Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuLantokietan prestakuntza aldiak euskaraz bideratzeko diru laguntzak
Laguntzen zenbatekoa72.000,00 €
HartzaileakLantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko auekra eskaintzen duten enpresak.
BaldintzakDiru laguntza hauen xedea da enpresa eskatzaileek egin ditzaketen gastu jakin batzuk konpentsatzea, euskaraz eskaini ahal izateko:
a) Lantokiko Prestakuntza modulua, 156/2003 Dekretuak, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteko modua arautzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.
b) Modalitate dualean enpresan egindako prestakuntza aldia, 83/2015 Dekretuak, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.
Aurkeztu behar diren agiriak- Eskaera orria.
- Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
- Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
- Eskaerak jasotzen dituen ikasle bakoitzerako, 156/2003 Dekretuak arautzen duen markoaren barruan dagoela egiaztatzen duten dokumentuak.
- Kasu bakoitzean, Lantokiko Prestakuntzaren ordu kopurua kuantifikatu eta egiaztatu ahal izateko dokumentuak.
Eskaerak aurkezteko epea2019ko apirilaren 16 arte
Eskaerak aurkezteko lekuaGipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/)
Ebazpen Epea6 hilabete
Administrazio-isiltasunaren efektuakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria
DOKUMENTUAK DESKARGATU
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna- Enara Azkue
- 943 112354
- eazkue@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.