN:

HIZKELAN2017

Etakitto.eus

Kepa Altube eta Joxe Mari Ulazia: “Enpresa eta Lanbide Heziketa euskalduntzeko bilgunea da HIZKELAN”

 0    ElkarrizketakEuskaraHezkuntza  

 

27 URR

10:01

Lanbide Heziketa eta lan mundua euskalduntzeko egiten diren lanak erakusteko eta esperientziak konpartitzeko bilgunea da Hizkelan. 
Elgoibarko IMHk aurreko hamarkadan antolatutako “30+10” mintegiari erreleboa hartu zion Laneki elkarteak iaz, eta HIZKELAN jardunaldia antolatu zuen lehenengoz IMHn. Laneki-ren asmoa Hizkelan mintegia urtero leku desberdin batean antolatzea da, eta aurten Armeria Eskolan egingo da, azaroaren 8an. Guztia antolatzeko Armeria eskolan urte askotan jardun duen Joxe Mari Ulaziaren laguntza izan du Laneki-ko Kepa Altubek.

– Zein helbururekin antolatzen da HIZKELAN?
Joxe Mari Ulazia: Lanbide Heziketako ikastetxe eta enpresa askok euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute eta beste asko hartzeko asmotan dabiltza. Jardunaldi honekin, lan horren inguruan, Lanbide Heziketan, elkarte eta enpresetan egiten ari diren lanak ezagutarazi nahi dira. Esperientzietan oinarrituko da  jardunaldia. Izen ematea zabalik dago eta jakinbai.eus webgunean egin daiteke.
– Norentzat izan daiteke aproposa edo baliogarria?
Kepa Altube: Alde batetik Lanbide Hezkuntzan lan egiten duten profesionak etorriko dira. Horren harira, azpimarratu nahiko nuke euskara bultzatzeko edo sustatzeko gero eta interes handiagoa duten irakasleak daudela. Bestalde, euskaraz lan egin nahi duten edo lan egiten ari diren enpresentzako bilgune garrantzitsua da, esperientziak partekatu egingo direlako. Gainera, normalkuntzan, itzulpengitzan… lan egiten duten euskara eragile eta teknikariak daude; eta erakundeak ere garrantzitsuak dira… Denok batera ahalegin berberera bagoaz etekina handiagoa izango da, eta azken inkesta soziologikoek diotenez ezin gara erlaxatu.
– Iaz Elgoibarko IMHn egin zen Jardunaldia eta aurten Eibarrera ekartzea erabaki duzue.
K. Altube: Urteetan egin da IMHn “30+10” jardunaldia edo mintegia “hizkuntzaren kudeaketa enpresan” gaiari buruz. Iaz bukatu zen etapa hori eta Hizkelan 2016 antolatu zen IMHn. Aurten, Laneki-ko lan-taldekoek Armeria eskolako zuendaritza, normalizazio-taldea eta Joxe Mari Ulaziarekin elkarlean antolatu dugu Eibarko hau. Armeriakoak guztiz murgildu dira proiektuan. Esan beharra dago atzean dauden pertsonek bultzatuta egiten dugula lan hau, eta horiek dira euskaraz lan egin nahi duten lanbide heziketako ikastetxeak, irakasleak eta enpresetako langileak.
– Laneki eta erakundeetako ordezkariez gain, LHko ikastetxeetako eta Elay eta Kabia bezalako enpresetako ordezkariak ere izango dira…
J.M. Ulazia: Industria enpresa baten ikuspegia (Antzuolako Elay) eta zerbitzua eskaintzen duen beste batena (Kabia) izango ditugu. Armeria eskolako eta Donostiako Easo Politeknikoko arduradunek euren esperientziak azalduko dituzte. Bestalde, SD Eibar Fundazioko ordezkari bat ere izango da: euskararen plan estrategikoa daukate eta euren errealitate horretan zer egin nahi duten azalduko digute. Zinemagintza mundua ere ekarriko dugu, “Loreak” eta “Handia”ko Joxe Mari Goenaga izango dugu gurekin, eta bere lantaldean zinegintza eta euskara nola ulertzen duten azalduko digu. Guztiekin mahai-ingurua egingo da eta, ondoren, jardunaldiaren laburpena egingo digu Mikel Laskurain aktoreak. Amaitzeko, erreferentzia markatu duen Elay enpresari eskertza azalduko diogu eta enpresa horretako sortzaileetako bati –Jose Luis Elkorori, hain zuzen ere–, omenaldia egingo diogu arlo horretan eta beste hainbatetan egindako lan itzelagatik.
– Lanbide Heziketako irakasle eta zuzendari moduan ibilbide luzea egin ondoren, Laneki elkartearen gestioaz arduratzeko izendatu zintuen Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordetzak. Zein da Lanekiren zeregina?
K. Altube: Laneki elkartea Lanbide Heziketan ikas-materiala euskaratzeaz eta euskararen sustatzeaz arduratzen da. Webgune baten bidez lan egiten dugu (jakinbai.eus), eta helburu nagusia Lanbide Heziketako irakasleak eruskarazko edukiekin hornitzea da. Egin dugun azken lana Lanenpres gida da (Hizkelanekin lotuta dago). Lantokiko Prestakuntza eta Dualeko enpresa-egonaldia euskaraz egiteko gida da.  Gero eta sentsibilitate handiagoa dago enpresaren aldetik;  bezeroei zerbitzua euskaraz ematearen garrantzia ikusten dute. Eta, bestalde, euskaraz ikasten duten ikasleek lan munduan ere euskaraz jardun nahi dute.

