Lanekiren logoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza deialdia

Dagoeneko argitaratu da Bizkaiko Foru Aldundiaren “2021EKO EKITALDIAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEN DUTEN MERKATARITZA-SOZIETATEEI, KOOPERATIBA-SOZIETATEEI, ENPRESABURU INDIBIDUALEI ETA PROFESIONALEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI ARAUAK ETA DEIALDIA” . Hor daukazu esteka: https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/12/22/I-836_eus.pdf?hash=00c912614d0ce5f99b2742cabcaf365d Dirulaguntzaren xedea: 1. 2021eko ekitaldian enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan egingo diren planak 2. 2021eko ekitaldian Lantokiko Prestakuntza eta Duala modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuen finantzaketa Izena emateko epea otsailaren 15ean amaitzen da. Deialdiaren dokumentua atxikita bidaltzen dizuegu. Zabaldu ikastetxeak harremana duen lantokietara, mesedez. Argibideetarako kontaktua: jakinbai@jakinbai.eus / tel. 688 758 569

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
1. orr.
I. ATALA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO FORU ADMINISTRAZIOA
Bizkaiko Foru Aldundia
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaiko Foru Aldundiaren 124/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, 
dirulaguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituena. Honen 
bidez, oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira, dirulaguntzak emate-
ko. Dirulaguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, 2021eko ekitaldian 
euskararen erabilera sustatzen duten merkataritza-sozietateei, kooperatiba-
sozietateei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei.
Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat helburu ezarri ditu, eta helburu horietako bat da 
euskararen erabilera sustatzea. Hain zuzen ere, euskara gizarte-eremu guztietara za-
baltzeko ahalegin horretan, ezinbestekotzat jotzen da gizartean bertan eragitea, bes-
teak beste, gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko proiektuak egiten dituzten merkatari-
tza-sozietate, kooperatiba-sozietate, banako enpresaburu eta profesionaletan ere eragin 
behar da bereziki.
Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero dirulaguntza-lerro bat izaten du Bizkaiko 
merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, pertsona juridiko, banakako enpresaburu 
eta profesionalei laguntza emateko euskararen erabilera sustatzeko funtsezko lanean.
Euskararen erabilera normalizatzeko Eusko Legebiltzarraren 1982ko azaroaren 24ko 
10/1982 Oinarrizko Legean oinarritzen da proposatzen den xedapen orokor honi dago-
kion eskumena; izan ere, lege horrek, zioen azalpenean, ezartzen du Euskal Herriko 
Autonomia Elkarteko Agintaritzaren esku uzten dela euskararen erabilpena zabaltzeko 
eta arauzkotzeko xedezko neurriak hartzea.
Hortaz, 26. artikuluak xedatzen du euskal herri-aginteek neurri egokiak hartuko dituz-
tela eta beharrezko bitartekoak jarriko gizarte-bizitzako alor guztietan euskararen erabi-
lera sustatzeko, herritarrek salerosketako, kulturako, elkarteetako, kiroletako, erlijiozko 
edota beste edozein motatako jarduera guztiak euskaraz garatu ahal izan ditzaten.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2018ko martxoaren 6ko 22/2018 Foru Dekretuak, zeinak 
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren egitura organikoari buruzko erre-
gelamendua onesten duen, sail horri eskumen hau esleitzen dio: euskararen ezagutza 
eta erabilera sustatzea gizartearen alor guztietan; hala, osatu egiten da foru dirulagun-
tzetarako deialdi honen esparru juridikoa.
Foru Dekretu honek erregulazio onaren printzipioak betetzen ditu. Printzipio horiek 
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 
39/2015 Legean daude ezarrita eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 2017ko urtarrilaren 17ko 
2/2017 Foru Dekretuko 3. artikuluan jasotzen dira (dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru 
Aldundian xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzen da).
Foru Dekretu horretan xedatutakoa kontuan hartuta, txosten hauek eman dira Foru 
Dekretu hau egin denean:
1.  Proiektua sustatu duen sailaren txosten juridikoa.
2.  Generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazioari buruzko txostena.
3.  Kontrol ekonomikoari buruzko txostena.
4.  Legezkotasunari buruzko txostena.
Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta 
Funtzionamenduari buruzko 1987ko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauko 39.k) artikuluak 
ezartzen du foru-diputatuen eskumena dela, besteak beste, Foru Aldundiari proposa-
menak aurkeztea haien sailetako gaiei buruzko foru-dekretuen proiektuak onar ditzan. 
Bestalde, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra 
arautzen duen 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 16.1 artikuluak ahalmena 
ematen dio Bizkaiko Foru Aldundiari dirulaguntzen emakida arautuko duten oinarriak 
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
2. orr.
onesteko. Eta Diru-laguntzen Erregelamendua onesten duen Bizkaiko Foru Aldundia-
ren 2010eko martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretuko 41.1 artikuluak aukera ematen 
du dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia batera izapidetzeko, eta ezartzen du 
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluari dagokiola onartzea, egintza bakarrean.
Hori dela bide, Euskara, Kultura eta Kirolaren Saileko foru diputatuaren ekimenez, eta 
aurrez Bizkaiko Foru Aldundiak 2020ko abenduaren 15eko bileran azterturik, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Foru-dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onestea.
Onartzen dira merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, enpresari indibidual eta 
profesionalentzat Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Sailak euskararen erabilera susta-
tzeko 2021eko ekitaldian emango dituen dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia, 
zeinen testua ondoren jasotzen den.
AZKEN XEDAPENAK
Azken Xedapenak Lehenengoa.—Arauak emateko gaikuntza
Ahalmena ematen zaio Euskara, Kultura eta Kirolaren Saileko foru diputatuari Foru 
Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken Xedapenak Bigarrena.—Indarrean jartzea
Foru Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko 
da indarrean.
Bilbon, 2020ko abenduaren 15ean.
Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua,
LOREA BILBAO IBARRA
Ahaldun Nagusia,
UNAI REMENTERIA MAIZ
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
3. orr.
2021EKO EKITALDIAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEN DUTEN  
MERKATARITZA-SOZIETATEEI, KOOPERATIBA-SOZIETATEEI,  
ENPRESABURU INDIBIDUALEI ETA PROFESIONALEI DIRULAGUNTZAK  
EMATEKO OINARRI ARAUAK ETA DEIALDIA
I. TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. oinarria.—Dirulaguntzaren xedea
1.  Hauek izango dira dirulaguntzon xede:
a)   2021eko ekitaldian enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko 
Lurralde Historikoan egingo diren planak.
b)   2021eko ekitaldian Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera 
eskaintzeak dakartzan gastuen finantzaketa.
