Lanekiren logoa

Proiektuen irakaskuntzarako gidaliburua

Liburu honen edukia ikastaro jakin baterako diseinatua dagoen arren ("Barne-diseinuko Proiektuak", IDarte-n), esperientzia hau hainbat diziplina eta testuinguru pedagogikotara zabaldu daiteke; idazleak garatutako testuak eta dokumentuak ere bai. Liburu honek honako kontu hauek biltzen ditu: ariketen enuntziatuak, ariketa bakoitzaren xedea eta helburua, bilakaera eta prozesua, ebaluazio-irizpideak eta konpetentzia pedagogikoak. Testuak ariketa bakoitzaren oinarri diren dokumentu teorikoei buruzko azalpen bat ere jasotzen du. Hori dela eta, liburu honek "Gidaliburu" izena hartu du, ez baita ariketen bilduma soila. Izan ere, ikasleei osorik entregatu zaien garapena dokumentu akademiko arrunt bat baino sakonagoa da. Bertan, oinarrizko erreferentzia metodologikoa une oro azaltzen baita.

Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Erabilera kopurua: 6

Aurkibidea

Sarrera
Proiektuak I ikasgaia
Azterketa
Piranesi
Proiektuak II ikasgaia
Lanaren jatorria
Eskerrak
Gida didaktikoa
Bibliografia

Jakinbai ziurtagiria

Urtea
2024
Egileak
  • Eneko Besa
  • IDarte, Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola
Zuzenketak
Egileak R400 ikastaroan egin zuen berrikuspena liburuaren 141-147, 164-173 eta 179-221 orrialdeetako testuetara mugatu zen (EIMAk onetsitako materiala zati horretan)

Dokumentu honekin erlazionatuta dauden...