Lanekiren logoa

Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera.

Hezkuntza Bereziko ikasleekin lan egiten duten adituei eta, batez ere, Irakasle Ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako eskuliburua da. Bertan didaktikan behar diren curriculum-neurriak kontuan hartzen dira, hauen antolaketatik curriculum-egokitzapenerako proposamenekin; bai eta Garapenaren Psikologian eskola garaian azaltzen diren ezaugarrien bilduma labur bat jasotzen da. Bestetik, hainbat nahasteren sailkapen orokorretik ondorioztaturiko eskolari begirako bilduma egin da, non irakurketa-idazketa prozesuan eta jokabidean eragiten dituzten nahasteen taldekatzea eskaintzen den. Hau guztia aztertzeko, oinarrizko baliabidea izan nahi du; irakasleen eguneroko jardunean nahasteen definiziotik abiatuta, hauek nola hauteman daitezkeen azaltzen da, baita eskolan nolako esku-hartzea proposatzen den nahaste bakoitzaren barruan eta familiari eman beharreko aholkuen aipamena egiten da ere. Lan honetan adituek gurasoei eskaini beharreko argibideetarako tresna baliagarri batzuk gehitu dira: adituen arteko txostena nola egin behar den; gurasoen bileretarako gida eta fitxa bat, eta hainbat gairen artean, Biorritmoak eta Mugen heziketarako baliagarriak diren argibideen bilduma idatziak.

Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Erabilera kopurua: 97

Aurkibidea

Material Hau jakinbai.eu web gunetik kanpo dago. Klik egin hemen eta  ikusi ahal izango duzu: Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak aniztasunaren trataera

UEU. 2010.

Hezkuntza Bereziko ikasleekin lan egiten duten adituei eta, batez ere, Irakasle Ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako eskuliburua da. Bertan didaktikan behar diren curriculum-neurriak kontuan hartzen dira, hauen antolaketatik curriculum-egokitzapenerako proposamenekin; bai eta Garapenaren Psikologian eskola garaian azaltzen diren ezaugarrien bilduma labur bat jasotzen da. Bestetik, hainbat nahasteren sailkapen orokorretik ondorioztaturiko eskolari begirako bilduma egin da, non irakurketa-idazketa prozesuan eta jokabidean eragiten dituzten nahasteen taldekatzea eskaintzen den. Hau guztia aztertzeko, oinarrizko baliabidea izan nahi du; irakasleen eguneroko jardunean nahasteen definiziotik abiatuta, hauek nola hauteman daitezkeen azaltzen da, baita eskolan nolako esku-hartzea proposatzen den nahaste bakoitzaren barruan eta familiari eman beharreko aholkuen aipamena egiten da ere. Lan honetan adituek gurasoei eskaini beharreko argibideetarako tresna baliagarri batzuk gehitu dira: adituen arteko txostena nola egin behar den; gurasoen bileretarako gida eta fitxa bat, eta hainbat gairen artean, Biorritmoak eta Mugen heziketarako baliagarriak diren argibideen bilduma idatziak.

Urtea
2010
Egileak
  • TREBOL UNZUE, Fernando

Dokumentu honekin erlazionatuta dauden...