 

---------------------------------------------------------------------------


DIARIO VASCO

 

DV_ Hizkuntza. Enpresa industrialetan eta beste esparruetakoetan euskara nola azaltzen den aztertuko da. /FÉLIX MORQUECHO

Jardunaldiak esparru desberdinetan bizitako esperientziak ezagutzeko aukera emango du hilaren 8an, Armeria Eskolan

FÉLIX MORQUECHOEIBAR.Sábado, 4 noviembre 2017, 09:12

 

Heziketa munduan datuak oso argi daude. Ume txiki denek euskaraz hasten dituzte beraien ikasketak, baina urteak aurrera joan ahala kontua aldatuz joaten da. Hala ere badaude beraien ikasketak bukaeraraino euskaraz burutzen dituztenak, eta orduan? Lan mundua etapa berri bat bezala azaltzen da eta aldaketa izugarriak bizi dituzte gazteek arlo guztietan.

Zer gertatzen da orduan hizkun-tzarekin? Galdera horri erantzuteko Armeria Eskolan Hizkelan 2017 jardunaldia egingo da datorren asteazkenean, hilaren 8an, 9:00etatik 13:00etara. Izen-ematea irekita dago jakinbai.eus web orrian. «Eskoletatik jende asko etorriko da, baina gustatuko litzaiguke enpresetatik ere inguratzea», dio Joxe Mari Ulazia antolatzaileak.

Hizkelan jardunaldia Elgoibarko IMH institutoan sortutako proiektu baten ondorioa da. Handik Lanekin erakundea sortu zen eta elkarte hau antolatze lanetan arituko da Armeria Eskolarekin batera. Prestatutako egitaraua esperientziak eta ikuspegi ezberdinak jorratuko ditu.

«Eskoletatik etorriko dira, baina gustatuko litzaiguke enpresetatik ere inguratzea»

Goizeko 9:00etan hasiera emango zaio Eibarko Udala, Lanbide Heziketa Sailburuordetza, Laneki Elkartea eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren ordezkarien ongietorri hitzekin. 9:30ean Amaia Uribe kazetariak Mikel Irizarri elkarrizketa egingo dio. Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria izendatu zuen Gipuzkoa Foru Aldundiak baina aurretik badu ibilbide luzea euskalgintzan. Jarraian Aizpea Abrisketa izango da protagonista 'Euskararen eskubideak eta 'protokoloa' lan munduan' izeneko saioarekin. Kontseiluan aztertutakoari buruz hitz egingo du berak, baina lan mundura begiratuta.

Hitzaldien tartea Kepa Altubek itxiko du. Laneki elkartearen kide bezala Lanenpres gida azalduko du. Dokumentu horrek eta bere inguruan eskaintzen diren zerbitzuek enpresan egonaldietan euskara sustatzea dute helburu.

Mahai-inguru zabala

'Tantaka-tantaka, busti euskaraz, Bermio ta Jamaika' izenburu bitxia du 11:20ean hasiko den mahai-inguruak. Bertan oso esparru desberdinetako ordezkariak egongo dira. Euskadi Irratiko Amaia Uribe kazetaria moderatzaile lanetan arituko da.

Enpresa industrialaren partetik Elay egongo da; zerbitzuen aldetik Kabiak, Armeria Eskolak eta Easo Politeknikoak lanbide heziketako bi ikuspuntu desberdin emango dituzte; Eibar Kirol Elkarteko Fundazioak bere euskara planak azalduko ditu; eta, azkenik, Joxe Mari Goenagak zine munduan bizitako esperientzia azalduko du 'Loreak' edo 'Handia' bezalako pelikulen partaide bezala.

Bukaera aldera Mikel Laskurain aktore ezagunak jardunaldiaren laburpena egingo du, bere ikuspegi pertsonalarekin egindako sketch batekin. Baina ez da hor bukatuko.

Antolatzaileek Antzuolako Elay enpresaren ibilbidea txalotu nahi dute eta Armeria Eskolako lelo batek dion bezala 'ondo egindako lana' eskertuko diote.

 

EL CORREO

Zer gertatzen zaio gure hizkuntzari lanean hasten garenean?

Euskara, lanbide heziketa eta lan mundua uztartuko ditu gaur Hizkelan-ek Eibarko Armeria Eskolan. FÉLIX MORQUECHO

Heziketa munduan datuak oso argi daude. Ume txiki denek euskaraz hasten dituzte beraien ikasketak, baina urteak aurrera joan ahala kontua aldatuz joaten da. Hala ere badaude beraien ikasketak bukaeraraino euskaraz burutzen dituztenak, eta orduan? Lan mundua etapa berri bat bezala azaltzen da eta aldaketa izugarriak bizi dituzte gazteek arlo guztietan.

Zer gertatzen da orduan hizkuntzarekin? Galdera horri erantzuteko Armeria Eskolan Hizkelan 2017 jardunaldia egingo da gaur 9:00etatik 13:00etara. Izen-ematea irekita dago jakinbai.eus web orrian. «Eskoletatik jende asko etorriko da, baina gustatuko litzaiguke enpresetatik ere inguratzea», dio Joxe Mari Ulazia antolatzaileak.

«Eskoletatik etorriko dira, baina gustatuko litzaiguke enpresetatik ere inguratzea»

Hizkelan jardunaldia Elgoibarko IMH institutoan sortutako proiektu baten ondorioa da. Handik Lanekin erakundea sortu zen eta elkarte hau antolatze lanetan arituko da Armeria Eskolarekin batera. Prestatutako egitaraua esperientziak eta ikuspegi ezberdinak jorratuko ditu.

Goizeko 9:00etan hasiera emango zaio Eibarko Udala, Lanbide Heziketa Sailburuordetza, Laneki Elkartea eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren ordezkarien ongietorri hitzekin. 9:30ean Amaia Uribe kazetariak Mikel Irizarri elkarrizketa egingo dio. Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria izendatu zuen Gipuzkoa Foru Aldundiak baina aurretik badu ibilbide luzea euskalgintzan. Jarraian Aizpea Abrisketa izango da protagonista 'Euskararen eskubideak' eta 'protokoloa lan munduan' izeneko saioarekin. Kontseiluan aztertutakoari buruz hitz egingo du berak, baina lan mundura begiratuta.

Hitzaldien tartea Kepa Altubek itxiko du. Laneki elkartearen kide bezala Lanenpres gida azalduko du. Dokumentu horrek eta bere inguruan eskaintzen diren zerbitzuek enpresan egonaldietan euskara sustatzea dute helburu.

Mahai-inguru zabala

'Tantaka-tantaka, busti euskaraz, Bermio ta Jamaika' izenburu bitxia du 11:20ean hasiko den mahai-inguruak. Bertan oso esparru desberdinetako ordezkariak egongo dira. Euskadi Irratiko Amaia Uribe kazetaria moderatzaile lanetan arituko da.

