Heziraul.eus aurkezpena
Ekaina 17an Tolosaldea LHHIn, 18an Iurreta LHIIn eta 19an Mendizabala LHIIn, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, Heziraul.eus proiektua aurkeztu da, Lan prestakuntza eta orientabideko irakasleek eta ikasleek erabiliko duten euskarazko ikasmaterial berritzailea. Horrez gain Orientazio eta Informazio Profesional Mintegikoentzat eta Bitartekaritza zerbitzuarentzat ere baliogarria da. Proiektuaren gidaritza Laneki Elkartearena izan da ere, TKNIKAko eta Lanbide Heziketako sailburuordetzaren babesa izan du.
Orain dela 2 urte Tolosaldea LHIIko LPO irakasleak proposatutako lana, Antonio Guirao irakasleen Flipped Fol metodologia oinarrituta dago.
Ikasleei LPO erakartzeko sortu da, eta 13 Infografia, 69 bideo tutorial (gai bakoitzeko bat), 13 Aurkezpen orokor, galdetegiak, jarduerak, blogak, baliabideak, erronkak eta jolasekin osatuta dago.
Aurretik aipatutako ikastetxeez gain, Txurdina LHIIko eta Tartangako LHIIko irakasleek eta ikasleek parte hartu dute, web garapenean, bideo lokuzioetan eta bideo edizioetan. Guztira Lanbide Heziketako 70 irakasle eta kolaboratzaile izan dira, EHUko ikasle eta irakasleek ere parte hartu dute
Arrakastatsua izaten ari den Heziraul.eus aurkezpenean LPOko 133 irakaslek parte hartu dute eta erabiltzeko aukera zehatzak ezagutu dituzte.
Datorren ikasturterako LePoka joku kolaboratiboa argitaratuko da eta irakasleak sortzen dituzten erronkak sarean partekatuko dira, jakinbai.eus webgunearen bidez.
Heziraul.eus Ekipoa.
Ikusi berriak hemen klik eginda