Node.js programazio ingurune bat da, kode irekikoa, diseinatu zena Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko, zerbitzariak batez ere. Bertako programak JavaScript-ez idatzita daude. Programazio ingurune hau oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago.
Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste.
Web garatzaile askok estimu handitan dute Node.jsren Praktika Onak gida, gai horren inguruan gidarik garrantzitsuenetako bat delako. Eremu horretan dagoen praktika onen bildumarik handiena da, eta handitzen ari da astetik astera. Une honetan 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen ditu. Praktika bakoitza kode adibideek, blogetako aipu hautatuek eta informazio osagarriek osatzen dute.
Kolaboratzaile ugariren parte hartzeari esker sortu zen Praktika Onak gida, batez ere sortzaileei esker: Yoni Goldberg, Bruno Scheufler, Kyle Martin eta Kevyn Bruyere.
Dagoeneko eskuragarri dago euskaraz Node.jsren Praktika Onak gida. Hasieran ingelesez argitaratu zen, baina gaur egun beste sei hizkuntzatan dago irakurgai: Brasilgo portugesa, txinera, errusiera, poloniera, japoniera eta EUSKARA! Beste hizkuntza batzuetara ere itzultzen hasita daude: frantsesa, hebreera, koreera, gaztelania eta turkiera.
Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Sartu Erabilera kopurua: 11
- Urtea
- 2021
- Egileak
-
- Itzultzaileak: Ane Diaz de Tuesta web programatzaileak eta haren aita Joxe Felix Diaz de Tuesta euskaltzaleak itzulita