Enpresa industrialaren partetik Elay egongo da; zerbitzuen aldetik Kabiak, Armeria Eskolak eta Easo Politeknikoak lanbide heziketako bi ikuspuntu desberdin emango dituzte; Eibar Kirol Elkarteko Fundazioak bere euskara planak azalduko ditu; eta, azkenik, Joxe Mari Goenagak zine munduan bizitako esperientzia azalduko du 'Loreak' edo 'Handia' bezalako pelikulen partaide bezala.

Bukaera aldera Mikel Laskurain aktore ezagunak jardunaldiaren laburpena egingo du, bere ikuspegi pertsonalarekin egindako sketch batekin. Baina ez da hor bukatuko.

Antolatzaileek Antzuolako Elay enpresaren ibilbidea txalotu nahi dute eta Armeria Eskolako lelo batek dion bezala «ondo egindako lana» eskertuko diote.

 

Goiena

Lan munduan euskararen alde egindako lana aitortu diote Jose Luis Elkorori

Mirari Altube 2017-11-09 13:35   EUSKARA  BERGARA

Eibarko Armeria Eskolan egindako Hizkelan jardunaldian aitortza jaso zuen atzo, azaroak 8, Jose Luis Elkoro bergararrak, Elayren sortzaileak. Lan munduan euskaraz jarduteko egindako bideagatik saritu eta eskertu zituzten Elkoro eta haren lankideak.

 

|  Ikusi handiago |  Argazki originala

Ainitze Blancok, Laneki elkarteko presidenteak, eta Imanol Urrestik, Armeria Eskolako zuzendariak eman zioten eskertza eta oroigarria Elkorori zera esanaz: "Elay enpresan Jose Luis Elkorok eta bere lankideek, lanean euskaraz aritzeko egindako bideagatik. Bide hori eredugarria izan dugu, Euskal Herriko enpresek eta Lanbide Heziketa ikastetxeek, Hizkuntza kudeaketa arloan. Horregatik, egin duen bideagatik eta eman digun argiagatik eskertu eta aitortu nahi dugu".

Euskara kudeaketaren gaineko hausnarketa  

Lanbide Heziketan eta lan munduan euskararen kudeaketaren gainean hausnartzeko egindako Hizkelan jardunaldien baitan jaso zuen eskertza hori Elkorok. Jardunaldi horietan enpresetako, Lanbide Heziketatako, elkarteetako eta erakundeetako 80 ordezkari inguru elkartu ziren eta bederatzi ponentzia jarri zituzten mahai gainean. Nola sustatu euskara lantegietan, Lanbide Heziketan eta kalean izan zen gogoetarako gai eta landutakoen artean izan ziren besteak beste, ikus-entzunezko euskarazkko produkzioa, B eredutik D eredura pasatzeko zubiak, euskarazko baliabideak eta Lanenpres gida. Azken horren gainean hain zuzen, Laneki elkarteko Kepa Altube arrasatearrek eman zituen hainbat argibide.

Gonbidatuak

Euskararen arloan egindakoen berri eman zieten luxuzko gonbidatuak izan zituzten lagun gainera, hala nola, Elayko Anaje Narbaiza eta Easko politeknikoko Migel Angel Elkoroberezibar eta Handia eta Loreak filmeetako zuzendaritza taldeko Joxe Mari Goenaga. Zer egin duten orain arte, zer egin nahi duten eta inguruan eragiteko zer ikusten duten beharrezkoa jakinarazi zieten horiek.

 

 

 

DIARIO VASCO

 

 

Mahaia. Imanol Urreisti, Anaje Narbaiza, Migel Angel Elkoroberezibar, Amaia Uribe, Mikel Larrañaga, Arantza Lekuona eta Joxe Mari Goenaga. 