    Laguntza hauen helburua da honako hauek euskaraz egiteko aukera eskaintze-
ko eskatzaileek egindako hainbat gastu finantzatzea:
   1)   Lantokiko Prestakuntza-modulua, 2003ko uztailaren 8ko 156/2003 Dekre-
tuak, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza 
Modulua egiteko modua arautzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.
   2)   Modalitate dualean egindako prestakuntza, 2015eko ekainaren 2ko 83/2015 
Dekretuak, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Au-
tonomia Erkidegoan ezartzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.
2.  Dirulaguntza-eskaeraren zergatia diren proiektuek 2021eko ekitaldian egitekoak 
izan beharko dute eta exigitutako gutxieneko autofinantzaketa-maila bete, zein izango 
baita proiektu bakoitzaren aurrekontu araztuaren %35a. Horiek horrela, dirulaguntza 
publikoek, guztira, ezin izango dute proiektuaren zenbatekoaren %65a gainditu, behin 
gehiegizko zera ez-konputagarriak eta deialdiaren xedearekin zuzeneko lotura ez duten 
gastuak kendu ondoren.
3.  Helburu desberdinak dituzten proiektuak finantzatzeko dira oinarri honetako 1. 
apartatuko a eta b letretako dirulaguntzak; beraz, modu independentean egingo dira 
haien balorazioa eta azterketa. Ondorioz, bi laguntza motetarako eskaera eginez gero, 
bi eskabide egin beharko dira, hau da, bat dirulaguntza mota bakoitzeko, Foru Dekretu 
honetan ezarritakoarekin bat.
4.  Diruz laguntzeko gastutzat joko dira batere zalantzarik gabe lagundutako jardue-
raren izaerarekin bat datozenak, guztiz beharrezkoak direnak eta ezarritako epearen 
barruan egiten direnak, baina dirulaguntza jaso dezaketen gastuen eskuraketa-kostua 
ezin da inola ere izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Eskatzaile batek Bizkaiko eremua gainditzen duen euskararen erabilera sustatzeko 
plan bat garatzen badu, diruz lagungarritzat bakarrik hartuko dira Bizkaian garatzen duen 
zatiari bideratutako gastuak. Beraz, eskabidean zein proiektuaren memorian zehatz-
mehatz adierazi beharko da gastu osoaren zer zati dagokion Bizkaiari.
Dirulaguntzen deialdi honetara bost bider baino gehiagotan aurkeztu diren eskatzai-
leen kasuan, seigarrenetik aurrera, langileen euskalduntzera eta hizkuntza-gaikuntzara 
bideratutako gastuak baino ez dira hartuko diruz lagungarritzat.
Bestalde, Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteagatik eragiten diren gas-
tuen finantzaketari dagokionez, aurreko paragrafoan adierazitakoez gain, hurrengoak 
ere joko dira diruz laguntzeko gastutzat:
a)   Eskatzailearen aldetik lantokiko prestakuntza euskaraz egin ahal izateko instruk-
zioaz, garapenaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen diren pertsonen pres-
takuntza berezituaren kostua.
b)   Xede horretarako dokumentu materialak euskaraz egiteko kostuak.
c)   Praktika aldiak euskaraz egin ahal izateko sortzen diren berariazko beste gas-
tuak edo kostuak.
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
4. orr.
5.  Honako hauek ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:
a)   Ekipo-ondasunak erostea, baldin eta haien amortizazioa luzeagoa bada dekretu 
honetan jasotzen diren jarduerak egiteko epea baino.
b)   Banku-kontuetako interes zordunak.
c)  Interes, errekargu eta zehapen administratibo eta penalak.
d)  Prozedura judizialen gastuak.
e)  Eskatzailearen publizitate-gastuak.
f)   Zeharkako tributuak (BEZa barne) ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak bal-
din eta berreskuratu edo konpentsatu egin badaitezke. Kasu horretan, gastuen 
zenbatekoek BEZik gabe agertu behar dute, hala eskabidean agertzen den au-
rrekontuan, nola dirulaguntzaren justifikazioarekin batera aurkeztuko den aurre-
kontu gauzatuan. Era berean, ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak errenta-
ren gaineko zerga pertsonalak.
g)   Oro har, 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 29. artikuluarekin bat 
etorrita, beren-beregi kanpo utzitakoak.
6.  Sexua dela-eta diskriminatzen duten jarduerak edo ekintzak ezingo dira diruz 
lagundu, inondik nora.
7.  Foru Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geldituko dira Eusko Jaurlaritza-
ren 2012-2022 aldirako Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP, http://www.euskara.
euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/esep_sarrera/eu_esep/esep.html) eza-
rritako helburuekin bat ez datozen proiektuak. Plan hori Euskal Autonomia Erkidegoko 
Gobernu Kontseiluaren 2012ko uztailaren 24ko erabaki baten bidez onetsi zen.
8.  Foru Dekretu honen helburua eskatzaileen ekintzak babestu eta osatzea da; hori 
dela eta, ez dira inoiz finantzatuko jarduera egiteagatik sortutako gastu guztiak.
2. oinarria.—Onuradunak
1.  Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak 
(irabazi-asmorik gabeko kooperatiba-sozietateak izan ezik), enpresaburu indibidualak 
eta profesionalak izan daitezke Foru Dekretu honetan araututako dirulaguntzen onura-
dun, 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluan jasotako egoeretako 
batean ez badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a)   Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
b)   Eurei dagokien Erregistroan izena emanda egotea.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira betekizun ho-
riek guztiak. Halaber, prozeduran zehar ere bete behar dira, dirulaguntzaren justifikazioa 
aurkeztu arte.
2.  Foru Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira honako hauek:
a)   Foru Dekretu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun izan daitezkeen en-
presei zerbitzuak egiten dizkieten merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozie-
tateak, enpresaburu indibidualak edota profesionalak, haien helburu soziala ain-
tzat harturik.
b)   Merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, enpresaburu indibidual edota pro-
fesional hauek, hau da, helburu sozialaren barruan Ekonomi Jardueren gaineko 
Zergako honako epigrafe hauetako jarduerak dituztenak: 826 eta 933.9 —hizkun-
tzen irakaskuntza—, eta 774 eta 849.3 —itzulpen zerbitzuak eta antzekoak—.
c)   Haien ondarean herri-administrazio baten edo batzuen partaidetza duten merka-
taritza-entitateak.
d)   Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba-sozietateak.
3.  Halaber, honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ezin izango dute dirulaguntzak 
emateko prozesu honetan parte hartu eta onuradun izan baldin eta:
a)   Berdintasunerako eskubidea eta sexu-diskriminaziorik eza urratzeagatik zeha-
pen irmoa izan badute administrazio-bidean, edo lan-arloan edo zigor-arloan, 
eek: BAO-2020a245-(I-836)
dagokien zehapena indarrean dagoen bitartean.


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
5. orr.
b)   Beren helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea edo es-
tatutuak emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkakoak badira.
c)   Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 
Legearen III. tituluan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 
2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan edo Emakumeen eta Gizo-
nen Berdintasunerako 2018ko ekainaren 20ko 4/2018 Foru Arauan ezarritako 
betebeharrak betetzen ez badituzte.
II TITULUA
ARAUBIDE JURIDIKOA
3. oinarria.—Araudi aplikagarria
Foru Dekretu honetan jasota ez dagoenerako, honako hauek aplikatuko dira: Foru 
Administrazioak ematen dituen dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen 
maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua eta martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretuaren 
bidez onetsitako Dirulaguntzen Erregelamendua, baita Administrazioen Publikoen Admi-
nistrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Sektore Publikoaren Arau-
bide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, Administrazio Elektronikoaren espa-
rruan Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege 
Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasunaren Eskema 
Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretua eta bere izaeragatik 
aplikatzekoa izan daitekeen beste edozein arau-xedapen.
Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Araua erakunde priba-
tu hauei aplikatuko zaie: aurrekontu-ekitaldian zehar Bizkaiko Foru Aldundiaren 100.000 
euroko edo gehiagoko laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen dituztenei edo haien urteko 
diru-sarreren %40 Aldundiaren laguntzetatik edo diru-laguntzetatik badator, betiere gu-
txienez 5.000 euro badira.
4. oinarria.—Arau-hausteak eta zehapenak
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Foru Administrazioak ematen dituen diru-la-
guntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru 
Arauko IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da, bai eta arau hori garatzen duen erregela-
menduko IV. tituluan xedatutakoa ere.
III TITULUA
PROZEDURA
5. oinarria.—Eskabideak aurkezteko lekua eta epea
1.  Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 
1eko 39/2015 Legearen 14 artikuluaren arabera, dirulaguntzetarako eskabideak Bizkai-
ko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira (https://www.
ebizkaia.eus/eu/hasiera).
Egoitza elektronikoko izapideen katalogoan dago Foru Dekretu honen laburpen-fitxa.
2.  Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 18an hasiko da eta 2021eko 
otsailaren 15eko 13:00etan amaituko da.
6. oinarria.—Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak
1.  Eskabideak aurkezteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan bete 
eta aurkezteko dauden eredu ofizialak erabili behar dira (https://www.ebizkaia.eus/eu/
hasiera), 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Foru Dekretu honen 1. oinarriko 1. apartatuko a) eta b) letretako dirulaguntzetarako 
eskaera eginez gero, bi eskabide egin beharko dira, hau da, bat dirulaguntza mota ba-
koitzeko, Foru Dekretu honetan ezarritakoarekin bat.
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
6. orr.
Eskatzaile batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoak diren egitarauen kasuan, 
zehaztu beharko da aurrekontuan zein den bakoitzak egiten duen ekarpena eta zein gas-
tu hartzen dituen bere gain, eskabidea, betiere, entitate batek aurkeztuko du, 2005eko 
maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 10.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horrela 
egiten ez bada, eskabide horiek ezetsi egingo dira, behin ebazpena emanda.
Eskabide bakoitza proiektu bakarrari buruzkoa izan behar da.
Interesdunak legezko edo borondatezko ordezkari baten bidez jarduten badu, Zuzen-
bidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu beharko da ordezkaritza.
2.  Dokumentazio orokor eta espezifiko hau erantsi beharko da:
a)   Banku-helbideraketaren fitxa, alta edo aldaketaren bat bada, bakarrik.
b)   Pertsona fisiko enpresaburuen eta profesionalen kasuan, Jarduera Ekonomi-
koen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
    Dauden datu-bitartekaritzarako sistemen bidez, Bizkaiko Elkarreragingarritasun 
Nodoa erabilita, Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Saileko Euskara Zerbitzuak 
egiaztatu eta kontsultatu egingo ditu administrazio publikoek interesdunei eta 
haien ordezkariei buruz dituzten datuak, dekretu honen izapidetze administra-
tiborako beharrezkoak direnean, interesdunak modu espresuan kontra dagoela 
adierazten ez badu. Kontra egonez gero, arrazoiak adierazteaz gainera, behar 
diren datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko dira.
    Arrazoi teknikoak direla eta, ezinezkoa bada elkarreragingarritasunera jotzea, 
Euskara Zerbitzuak izapideak egiteko beharrezkotzat jotzen dituen datuak edo 
dokumentuak eskatu ahal izango ditu.
c)  Estatutuen kopia edo eratze-eskriturak.
d)  Dagokion Erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria.
Aurreko c) eta d) idatz-zatiei dagozkien agiriak aurkeztu beharko dira, baldin eta agiri 
horiek lehenago aurkeztu ez badira Foru Erakunde honetako Euskara Zerbitzuan, eta 
azken hiru urteetan aldaketarik izan ez badute. Azken kasu horretan, agiri horiek noiz 
aurkeztu diren zehaztu beharko da.
3.  Foru Dekretuko 1.1.a) oinarriko dirulaguntza eskatuz gero, dokumentazio espe-
zifiko hau erantsi beharko da:
a)   Proiektuaren azalpena. Azalpen horretan, besteak beste, lortu nahi diren helbu-
ruak eta 2021eko ekitaldian erdietsi nahi den aurrerapen maila zehaztu behar dira.
b)   Proiektua garatzeko eskura diren baliabide ekonomikoak: sarrera eta gastuen 
aurrekontu zehatza; bertan adieraziko dira aurkeztutako proiektua gauzatzeko 
eskatzaileak jarriko dituen finantza-baliabideak. Egoitza elektronikoan dagoen 
ereduan jasotzen diren datuak bete beharko dira.
