Materiala
-
Parafarmaziako produktuak dispentsatzea
Produktu parafarmazeutikoak askotarikoak dira, hala nola hortzetako eskuila, txupetea, antiseptikoa, lepokoa eta tentsiometroa. Produktu horiek farmazia-bulegoan, parafarmazian, ortopedian, optikan, audioprotesi-zentroan edo dietetika- eta nutrizio-zentroan eros daitezke. Duela urte batzuk, farmazia-bulegoek batez ere produktu farmazeutikoak saltzen zituzten, baina gaur egun, osasunaren eta ongizatearen kultura dela-eta, parafarmaziako produktuek garrantzi handia dute farmaziaren barruan. Horregatik, farmaziako eta parafarmaziako teknikariek produktu horiek eta haien ezaugarriak ezagutu behar dituzte, eta produktuak dispentsatzean, informazio osoa eta argia eman behar diete erabiltzaileei.
— 2025/09/29
Material osagarria
-
Farmazia- eta parafarmazia-produktuen prestaketa
— 2012/06/14 -
Farmazia eta parafarmazia produktuen banaketa eta salmenta
— 2013/04/10