Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Jueves, 3 de Diciembre de 2015 - Actualizado a las 10:51h
Vista:
etorkizunera begiratzeko garaia da, Araban antzematen diren euskararekiko mugimenduak eta bultzadak, euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzen digutelako, gutxienez egun erdarak duen leku berbera eramateko bidean jartzen digu, zehazki Lanbide Heziketan eta Lan Munduan. Ekimen ugari daude hori frogatzen dutenak eta momentua da, izpi hauek aprobetxatu eta Euskarak Lanbide Heziketan edo lan munduan aurrera egiteko.
Badaude bide hori errazten duten proiektuak eta ekimenak: Araban Euskara Lanean Egitasmoa, lan munduan euskara sustatzeko; LANEKI Lanbide Ekimena, Lantokiko prestakuntza euskaraz egiteko gida lantzen; Bai Ziurtagiria-Enpresarean, enpresetan euskara sustatzeko eta ziurtatzeko ekimena; Hizkuntza Normalkuntza Planak-Ullibarri programa, 12 Lanbide Heziketako ikastetxeetan normalizazio planak garatzen; Lanhitz-Euslan euskara sustatzeko laguntzak; Osakidetzako euskara plana eta ekimenak,… eta lan munduan Euskara sustatzeko burutzen ari diren beste hamaika elkarlan eta ekimen.
Lanbide Heziketa euskalduntzeko bidean Laneki elkartea, arlo profesionaleko material digitalak euskaratzen ahalegin handia egiten ari da, Lanbide Heziketako irakasleen lanari esker badira 22 arlo profesionaleko 701 material euskaraz erabili ahal direnak jakinbai.eus gunearen. Beste hezkuntza zikloetan “D-eredua” finkatuta badago ere Lanbide heziketan euskarazko eskaintza eta matrikula gorantz doaz; Araban Lanbide Heziketako 6 ziklo eskaintzen dira euskaraz eta 778 ikaslek euskaraz ikasten dute. Hori ere aprobetxagarria da Lanbide Heziketa eta lan mundua zuzenean lotuta daudelako eta batak bestean eragingo duelako.
Lan munduan, euskara helburu dela, ekimen ugari burutzen ari dira eta txikienetik hasita handienera denak dute garrantzia. Elkar ezagututa eta indarrak batuz, arlo profesionalean, euskararen erabilera areagotu egingo da. Erakundeetatik, elkarteetatik edo ekimen sozialetatik bultzatzen ari diren programak eta iniziatibak ezagutzeko beharra dugu.
Ekimen guzti hauek ezagutu eta batu ezkero Araban euskarak aurrera egingo du, gainera aurrera egiteaz gain, Euskaraz aritzeak baditu ekonomian, kalitatean eta zerbitzuetan abantailak.
Azkeneko berriak behintzat hori adierazten dute EAEko BPGren %4,2a euskarari lotutakoa da (2.800 miloi euro) edo 56.000 lanpostu suposatzen du, eta duda barik lanean euskaraz aritzeak ere lan giroa ere hobetu egiten du.
Araban Euskara Lanean egitasmoak urte bete egin du eta euskara enpresan eta lanean sustatzea da helburua, bertan elkartzen diren eragileak konpromisoa hartu dute hurrengoko lau urterako helburuak markatu eta ibilbidea elkarrekin egiteko: Arabako Foru Aldundia, SEA - Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza Ganbera, Arabako Merkataritza Federazioa, Electra Vitoria, Oreka IT, Laneki eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea. Horretarako urtean zehar hainbat ekintza egin dira, bat Lan-Kafea izan da eta hor detektatu dira lau urtean jorratu beharreko ildoak eta ekintzak. Hala eta guztiz aurreko guztiak garrantzi handia badu ere, ezinbestekoa da norberaren beldurrak gainditzea eta jarrera aktibo bat izatea.
Bakoitza bere inguruan, dagoen lekuan dagoela, lanean, kuadrilan, etxean, … hizkuntzarekiko dugun jarrerak du ezinbesteko garrantzia. Baina, euskaldun moduan, oraindik ere urduri jartzen naiz edonora sartzen naizenean eta aurrean dagoen pertsonaren euskararen ezagutza ez jakiteak, eta ez jakiteak lehengo agurra ez jakitea.
Batzuetan erdaraz ere agurtzen dut, nahiz eta gero norberaren buruarekin haserretu, lehen hitza euskaraz egin ez egitearren. Bestetan, ez naiz konforme geratzen gerora jakiten delako euskaraz badakiela. Hortik hasi behar gara norberaren beldurrak gainditzen. “Hemen euskaraz” edo “nirekin euskaraz” moduko mezuak izugarri laguntzen dute.
Norberaren jarrera aktibatzeak ekarriko du euskararen erabilera handitzea, keinu edo galdera txikienak ere, eragiteko ahalmena badu; horrela euskara lanbide heziketatik lanera eta lanetik lanbide heziketara saltoka ibiliko da. Beraz, egin keinu euskarari!
Jakinbai - Laneki kudeatzailea
DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA incorpora la plataforma Disqus para gestionar los comentarios en los artículos de nuestra web.
votación
¡comenta!Publicidad
Publicidad
Publicidad
Salvan a una familia que tuvo que saltar del quinto piso
l parecer, la causa del incendio fue un descuido en la cocina de gas del cuarto piso
Publicidad