    Eredu horretan atal espezifiko bat jasoko da, non zehaztu beharko diren langileen 
euskalduntzera eta hizkuntz gaikuntzara bideratutako diru-kopuruen zehaztape-
na: lan-orduen kostua, ikastaroaren kostua, eta prestakuntzan parte hartuko duten 
langileen kopurua. Gainera, zehaztu beharko da zer langile dauden Bizkaian.
c)   Enpresaren barruan proiektuan parte hartuko duten langileen zerrenda; zerrenda 
hori lanbide-kategorien araberakoa izango da. Gainera, zehaztu beharko da zer 
langile dauden Bizkaian.
d)   Eskatzaileak zenbat aldiz jaso duen dirulaguntza deialdi honetan, 2021. urteko 
deialdi hau barne.
e)   Proiektuan modu zuzenean parte hartuko duten langileen kopuruak enpresako 
langile guztien gainean dakarren portzentaia.
f)   Proiektuan zenbat emakumek dituzten lanpostu kualifikatuak edo erantzukizuna 
dakartenak eta eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasunerako politike-
tan edo jarduketetan eginiko ibilbideari buruzko azalpena (berdintasun-plan eta 
-neurriak, gobernu-organoaren osaketa, egindako jarduerak eta abar).
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
7. orr.
g)   Emakumeek eta gizonek proiektuan berdintasunez parte hartzeari buruzko ar-
gibideak, berdintasunezko sarbiderako egon daitezkeen oztopoei buruzko infor-
mazioa eta, behar izanez gero, berdintasunezko sarbidea bermatzeko neurrien 
zehaztapena.
4.  Foru Dekretuko 1.1.b) oinarriko dirulaguntza eskatuz gero, dokumentazio espe-
zifiko hau erantsi beharko da:
a)   Proiektuaren azalpena. Azalpen horretan, besteak beste, lortu nahi diren helbu-
ruak eta 2021eko ekitaldian erdietsi nahi den aurrerapen maila zehaztu behar dira.
b)   Proiektua garatzeko eskura diren baliabide ekonomikoak: sarrera eta gastuen 
aurrekontu zehatza; bertan adieraziko dira aurkeztutako proiektua gauzatzeko 
eskatzaileak jarriko dituen finantza-baliabideak. Egoitza elektronikoan dagoen 
ereduan jasotzen diren datuak bete beharko dira.
    Horrez gain, eredu horretan atal espezifiko bat jasoko da, non foru-dekretuko 1.1.b) 
oinarrian jasotako dirulaguntzari dagozkion datu hauek zehaztu beharko diren:
   1)   Eskatzailearen aldetik lantokiko prestakuntza euskaraz egin ahal izateko ins-
trukzioaz, garapenaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen diren pertso-
nen prestakuntza berezituaren kostua.
   2)  Xede horretarako dokumentu materialak euskaraz egiteko kostua.
   3)   Praktika aldiak euskaraz egin ahal izateko sortzen diren berariazko beste 
gastuak edo kostua.
c)   Eskaerak jasotzen dituen ikasle bakoitzerako, edo 156/2003 Dekretuak edo 
83/2015 Dekretuak arautzen duen markoaren barruan dagoela egiaztatzen du-
ten dokumentuak.
d)   Kasu bakoitzean, lantokiko prestakuntza aldiaren (ikasle bakoitzeko) ordu-kopu-
rua kuantifikatu eta egiaztatu ahal izateko behar diren dokumentuak.
5.  Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Arauko 2. arti-
kulua aintzat harturik, adierazi beharko da zein diren erakundeak urtean aurreikusten 
dituen diru-sarrera guztiak.
6.  Euskara, Kultura eta Kiroleko Saileko Euskara Zerbitzuak egiaztatuko du eska-
bidea egiten den datan (eta prozedura izapidetzeko beste data batzuetan) zerga-bete-
beharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, Foru Administrazioak ematen 
dituen dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 
Foru Arauan (21.3 artikulua) eta Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkula-
zio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren 
eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.c) artiku-
luan xedatutakoarekin bat etorrita.
7.  Bizkaiko Foru Aldundiak interesdunaren nortasun-datuak egiaztatuko ditu, eta, 
hala badagokio, haren ordezkariarenak.
Datu horiek eskuratzeko modua bat etorriko da Datu pertsonalen tratamenduari eta 
datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europa-
ko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamen-
duan (EB) eta erregelamendu hori garatzen duen araudian ezarritakoarekin bat, bai eta 
Datu pertsonalak babestu eta eskubide digitalak bermatzeko 2018ko abenduaren 5eko 
3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz.
7. oinarria.—Eskaera zuzendu eta hobetzea
1.  Eskabideak behar bezala beteta ez badaude, edo eskabidearekin batera Foru 
Dekretu honetan eskatutako agirietakoren bat aurkeztu ez bada, orduan errekerimen-
dua egingo zaio interesdunari, hamar (10) egun balioduneko epearen barruan akatsa 
zuzendu edo beharrezko agiriak aurkez ditzan; hala egiten ez badu, adieraziko zaio bere 
eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta, behin ebazpena emanda, eskabidea artxi-
batu egingo dela.
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
8. orr.
2.  Edonola ere, Euskara, Kultura eta Kirolaren Foru Sailak beharrezkotzat jotzen 
duen informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du aurkezten diren eskabideak behar 
bezala ulertzeko eta ebaluatzeko.
8. oinarria.—Dirulaguntza emateko prozedura
1.  Foru dekretu honen 1.1.a) oinarrian jorratzen diren dirulaguntzak norgehiagoka 
sistemaren bidez emango dira, hau da, epaimahai kalifikatzaile bat eratuko da, zeinek 
aurkeztutako eskabideak alderatu eta, 9. Oinarrian ezarritako ebaluazio-irizpideen ara-
bera lehentasun-hurrenkera bat ezarrita eskabideen artean, foru dirulaguntzak puntua-
ziorik altuenak lortu dituztenei emateko proposamena aurkeztuko baitu, betiere aurre-
kontu-partidan ezarritako zenbatekoa muga izanik.
2.  Foru Dekretu honen 1.1.b) oinarriko dirulaguntzen kasuan, berriz, hainbanatu 
egingo da.
Nahiz eta, 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauak, zeinen bidez arautzen 
baita Foru Administrazioak ematen dituen dirulaguntzen araubide juridiko orokorra, bere 
20.1 artikuluan dioenari jarraikiz, dirulaguntzak emateko ohiko prozedura norgehiagoka 
sistema den, hainbanaketaren prozedurak, ohiz kanpokoa bada ere, legezko babesa du 
aipatutako 20.1 artikulu horretan bertan, baldin eta halaxe aurreikusita badago oinarri 
arautzaileetan.
Hainbanaketa prozedurarik egokiena dirudi kategoria honetako dirulaguntzak ema-
teko; izan ere, bide ematen du laguntzak proiektu gehiagori heldu dakizkien, eta, hala, 
zabaldu egiten da deialdiaren aplikazio-eremua.
9. oinarria.—Balorazio- edo/eta emakida-irizpideak
1.  Foru Dekretu honen 1.1.a) oinarriko dirulaguntzetarako eskabideak ebazteko 
proposamena egiteko eta dirulaguntzen zenbatekoa ezartzeko, epaimahai kalifikatzai-
leak ondorengo irizpideak eta haien haztapena hartuko ditu kontuan. Gehienez, 100 
puntu emango dira, honela banatuta:
a)   Plana zer lanbide kategoriatara zuzenduta dagoen eta proiektuan parte hartuko 
duten langileen kopuruak enpresako langile guztien gainean dakarren portzen-
tajea. Halaber, planean aurreikusitako diru-kopurua parte hartuko duen langile 
bakoitzeko (eman beharreko kopuru osoaren 35 puntu emango dira gehienez).
    Eskatzaile batek Bizkaiko eremua gainditzen duen euskararen erabilera susta-
tzeko plan bat garatzen badu, Bizkaian garatzen duen proiektuaren zatiari da-
gozkion aurrekontua eta langileak bakarrik hartuko dira kontuan.
b)   Planak zer egokitasun duen ezarritako helburuak erdiesteko bidean aurreiku-
sitako aurrerapen-mailara iristeko (eman beharreko kopuru osoaren 30 puntu 
emango dira gehienez).
c)   Planak langileen euskalduntzera eta hizkuntz gaikuntzara bideratzen duen di-
ru-kopurua, kontuan harturik zenbat langilek parte hartuko duten prestakuntzan 
(eman beharreko kopuru osoaren 25 puntu emango dira gehienez).
d)   Proiektuan zenbat emakumek dituzten lanpostu kualifikatuak edo erantzukizuna 
dakartenak (eman beharreko kopuru osoaren 5 puntu emango dira gehienez).
e)   Eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiketan edo jardu-
ketetan eginiko ibilbidea (eman beharreko kopuru osoaren 5 puntu emango dira 
gehienez).
Proiektuak aztertu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak gutxieneko puntuazio bat eza-
rriko du eta hortik gorako puntuazioa lortzen duten proiektuek dirulaguntza jasoko dute.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko jardueraren aurrekontua hartuko da oinarri. Al-
dez aurretik, behar izanez gero, konputatu ezin diren gaindikinen arazketa egingo da, eta 
kendu egingo dira deialdiaren xede diren objektuarekin zuzenean lotu gabeko gastuak.
Aurrekontuko partidan ezarritako zenbatekoa proiektuen artean banatuko da, modu 
linealean, atera duten puntuazioaren arabera, betiere ezarritako gutxieneko puntuazioa 
atera ez duten proiektuak baztertu eta gero.
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
9. orr.
Emango diren dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa %25ekoa izango da, aurkezten 
den proiektuaren aurrekontu araztuaren gainean. Dena dela, dirulaguntza ez da izango 
hogeita hamabost mila euro (35.000 euro) baino handiagoa.
Behin eskabideen hurrenkera ezarri eta gero, hautagaien gaindikinak gainerako onu-
radunen mesederako izan ahalko dira, eta gaindikin hori arestian ezarritakoa betez ba-
natuko da.
2.  Foru Dekretu honen 1.1.b) oinarriko dirulaguntzei dagokionez, onartutako eskae-
ra bakoitzean, hiru zati izango ditu dirulaguntzak:
a)   600 euroko zenbateko finko bat, eskaerak jasotzen dituen ikasle guztien kostu 
edo gastu orokorrak estaltzeko.
b)   Ikasle bakoitzaren prestakuntza-ordu bakoitzeko 0,50 euroko zenbatekoa, gehie-
nez ere 400 orduko mugaz ikasle bakoitzerako.
c)  Betiere 1.500 euroko mugaz, honako gastu hauek:
   1)   Eskatzailearen aldetik lantokiko prestakuntza euskaraz egin ahal izateko ins-
trukzioaz, garapenaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen diren pertso-
nen prestakuntza berezituaren kostuaren zehaztapena.
   2)   Xede horretarako dokumentu materialak euskaraz egiteko kostuen zehaz-
tapena.
   3)   Praktika aldiak euskaraz egin ahal izateko sortzen diren berariazko beste 
gastuak edo kostuen zehaztapena.
Ematen diren dirulaguntzen kopuruaren gehieneko muga izango da 3.000 euro, es-
katzaile bakoitzeko. Dirulaguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako 
eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako zenbateko horietara iristeko biderik uzten, 
dirulaguntza bakoitza proportzioan murriztuko da.
10. oinarria.—Aholkularitza
Foru Dekretu hau dela-eta sortutako zalantza edo kontsulta guztiak argitzeko beha-
rrezkoa den laguntza teknikoa edo aholkularitza eskainiko ditu Euskara, Kultura eta Ki-
rolaren Foru Saileko Euskara Zerbitzuak (horretarako, www.bizkaia.eus/laguntzaileEus-
kara foru-webgunea erabili ahal da).
11. oinarria.—Epaimahai kalifikatzailea
1.  Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, epaimahai kalifikatzaile bat 
eratuko da. Epaimahaikideak Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak izendatuko 
ditu, foru-agindu bidez. Izendapen hori egiteko Emakumeen eta Gizonen Berdintasune-
rako 2018ko ekainaren 20ko 4/2018 Foru Arauko 44. artikuluan ezarritakoa beteko da.
2.  Epaimahai kalifikatzaileak, dirulaguntzak adjudikatzeko irizpideak kontuan har-
tuta, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Euskara, Kultura eta Kirolaren Saileko foru 
diputatuari, behin betiko ebazpena eman dezan.
12. oinarria.—Ebazpena
1.  Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra 
arautzen duen 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 22.4 artikuluan xedatuta-
koa betez, deialdi honetan, interesdunei ez zaie, lehenbizi, behin-behineko ebazpen-pro-
posamena eman, eta, gero, entzunaldiaren izapidea eskainiko, zeren prozeduran jaso 
eta kontuan hartuko diren bakarrak interesdunek ekarri dituzten egitateak, alegazioak 
eta frogak baitira.
