Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Sartu Erabilera kopurua: 38
Aurkibidea
Proiektu honek helburua (beroko eta erdiberoko) forjaketan parte hartzen duten aldagaiak modelizatu eta FEM sistemen bidez nola aztertzen diren garatzea izan da, forjaketako enpresetan erabiltzen diren prozesuen fabrikazio eta hobekuntza metodologiak LHra ekarriz.
1. Forjara sarrera. Forjaren ikuspegi orokor bat azaltzen da; zertan datzan, forja mota ezberdinen sailkapena, mota bakoitzaren balorazioa, forjako prozesuen diseinu katea, aplikazioak, adibideak…
2. Beroko forja. Beroko forjaren ezaugarriak azaltzen dira eta forjatze prozesuaren etapa bakoitza xehetzen da
3. Erdiberoko forja. Erdiberoko forjaren ezaugarriak azaltzen dira eta forjatze prozesuaren etapa bakoitza xehetzen da.
4. Simulazioa forjatzeko prozesuetan. Bi azpi-atal daude hemen
- Simulazioa forja prozesuetan. Elementu finituen bidezko simulazioaren oinarriak, forjaketa simulazioen bilakaera eta adibideak azaltzen dira.
- FORGE softwarearen eskuliburua. Elementu finituen analisian oinarritutako forjako simulazioa softwarearen eskuliburu zehatza eta sakona garatu da.
Beroko eta erdiberoko forjaketa prozesu esanguratsuak aukeratu eta aldagai garrantzitsuenak identifikatu eta modelizatu dira, ondoren FEM bidez aztertuz prozesuen gaur egungo "state of the art", berrikuntzak eta xehetasunak ezagutu eta ulertuz.
Proiektuaren planteamenduak EAEko forjaketa sektore garrantzitsuenen enpresa-prozesu-pieza tipoak aukeratu eta FEMerako modelizaziorako eredu bezala kasu errealekin jardutea inplikatu du.
Proiektuaren emaitzak:
• forjaketako prozesuen "state of the art" azterketan oinarrrituta LHn duen presentzia eguneratzea, LHrako forjaketari buruzko material didaktikoa eguneratuz.
• bero eta erdiberoan forjaketa prozesuen FEM bidezko simulaziorako material didaktikoa sormena.
- Egileak
-
- TKNIKA
- Miguel Altuna Institutua: Mikel Atxega
- Tolosaldea LHI: Igor Urkiola
- Koordinatzailea: Unai Ziarsolo (Tknika)
Dokumentu honekin erlazionatuta dauden...
Zikloak
- Metal-eraikuntzak (goi mailako zikloa) loe
- Fabrikazio mekanikoko diseinua (goi mailako zikloa)LOE
- Galdaketa (erdi mailako zikloa)
- Metal-eraikuntzak (goi mailako zikloa) LOE
- Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko produkzioa (goi mailako zikloa)
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (goi mailako zikloa) loe
- Mekanizazioa (erdi mailako zikloa) loe
- Soldadura eta galdaragintza (erdi mailako zikloa) loe
Moduluak
- Galdaketa-prozesuak gauzatzea
- Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa
- Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa
- Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa
- Material orokorra
- Fabrikazio mekanikoko sistema osagarriak
- Produktu mekanikoen diseinua
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa