Lanekiren logoa

Neurtzeko tresnak eta teknikak: aurkezpenak-ariketak

Aurkezpen hauetan, metrologian erabiltzen diren oinarrizko tresnen deskribapena eta azalpena eskaintzen da. Dena den, irakasleak bere helburuen arabera osatu beharko du gaia; izan ere, oinarrizko informazioa ematen duen gaia baino ez da hau.​ Tresna bakoitzaren oinarriak ulertu diren ala ez egiaztatzeko, ariketa eta galdera batzuk proposatzen dira. Erantzunak, gehienetan, gaian bertan erraz aurkitu daitezke; gutxitan beharko da bestelako informazioa edo irakaslearen azalpen osagarria.​Tresnak lantzeko proposatuko diren laborategi-praktikak irakasleak zehaztu beharko ditu, ikastetxeak dituen baliabideak kontuan hartuz: piezak eta neurri zehatzak, neurtzeko tresnak…​ Aurretik badago "Neurtzeko tresnak eta teknikak" izeneko lan bat. Lan honetan aurreko apunte horietan dagoen informazioa aukeratu, laburtu, egokitu... eta aurkezpen laburretan bildu da. ​

Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Erabilera kopurua: 21

Aurkibidea

-Aurkezpenak

-Ariketak

Jakinbai ziurtagiria

Urtea
2022
Egileak
  • Tomas Agirre
Zuzenketak
Irale Zerbitzua, Donostia

Dokumentu honekin erlazionatuta dauden...