2.  Deialdia ebatzi baino lehen, Euskara Zerbitzuak egiaztatuko du ea eskatzaileek 
egunean dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Halaber, egiazta-
tuko du ez direla zordun dirulaguntza itzuli behar dutela-eta.
Aurreko guztia egiaztatu ondoren ikusten bada eskatzaileren batek ez duela betetzen 
betebehar horietako edozein, errekerimendua egingo zaio 10 eguneko epean egoera 
hori erregulariza dezan, eta ohartaraziko zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera 
eek: BAO-2020a245-(I-836)
egin duela ulertuko dela, behin ebazpena emanda.


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
10. orr.
3.  Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hiru (3) hilabetekoa izango da, eska-
bideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatuta.
Ebazpena Euskara, Kultura eta Kirolaren Saileko foru diputatuak emango du, epai-
mahaiak egindako proposamena kontuan hartuta.
Epe hori eskabideari buruzko ebazpen espresurik eman gabe igarotzen bada, es-
kabidea ezetsitzat joko da; hala ere, geroago ebazpen espresua eman ahal izango da.
4.  Deialdi hau ebazteko ematen den foru-agindua deialdi publiko honen erakunde 
interesdunei jakinaraziko zaie; horretarako, iragarkia argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari 
Ofizialean. Egoitza elektronikoan agertzeko sistemaren bidez ere komunikatuko da.
Foru Agindu horretan berariaz jasoko da ebazpenak administrazio-bidea amaitzen 
duela eta interesdunak errekurtso hauek jar ditzakeela: foru-agindu horren aurka au-
kerako berraztertze-errekurtsoa jar dezake, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura 
eta Kiroleko foru diputatuaren aurrean, hilabeteko (1) epean, edo administrazioarekiko 
auzi-errekurtsoa bi (2) hilabeteko epearen barruan; epeok jakinarazpena egin eta biha-
ramunean hasiko dira zenbatzen.
13. oinarria.—Bateragarritasuna beste dirulaguntza batzuekin
1.  Foru Dekretu honetako dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako 
Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administraziok edo entitate pu-
blikok zein pribatuk ematen dituzten dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabidee-
kin (Bizkaiko Foru Aldundiak berak ematen dituenekin izan ezik).
2.  Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretakoren bat aldatzen 
bada, eta betiere aldi berean udalerrietako, autonomia-erkidegoetako, estatuko edo na-
zioarteko beste administrazio edo erakunde publiko batek emandako beste dirulaguntza, 
laguntza, sarrera edo baliabideren bat lortzen bada, gerta liteke dirulaguntza emateko 
ebazpena aldatzea, zeren Foru Dekretu honen bitartez araututako dirulaguntzen zenba-
tekoa, bakarrik zein beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin bat eginda (finantzaketa 
propioa barne), inola ere ezin baita izan onuradunak egin beharreko jardueraren kostua 
baino handiagoa.
3.  Foru Dekretu honetan jasotako dirulaguntzek Batzordearen 2013ko abendua-
ren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa bete beharko dute. Araudi hori 
2013ko abenduaren 24ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (352. 
zenbakian), eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. 
artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da. Horren ondorioz, erregelamendu 
hori ez betetzeak erantzukizun penala, zibila eta administratiboa ekar liezaioke arau-haus-
leari. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, edozein enpresari emandako minimis 
laguntza, guztira, ez da 200.000 euro baino handiagoa izango hiru zerga-ekitalditan.
IV TITULUA
DIRULAGUNTZAK KUDEATZEA ETA JUSTIFIKATZEA
14. oinarria.—Ordainketa
1.  Deialdi hau ebazteko ematen den foru-agindua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 
argitaratu eta ondorengo hamar egun baliodunetan onuradunak ez badio beren-beregi 
uko egiten Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez, dirulaguntza onartu 
duela ulertuko da.
Deialdi honen ebazpena dela-eta onuradunen batek uko egiten badio emandako di-
rulaguntzari, horrek ez du berekin ekarriko ebazpenean jasota dauden eta onuradunei 
jakinarazi zaizkien dirulaguntzen zenbatekoak handitzea.
Dirulaguntza eman dela Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 10 egun ba-
liodun igaro eta berehala, Euskara Zerbitzuak hari dagokion zenbatekoaren ordainketa 
izapidetuko du Ogasun eta Finantzen Foru Sailean, eta onuradunei ez zaie horretarako 
inolako bermerik eskatuko.
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
11. orr.
2.  Dirulaguntza ordaindu baino lehen, egiaztatuko da onuradunek egunean dituzte-
la zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Halaber, egiaztatuko du ez direla 
zordun dirulaguntza itzuli behar dutela-eta.
Egiaztapena egin ondoren ikusten bada onuradunetako batek betebehar horietako 
edozein ez duela betetzen, errekerimendua egingo zaio 10 eguneko epean egoera hori 
erregulariza dezan, eta ohartaraziko zaio, horrela egiten ez badu, emandako dirulagun-
tza jasotzeko eskubidea galduko duela.
15. oinarria.—Hartzailearen ekimenez egindako itzulketa
1.  2010eko martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretuko 76. artikuluan xedatutakoa-
ren arabera (dekretu horren bidez, Diru-laguntzen Erregelamendua onesten da, Foru 
Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen 
2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua garatzen duena), onuradunak bere ekime-
nez itzuli ahal izango du Bizkaiko Foru Aldundiak emandako dirulaguntza, foru-erakun-
deak eskatu gabe.
Halakoetan, dirulaguntza benetan itzultzen den arte sortutako berandutze-interesak 
kalkulatuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, aipatutako 76. artikuluan eta 5/2005 Foru Arau-
ko 34. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
2.  Foru-dirulaguntza bat onuradunak berak eskatuta itzultzeko, ordainketa-gutun bat 
erabili behar da. Ordainketa-gutun hori Euskara zerbitzuaren bulegoetan izapidetuko da, 
onuradunak eskaera aurkeztu eta gero. Ordainketa-gutun horretan honako hauek adierazi 
behar dira: itzuli beharreko zenbatekoa (printzipala eta berandutze-interesak), ereduaren 
kodea eta diru-sarreraren zergatia, itzuli nahi den dirulaguntzari erreferentzia eginda.
3.  Dirulaguntzaren onuradunak finantza-erakunde batean ordainketa egin ondoren, 
ordainketaren kopia edo diru-sarreraren frogagiria bidali beharko dio Euskara, Kultura 
eta Kirolaren Saileko Euskara zerbitzuari.