Hizkelan jardunaldiak lanbide desberdinetan ematen diren prozedurak aztertu zituen Armeria Eskolan

FÉLIX MORQUECHO EIBAR.Sábado, 11 noviembre 2017, 00:17

Lan mundua eta eskolak, batez ere lanbide heziketakoak, gero eta hurbilago daudela esan ohi da azken urteetan. Baina batetik bestera hainbat aldaketa sumatzen dira. Horien artean hizkuntza ere badago, enpresetan hainbat errealitate daudelarik. Aste honetan Armeria Eskolak Hizkelan jardunaldia hartu du. Bertan eskoletako eta lanbide desberdinetako profesionalak topatu ziren eta beraien ikuspegia plazaratu zuten.

Jardunaldiak hitzaldi desberdinak entzuteko aukera eman zuen. Baita Mikel Laskurain aktorearen ikuspegi umoretsua entzuteko ere. Ekarpen guztiekin mahai-inguru bat egin zen Amaia Uribe kazetariak zuzenduta. Bertan bi eskolatako arduradunak egon ziren, Armeria Eskolako Imanol Urreisti eta Easo Politeknikoko Migel Angel Elkoroberezibar; eta haiekni batera, Elay enpresa industrialeko Anaje Narbaiza, Kabia adineko pertsonentzako eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako egoitzak aurrera ematen duen erakundeko Arantza Lekuona; Eibar K.E. Fundazioko Mikel Larrañaga; eta zinegintzan lan egiten duen Joxe Mari Goenaga.

Lan munduaz hitz egitean, errentagarritasuna mahai gainean azaldu zen berehala, eta horretan industria ikuspuntutik Anaje Narbaizak zera esan zuen: «Agian diruari begira ez zaio etekinik ateratzen, baina motibazio aldetik bai». Larrañagak Eibarko futbol taldea enpresa bat dela gogoratu zuen eta gizartearengan duen proiekzioari begiratu zion. «Errentagarritasun soziala dauka, garrantzitsua da hori mantentzea, bai etxe barruan, bai kanpora begira». Lekuonak bere lanean pertsonak jarri zituen erdi-erdian, eta horri helduz beraien hizkun-tzan bizi ahal izatean bidezkotu zuen profesionalak euskaraz jarduteak. «Zinearen kasuan, zaila da zinea berez errentagarria egitea, bai euskaraz, bai erdaraz», aitortu zuen Goenagak. «Guk zinea euskaraz egiten dugunean merkatua limitatzen ari garela diote, baina tokatu zaigu sarrera gehiago saltzea pelikula batekin Frantzian Espainian baino».

«Euskaraz egiten duten langileak eskatzen badira, behar horretara moldatu beharko gara»

Hizkelan jardunaldiak hezkun-tza eta lan esparruen arteko egoerak aztertu nahi ditu hizkuntza ardatz hartuta. Horregatik ikastetxeen paperari begiratu zioten ere. «Aukera bezala ikusi behar dugu eleaniztasuna», azaldu zuen Urreistik. Elkoroberezibarrek, ikasturte honetan ehundik gora atzerritar jaso dituztela aipatu zuen. «Ikasleek behatokia antolatu dute eta fenomeno hori aztertzen ari dira», zion. «Baditugu ikasle atzerritarrak euskaraz ikasten ari direnak eta esfortzu horrek erreferenteak bilakatzen ditu, kanpokoentzat eta hemengoentzat ere».

Enpresa barruko komunikazioa antolatzeak bere zailtasuna izan dezake, baina paretetatik kanpo oztopoak handitzen dira. «Etiketak ken-tzea kostatzen zaigu. Gasteizera deitzen badugu gazteleraz egin behar dugula pentsatzen dugu, baina lehen hitz hori euskaraz egitea garrantzi-tsua da», esan zuen Narbaizak. «Kontuan izan behar dugu gazteleraz ikasi dugunak aurrera goazela eta atzetik datozenek euskaraz egin dute. Ateak ireki behar dizkiegu». Guzti horretarako baldintzak bermatu behar direla azpimarratu zuen industriatik etorritakoak.

