Komertzializazio eta marketin terminoak sinonimoak dira; biek egiten diete erreferentzia bezeroen premiak ezagutu eta asetzea xede duten enpresa-jarduerei. Marketinaren lehen definizioen helburua marketinaren inguruan zegoen sentipen orokor txar bat arintzea zen, jendeak pentsatzen baitzuen haren xede bakarra enpresaren irabaziak handitzea zela. Hain zuzen, definizio horiek guztiek modu berean aurkezten dute: kontsumitzaileek dituzten premiak
asetzea ahalbidetzen duen enpresa-tresna gisa.
American Marketing Association elkarteak marketinaren definizio moderno eta oso bat ematen du: «norbanakoak eta erakundearen helburuak aseko dituzten trukeak sortzeko ideiak, produktuak eta zerbitzuak pentsatu, komunikatu, banatu eta horien prezioak ezartzeko plangintza- eta gauzatzeprozesua».
Marketinaren ikuspegi gutxiesgarri hori aldatu egin da denborarekin, eboluzionatu egin duelako eta irabazi asmorik gabeko helburuekin erabili izan dutelako. Gaur egun, Gurutze Gorriaren eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren kanpainetan ere erabiltzen dira merkataritza-estrategiak, osasunerako eta gizarterako kaltegarriak diren ohiturak murrizteko (esaterako, drogen, alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa) eta abar.
Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Sartu Erabilera kopurua: 0
Aurkibidea
1. KOMERTZIALIZAZIOA
2. MERKATUA, INGURUNEA ETA LEHIA. MARKETINEKO ESTRATEGIAK
3. ESKARIA. MARKA ALDATZEAREN DINAMIKA
4. PRODUKTU-POLITIKA
Oinarrizko edukia
- Egileak
-
- Gabriel Escribano Ruiz
- Javier Ignacio Alcaraz Criado
- Quiteria Cuesta Picazo
- ITZULPENAK: MARAMARA TALDEAREN HIZKUNTZA ZERBITZUAK SL