Lanekiren logoa

LHpartekatu ekimena

Covid 19-a dela eta klase presentzialak bertan-behera gelditu dira epealdirik gabe, bueltatzeko abisua eman arte. #LHpartekatu martxan jarri dugu. Honetan datza: http://jakinbai.eus webgunea erabiltzea osasun larrialdi honetan klaseak emateko euskaraz sortzen ari garena partekatzeko. Partekatu zure baliabideak, adibidez: Aurkezpenak, jarduerak… Bideoazalpenak… Infografiak, mapa mentalak… Visual thinking materialak... On-line jolasak... Bidali hona: jakinbai@jakinbai.eus. Web gune honetan jarriko ditugu baliabideak erabiltzaile guztien eskura, behin-behinean. Klase presentzialetara bueltatzean baliabideak kendu egingo dira. Lanbide Heziketa eredugarri bat gara eta elkarrekin indartsuagoak gara. Animatu eta LHpartekatu!!