16. oinarria.—Justifikazioa egiteko epea eta era
Foru Dekretu honen bitartez araututako dirulaguntzen onuradunek honako konpromi-
so hauek hartuko dituzte:
1.  Jarduera 2021eko ekitaldian egin behar dute oso-osorik.
2.   Bizkaiko Foru Aldundiaren 2010eko martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretuaren 
bidez onetsitako Diru-laguntzei buruzko Erregelamenduko 57. artikuluarekin bat 
etorrita, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirolaren Sailean justifika-
tu behar da proiektua egin dela, hura emateko oinarrizkoak izan ziren baldintzak 
betetzen direla eta diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu araztuko gastua 
nola aplikatu den; horretarako, zenbait agiri aurkeztu behar dira egoitza elektro-
nikoan. Agiri guztiok aurkezteko azken eguna 2022ko martxoaren 1a izango da, 
hori barne. Aurkeztu beharrekoak hauek dira:
   a)   Diruz lagundutako jardueren nondik norakoei buruzko memoria, bertan ho-
nako hauek zehaztuta: noraino burutu diren jarduerak, bai eta diruz lagundu-
tako proiekturako erabili diren giza baliabideak eta baliabide materialak ere.
   b)   Egindako jardueren kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, honako 
hauek jasoko dituena:
    
1)   Proiektuari egotzitako diru-sarreren eta gastuen egoera-orria, egoitzan 
dagoen ereduaren araberakoa.
    
2)   Gastu-partida bakoitzean, dirulaguntza jaso duen jardueraren gastuen 
zerrenda sailkatua, egoitzan dagoen ereduaren arabera.
    
3)   Gastuen jatorrizko frogagiriak edo haien fotokopiak. Frogagiriok aurrekontu 
araztuaren kontzeptuei buruzkoak izango dira. Aurreko horiekin batera fro-
gagiri eta faktura guztien zerrenda ordenatua ere aurkeztu beharko da,zen-
batekoa eta aurrekontuaren zein atali dagokien zehaztuta.
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
12. orr.
    
4)   Dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen zerrenda zeha-
tza,eta, hala badagokio, finantzaketa propioarena ere bai, baldin eta 
halakoen bidez finantzatu bada diruz lagundutako jarduera; xehetasun 
hori egoitzan dagoen ereduaren arabera egingo da, partida bakoitzari 
dagokionez.
   c)   Diruz laguntzeko gastuaren aurrekontua justifikatzeko, 2005eko maiatza-
ren 31ko 5/2005 Foru Arauko 29.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, fo-
ru-dirulaguntzaren onuradunak egiaztagiriak aurkeztu behar ditu, gutxienez 
hiru hornitzailek egin dizkioten eskaintzak justifikatzeko, baldin eta adminis-
trazio-kontrataziorako araudian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak 
gainditzen badira, salbu eta kontratuaren ezaugarri bereziak direla-eta mer-
katuan ez badago halakorik egin dezakeen entitate nahikorik edo gastua 
eskabidea aurkeztu aurretik egin bada.
      Aurkezten diren eskaintzen artean aukeratzeko, efizientzia- eta ekono-
mia-irizpideen arabera jokatuko da. Hala, proposamen ekonomikorik onena 
aukeratzen ez denean, beren-beregi justifikatu beharko da inguruabar hori, 
memoria baten bidez.
   d)   Hainbat eskatzaile lankidetzan egindako proiektuen kasuan, aurrekontuan 
jasotakoa kontuan hartuta aurkeztuko dira frogagiriak.
17. oinarria.—Dirulaguntzaren onuradunaren beste betebehar batzuk
Onuradunek betebehar hauek ere izango dituzte:
a)   Dirulaguntza emateko orduan kontuan hartu den edozein alderdi objektibo edo 
subjektibok aldaketarik izan badu, horren berri ematea dirulaguntza eman dionari.
b)   Jardueraren hasiera-dataren eta amaiera-dataren berri ematea dirulaguntza 
eman dionari, idatziz. Halaber, diruz lagundutako jarduera kontrolatzeko, haren 
jarraipena egiteko edo jarduera ikuskatzeko eginkizunak edo ahalmenak gauza-
tzeko lanak erraztu beharko ditu.
c)   Euskara, Kultura eta Kirolaren Foru Sailari laguntza ematea hala eskatzen ba-
zaie, eta egin beharreko proiektuaren gaineko edozein informazio ematea (azter-
lanak, inkestak, datu estatistikoak, etab.).
d)   Euskara, Kultura eta Kirolaren Foru Sailak, Ogasun eta Finantzen Foru Sailak 
eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten dituzten egiaztapen-jardueren men-
pe jartzea.
e)   Dirulaguntza jaso ondoren editatutako material guztietan eta egindako jendau-
rreko agerpen guztietan Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa agerraraztea. Horre-
tarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren erakunde-irudian ezarritako elementuak balia-
tuko dira nahitaez, bai eta euskararen txantxangorriarena ere, eta logotipoaren 
eta irudiaren aldamenean esaldi hau agertuko da hitzez hitz:
   «Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du»
   edo
   «Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza».
f)   Jarduera bakoitzerako sortu diren katalogoen, kartelen edo izaera grafikoa duen 
beste edozein agiriren aleak aurkeztea. Ale horietan jarduerak Bizkaiko Foru Al-
dundiaren dirulaguntza jaso duela agerrarazi behar da.
g)   Dirulaguntza jaso duen proiektuaren kanpoko publizitate eta jakinarazpen guz-
tiak gutxienez euskaraz egitea.
h)   Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea lanpostuen sarbidean, kontra-
tazioan eta iraungipenean, lanbide-sailkapenean, sustapenean, prestakuntzan, 
laneko segurtasunean eta osasunean, ordainsari-politikan, erantzunkidetasu-
nean, bizitza pertsonala, lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitean, lanal-
diaren iraupen eta antolamenduan, ekintza sindikalean, ordezkaritzan eta nego-
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
13. orr.
ziazio kolektiboan, betiere diskriminaziorik sortzen ez duten lan-baldintza duin 
eta gizalegezkoak bermatuta.
i)   Emakumeen eta gizonen tratamendua, protagonismoa eta balorazioa balioki-
deak izan daitezen zaintzea, eta berdintasuna, presentzia orekatua, dibertsita-
tea, erantzunkidetasuna, eta generoaren rol eta identitateen aniztasuna balio 
dituen irudi bat sustatzea idatzizko zein ahozko komunikazioetan, ikonografian, 
publizitate-ekintzetan, barruko zein kanpoko komunikazio formal eta informa-
lean, eta proiektuari edo jarduerari lotutako edo proiektua edo jarduera egiteko 
sortutako materialetan.
