‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz Gipuzkoako praktika onak ekimena daukagu.
Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeen, erakundeen, lantokien, elkarteen… LP-Duala euskaraz zazpi praktika on eta esperientzia eredugarri identifikatu dira.
LP-Duala euskaraz lehenengo praktika ona Oarsoaldea eskualdean garatu da. Oarsoaldeko Lanbide Heziketako Don Bosco eta Blas de Lezo ikastetxeek, Oarsoaldea Garapen Agentziak eta hainbat enpresek hamarkada bat daramate Lantokiko praktikak euskaraz proiektuarekin. LP-Duala euskaraz izateko oinarriak agertzen dira, besteak beste, Oarsoaldeko praktika onean. Bideo honetan duzue Oarsoaldeko praktika ona ikusgai: