Lanekiren logoa

SolidWorks CAM aplikazioaren oinarriak

Ordenagailuz Lagundutako Fabrikazioa moduluan, Solidworks CAM aplikazioa erabiltzen da hainbat ikastetxetan, tartean Eibarko Armeria Eskolan, eta ez dago euskarazko ikasmaterialik. Lan honek hutsune hori bete nahi du. Armeria Eskolak sustatutako ikasmateriala da eta IRALE programako R400 ikastaroaren bitartez garatu da. Proiektu hau, oinarrian, bideo tutorial-sorta bat da, ikasleek beren erritmoan eta modu asinkronoan erabiltzeko sortua. Solidworks CAMen funtzionamenduaren irudi orokorra eskaintzen du, aurrerago sakontzen jarraitzeko. Bideoak pieza-eredu batetik abiatzen dira eta SolidWorks CAM programan jarraitu beharreko prozesu guztia erakusten dute. Piezaren 3D ereduaren fitxategia eskuragarri dago, bideoekin batera. Bideoez gain, eskuliburu bat sortu da, ikasmaterialaren nondik norakoak erakusteko eta ikasleek bideoetako azalpenak jarraitzeko eta erregistratzeko.

Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Erabilera kopurua: 1

Aurkibidea

Eskuliburua

Piezaren fitxategia

Intefaze grafikoa(bideoa)

CAM aplikazioaren prozedura orokorra (bideoa)

Piezaren deskribapena (bideoa)

Makinaren konfigurazioa editatzea (bideoa)

Totxoa konfiguratzea (bideoa)

Erreferentzia-sistema konfiguratzea (bideoa)

Ezaugarri mekanizagarriak lortzea (bideoa)

Eragiketak lortzea (bideoa)

Erremintak konfiguratzea (bideoa)

Eragiketak konfirugatzea (bideoa)

Postprozesatzea (bideoa)

Oinarrizko edukia

SolidWorks CAM aplikazioaren oinarriak
Urtea
2025
Egileak
  • Luis Palacios Iraolagoitia
Zuzenketak
Irale (Eibar)

Dokumentu honekin erlazionatuta dauden...