Materiala
-
HACKING ETIKOA
Pertsona batek eraso egiteko asmoarekin sartu nahi duenean zibersegurtasunaren munduan, hasi ahal izateko behar duen informazioa topatzea izaten da bere arazo nagusietako bat. Ez informazio gutxi dagoelako, justu kontrakoagatik baizik: informazio gehiegi dago, eta horrek nolabaiteko frustrazioa eragin dezake, kontu konplexuegiekin hasteagatik edo informazioa egituratuta ez egoteagatik. Hackingaren munduan sartu nahi duten pertsona guztiei beharrezko eta oinarrizko kontzeptuak ulertzen laguntzea eta prozesuan zehar jarraitu beharreko metodologia ezagutaraztea da liburu honen helburua, eta, halaber, fase bakoitzean ezinbestekoak diren tresna batzuk eskaintzea. Liburuaren gaia zein den kontuan hartuta, tarteka teknika aurreratuak edo oso espezifikoak aipatzen dira, baina ez da horietan gehiegi sakontzen. Dena den, liburuko kontzeptuak barneratu ondoren, irakurleak askoz errazago topatu ahal izango du alderdi horietan sakontzeko informazioa.
— 2022/08/09
Material osagarria
-
Camtasia
(Apunteak)
— 2015/09/17 -
Aurkezpenak (Impress-Prezi-A.Partekatuak)
Impress, Prezi ta Aurkezpen partekatuak
— 2013/12/04 -
Sareko Sistema Eragileak
Sareko sistema eragileak lanaren edizio honetan, erabiltzaileari erakutsi nahi diogu sistema eragileen bilakaerak lotura zuzena duela hardwarearen bilakaerarekin, baita aplikazioen softwarearen bilakaerarekin ere, nola ez.
— 2019/09/22 -
Softwarea euskaraz
Softwarea euskaraz
— 2015/01/12 -
Kalitatearen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza
— 2013/07/19 -
Lan arriskuen prebentzioa
Lan arriskuen prebentzioaren oinarrizko ikastaroko edukiak lantzen dira. Material bilduma bat da ondorengoez osatua: aurkezpenak, bideo tutorialak, jarduerak, kahootak, edpuzzle bideoak eta jolas digitalak.
— 2022/07/05 -
Enpresa Dokumentuak
Enpresa Dokumentuak
— 2015/04/29 -
Node.js-ren Praktika Onak gida euskaraz
Node.js programazio ingurune bat da, kode irekikoa, diseinatu zena Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko, zerbitzariak batez ere. Bertako programak JavaScript-ez idatzita daude. Programazio ingurune hau oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago. Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste. Web garatzaile askok estimu handitan dute Node.jsren Praktika Onak gida, gai horren inguruan gidarik garrantzitsuenetako bat delako. Eremu horretan dagoen praktika onen bildumarik handiena da, eta handitzen ari da astetik astera. Une honetan 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen ditu. Praktika bakoitza kode adibideek, blogetako aipu hautatuek eta informazio osagarriek osatzen dute. Kolaboratzaile ugariren parte hartzeari esker sortu zen Praktika Onak gida, batez ere sortzaileei esker: Yoni Goldberg, Bruno Scheufler, Kyle Martin eta Kevyn Bruyere. Dagoeneko eskuragarri dago euskaraz Node.jsren Praktika Onak gida. Hasieran ingelesez argitaratu zen, baina gaur egun beste sei hizkuntzatan dago irakurgai: Brasilgo portugesa, txinera, errusiera, poloniera, japoniera eta EUSKARA! Beste hizkuntza batzuetara ere itzultzen hasita daude: frantsesa, hebreera, koreera, gaztelania eta turkiera.
— 2021/04/19