Eskoletako ordezkariak enpresekin duten erlazioa indartzearen alde azaldu ziren. «Enpresek euskaraz lan egiten duten langileak eska-tzen badituzte gu behar horretara moldatu beharko gara», esan zuen Easoko irakasleak. Armeriakoak, ordea, gizartean ere jarri zuen arreta. «Garrantzitsua da euskarako planak elkartzea, bai udaletxean jorratzen dena, ikastetxean...». Ikasketei buruz, Urreistik euskaraz emateko aukera ehunetik ehunera dagoela azaldu zuen, «baina agian ez dago eskaera hori. Ohitu gara langabetuentzako diren ikastaroak gazteleraz izatera». Jarraituz, Narbaizak 'proaktibotasuna' eskatu eta ikastaroak ezin badira, materialak gutxienez euskaraz egotea aldarrikatu zuen.

Erreferenteak ere solasaldian azaldu ziren eta hor futbola duen papera aipatu zuen Larrañagak. Taldeak eta entrenatzaileak euskaraz jardutea aurrerapauso bezala azpimarratu zuen. Iritsi berdinean azaldu zen Goenagak, «erreferenteak behar ditu jendeak, horietaz harro egoteko».

 

NOTICIAS DE GIPUZKOA:

NOTICIAS DE GIPUZKOA: Hizkelan jardunaldia egin dute Eibarren.

Domingo, 12 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h.

JOSE LUIS ELKORORI ERREKONOZIMENDUA.

Eibarko Armeria Eskolak Lanbide Heziketan eta lan munduan euskarak duen presentziaz hausnartzeko Hizkelan jardunaldia hartu zuen joan den asteazkenean, erakunde ezberdineko 80 bat ordezkariren partaidetzarekin. Guztira, era askotako bederatzi hitzaldi izan ziren eta jardunaldiari amaiera emateko Hizkelan aitortza eman zioten Elay enpresako sortzaile eta langile den Jose Luis Elkorori, beti ere, “Elay taldean lanean euskaraz aritzeko egindako bide eredugarria txalotzeko”. Argazkia: N.G.

 

----------------------------------------------------


ETAKITTO-EIBAR

Euskara eta lana uztartzeko apostuaz jardun zuten atzo II. Hizkelan jardunaldian

 0    EuskaraHezkuntza  

 

09 AZA

6:46

Atzoko eguraldi goibel eta euritsuarekin kontrastatuz, giro lasai eta beroan pasa zuten goiza Armeria Eskolan II. HIZKELAN jardunaldian parte hartu zutenek. Lanbide Heziketan eta enpresetan euskarak bizi duen egoera eta esparru horietan euskara bultzatzeko ematen ari diren urratsak ardatz bezala hartuta, esperientziak partekatzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman zuen mintegiak. Umoreak ere izan zuen bere tartea: gai potoloak alde batera lagata, gogoz barre egiteko etenaldiak eskaini zituen bere burua “Arrate” bezala aurkeztu zuen Mikel Laskurain aktore bergararrak.

Lanbide Heziketa eta lan mundua euskalduntzeko lan handia egiten ari dela, baina oraindik ere bide luzea dagoela egiteko gelditu zen agerian esparru horretan ikas-materiala euskaratzeaz  eta euskara sustatzeaz arduratzen den LANEKI elkarteak antolatutako jardunaldian. Ausardia, harrotasuna, gazteenganako konfidantza, berrikuntza eta sormena bezalako hitzak azpimarratu ziren mahainguruan, eta “hizkuntzaren kudeaketa enpresaren ardatzean kokatu beharra” dagoela adierazi zuen Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Josune Zabalak ekitaldiaren aurkezpenean.

 

 

LANEKIko Ainitze Blanco, LHko Sailburuordetzako Rikar Lamadrid, Miguel
de los Toyos Eibarko alkatea eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Josune Zabala.

 

alt="Ezkerretik hasita, Imanol Urreisti Armeria Eskolako zuzendaria, ELAY enpresako Anaje Narbaiza, Easo Politeknikoko Miguel Angel Elkoroberezibar, SD Eibar Fundazioko Mikel Larrañaga, KABIAko Arantza Lekuona eta Joxe Mari Goenaga zinemagilea. Erdian, Amaia Uribe kazetaria." class=" wp-image-67703" srcset="http://i1.wp.com/etakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Hizkelan-gonbidatuak.jpg?zoom=0.8999999761581421&resize=403%2C250" src-orig="http://i1.wp.com/etakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Hizkelan-gonbidatuak.jpg?resize=566%2C351" scale=0.8999999761581421 v:shapes="_x0000_i1034">

Ezkerretik hasita, Imanol Urreisti Armeria Eskolako zuzendaria, ELAY enpresako Anaje Narbaiza, Easo Politeknikoko Miguel Angel Elkoroberezibar, SD Eibar Fundazioko Mikel Larrañaga, KABIAko Arantza Lekuona eta Joxe Mari Goenaga zinemagilea. Erdian, Amaia Uribe kazetaria.

 

Gazteen artean euskararen erabilera indartzerako orduan Lanbide Heziketako zentroek duten garrantziaz egin zuten berba gonbidatuek. Azken urteetan Lanbide Heziketan D ereduaren indartzea eman dela eta “pausuak denon artean ematea funtsezkoa” dela esan zuten behin eta berriro Armeria Eskolako Imanol Urreistik eta Easo Politeknikoko M.A. Elkoroberezibarrek.

Mikel Irizar GFAko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak adierazi zuen euskararen erabileran aurrera egiteko formula berriak landu behar direla eta ezinbestekoak direla sinergiak, osagarritasuna, indarrak biltzea eta diagnostiko bateratu bat.

Kontseiluko Haizpea Abrisketak Europa osoko eragileekin adostu eta partekatu den  `Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloaz´ hitz egitean, “euskara desabantailan dagoen hizkuntza bat den neurrian, administrazioek eta gizarteak neurri horiek bete egin beharko” lituzketeela gogorarazi zuen. Neurri horien adibide bat da lantokiko prestakuntza eta praktiketan hizkuntza eskubidea bermatzea.

 

Solasaldian aritu ziren Mikel Irizar GFAko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria
eta Amaia Uribe kazetaria.

Gai honetan erreferentea den ELAY enpresako Anaje Narbaizaren hitzetan, “gu enpresan euskara bultzatzen hasi ginenean ez zegoen ezer. Sinistu egin dugu egin ahal dela, bai zuzendaritzatik bai kolektiboki. Sinistea ezinbestekoa da. Sinismen hori egi bihurtzeko baliabideak sortu behar dira. Formakuntza baliabideetako bat da. Ez gaude ohituta gauzak euskaraz eskatzen, egoera aldatu egingo da eskari hori baldin badago”.

Euskara gazteen eremuetara eramatearen garrantziaz ere jardun zuten. SD Eibar Fundazioko Mikel Larrañagak azaldu zuenez, “foballak daukan eragina kontuan hartuta, Euskal Herriko foball partidu guztietan euskaraz egitea ondo legoke. Umeek euren jokalariak euskara egiten ikustea aurrerapausu handia litzateke”.

KABIAko Arantza Lekuonak erabiltzaile guztien hizkuntz eskubideak bermatzeaz aritu zen eta hori dela euren misioa azpimarratu zuen.

Joxe Mari Goenaga zinemagilearen ustetan, “inportantea da sinistea euskarak zinemarako balio duela eta erreferenteak edukitzea. Esparru guztietan sormen propioa behar dugu. Asko jotzen da kopiatzera, baina indarra sormenean jarri behar dugu”.

 

Merezitako omenaldia egin zitzaion Jose Luis Elkoro ELAY enpresako sortzaileari, euskararen alde egindako lanagatik.

 

 

Hizkelan jardunaldiaren erdian agertu zen “Arrate” (Mikel Laskurain).

 

alt="Hizkelan jardunaldia" class="alignnone size-full wp-image-67698" srcset="http://i2.wp.com/etakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Hizkelan-jardunaldia.jpg?zoom=0.8999999761581421&resize=578%2C385" src-orig="http://i2.wp.com/etakitto.eus/wp-content/uploads/2017/11/Hizkelan-jardunaldia.jpg?resize=490%2C327" scale=0.8999999761581421 v:shapes="_x0000_i1038">

 

Honi erantzun
URLak automatikoki lotura bihurtuko dira Oinarrizko HTML etiketak idatz daitezke
Ploneboard ekin egina