Ikasleek Eplan softwarearen lehen pausuak emateko gida. Erronketan lan egiteko material eskuragarria. Eskuliburu hau Gida EPLANeko "EPLAN Educacional 2023" (EPLAN Hezkuntza 2023) bertsio berriztuan oinarrituta dago. Eskuliburu honekin hutsetik hasitako proiektu bat garatzea da helburua, baita bertsio berrira egokitzea ere. Edukia pixkanaka eta era logikoan azaltzen da zortzi ataletan, softwarearen lan-espaziotik hasita eta proiektuaren ebaluazioetan amaituta. 1., 2. eta 3. ataletan proiektuaren hastapenak azaltzen dira: lan-eremua nola prestatu, proiektu bat sortzen hasteko zer egin eta euskarri-orriak zelan eratu. 4. atala gidaren zatirik handiena dela esan daiteke. Hiru erronka proposatzen dira eta horietako bakoitzean elementuak eskemetan txertatzeko modu desberdinak azaltzen dira -sinboloen, makroen edo artikuluen arabera-, eta horietako bakoitza aukeratzeak zer nolako prozesua dakarren. 5. eta 6. atalak programaren baliabideak dira. Baliabide horiek, alde batetik, proiektuaren garapena errazten dute, eta, bestetik, eskemetarako beharrezko dokumentazio gehigarria sortzen dute, hala nola ebaluazioak. Azkenik, beste bi atal daude, 7.a eta 8.a. Lehenengoan, zalantzarik izanez gero laguntza nola eskatu azaltzen da, eta, bigarrenean, EPLAN softwarea nola instalatu
Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Sartu Erabilera kopurua: 16
Aurkibidea
1-Hitzaurrea
2-Proiektua
3-Orriak
4-Eskemak sortzea
5-Eskemetarako baliabideak
6-Ebaluazioak
7-Eplaneko laguntza
8-Instalazioa eta lizentzia
Oinarrizko edukia
- Urtea
- 2023
- Egileak
-
- Leire Ugarriza Alonso