j)   Proiektua garatzen ari den bitartean hizkera sexistarik ez erabiltzea sortzen di-
tuzten dokumentuetan eta euskarrietan (idatzietan, irudietan, eta abarretan), eta 
sortzen den pertsonei buruzko edozein estatistiketan datuak sexuaren arabera 
bereizita jasotzea, hala ezartzen baitu arlo horretan gorde behar diren printzipio 
nagusiak jasotzen dituen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2018ko 
ekainaren 20ko 4/2018 Foru Arauko 3. artikuluak.
k)   Pertsona fisiko edo juridikoek 250 langiletik gora badute, egiaztatu behar dute 
emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat dutela, Emakumeen eta 
Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Legean 
ezarritakoarekin bat, eta benetan aplikatzen dutela. Justifikazioarekin batera be-
tebehar hau bete izanaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
l)   Pertsona fisiko edo juridikoek hamabost langiletik gora badute, bermatu beharko 
dute neurriak hartzen dituztela lan-arloan indarkeria matxista prebenitzeko, hari 
aurre egiteko, haren jarraipena egiteko, hura ebaluatzeko eta desagerrarazte-
ko, bereziki sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko. 
Justifikazioarekin batera betebehar hau bete izanaren erantzukizunpeko adie-
razpena aurkeztu beharko da.
m)   Bizkaiko Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko 
orokorra arautzen duen 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 13. ar-
tikuluan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 2010eko martxoaren 23ko 34/2010 Foru 
Dekretuaren bidez onetsi den Diru-laguntzen Erregelamenduko 54. artikuluan 
eta hurrengoetan ezarritako gainerakoak.
n)   Deialdi honi dagokionez, foru-dirulaguntza baten onuradunek bete egin behar 
dituzte 5/2005 Foru Arauko 27. artikuluan eta Diru-laguntzen Erregelamenduko 
53. artikuluan azpikontratazioa dela-eta zehazten diren betekizunak eta debe-
kuak. Lagundutako jarduerari dagokion zenbatekoaren % 90 azpikontratatu ahal 
izango da, gehienez.
18. oinarria.—Itzulketa
1.  Jasotako dirulaguntza eta dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko dira, 
baldin eta ez badira betetzen aurreko oinarrietan edo Foru Administrazioak ematen di-
tuen dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen 2005eko maiatzaren 31ko 
5/2005 Foru Arauko 33. artikuluan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren 2010eko martxoaren 
23ko 34/2010 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Diru-laguntzen Erregelamenduan jaso-
tako betebeharretariko bat edo batzuk. Besteak beste, honelakorik gertatzen bada:
a)   Justifikatu beharreko guztia justifikatzen ez bada.
b)   Emandako dirulaguntzari dagokion helburua betetzen ez bada.
c)   Dirulaguntza justifikatzen ez bada edo Foru Dekretu honetan ezarritakoaren ara-
bera nahiko edo behar bezala justifikatzen ez bada, justifikatu ez den dirulagun-
tzaren zatia eta sortutako berandutze-interesak itzuli beharko dira, horretarako 
Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu kudeatzaileak eskaera egin ondoren.
d)   Proiektua egiteko epea betetzen ez bada jasotako kopurua itzuli beharko da, 
baita sortutako berandutze-interesak ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zu-
zendaritza Nagusiak errekerimendua egin ondoren.
e)   Dirulaguntza horretarako eskatutako baldintzak bete gabe lortu bada.
eek: BAO-2020a245-(I-836)


BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA
BAO
245. zk.
2020, abenduak 22. Asteartea
14. orr.
f)   Ezarritako kontrol-jarduerak egiteari uko egiten bazaio edo eragozpenak jartzen 
badira.
g)   Foru Dekretu honetan jasotako gainerako baldintzak betetzen ez badira.
2.  Dirulaguntza jaso duen jardueraren kostua baino finantziazio gehiago jasotzen 
bada, dirulaguntza itzuli beharko da.
19. oinarria.—Aurrekontuko partida
1.  Deialdi honetako dirulaguntzak emateko 2021. urtean indarrean dagoen aurre-
kontu-muga honako hau da:
a)   Berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000 euro), 2021eko ekitaldiko 
aurrekontuaren honako partida honen kargura: G/0406/335106/44300/0000, 
2008/0038 proiektua, 2021eko ekitaldian enpresa-munduan euskararen erabile-
ra sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan egingo diren planentzako.
b)   Hogei mila euro (20.000 euro), 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren honako parti-
da honen kargura: G/0406/335106/44300/0000, 2008/0038 proiektua, 2021eko 
ekitaldian Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak 
dakartzan gastuen finantzatzeko.
Banaketa hori gutxi gorabeherakoa izango da, eta, Diru-laguntzen Erregelamendua 
onartzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren 2010eko martxoaren 23ko 34/2010 Foru De-
kretuko 43. artikuluaren 4. eta 5. zenbakien arabera, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru 
diputatuaren Foru Agindu bidez, deialdia ebatzi baino lehen, aldatu ahal izango da. Era-
bilgarri dauden kredituen behin betiko adierazpena eta kredituen banaketa Bizkaiko Al-
dizkari Ofizialean argitaratuko dira, gastu-espedientean egin beharreko aldaketak egin 
ondoren, baina argitaratze horrek ez du ekarriko ez eskaera berriak aurkezteko epea 
zabaltzerik, ez ebazteko beste epe bat zenbatzen hasterik.
2.  Aurrekontuei buruzko 2006ko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauko testu ba-
tegina onartzen duen abenduaren 3ko 5/2013 Foru Dekretu Arauemailearen 56.3 ar-
tikuluan xedatutakoaren arabera, Foru Dekretu honen babespean emaniko dirulagun-
tzak baliodun izateko baldintza bat bete beharko da: dagokion ekitaldian foru-dekretutik 
eratorritako betebeharrak finantzatzeko kreditu egokia eta nahikoa izatea. Halakorik ez 
bada, baliorik gabe geratuko dira dirulaguntza horiek.
3.  Deialdiko eskaera guztiak ebatzi ondoren, guztira dirulaguntzetarako emandako 
diru kopurua aurrekontu-muga baino txikiagoa balitz, gastu-baimenaren ezeztapena tra-
mitatuko litzateke, soberan den zenbatekoan.
eek: BAO-2020a245-(I-836)
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA