Oraindik ez da album ezta argazkirik kargatu.
- Erkidegoaren garapena
- Liburu honek Erkidegoaren Garapena lanbide-moduluaren edukiak lantzen ditu Animazio Soziokultural eta Turistikoa eta Genero Berdintasunaren Sustapena goi-mailako prestakuntza-zikloen barruan, hain zuzen, Zerbitzu Soziokulturalak eta Erkidegorako Zerbitzuak lanbide-familian. Aurrekoari eutsiz, autonomia-erkidegoen curriculum gehienek aurrez ikusten dituzten edukiei erreparatu die, curriculum nazionalak eskatzen dituen gutxieneko edukiak kontuan hartzeaz gain.
- Azaleko zimurtasunaren neurketa
- Akuoponia Teknikak
- Akuikultura eta nekazaritza hidroponikoa uztartzen dituen Akuaponia teknikaren xehetasunak.
- Nekazaritza Salmenta Teknikak
- Irakaslearen apunteak
- Sistema automatizatuak: 144 ariketa ebatzita (Pneumatika, Elektropneumatika, Hidraulika, Motor eta koadro elektrikoak, Automatak eta Robotika)
- Sistema automatizatuei buruzko 144 ariketa ebatziren bilduma da hau.Testu-liburuak sei atal nagusi ditu, erabilitako automatizazio-teknikaren araberakoak: - Pneumatika - Elektropneumatika - Hidraulika - Motor eta koadro elektrikoak - Automatak - Robotika
- LePOka jolas kolaboratiboa
- LePOka, Lantokiko Prestakuntza eta Orientabiderako jokoa da, Oka eta Trivial jokoetan oinarrituta dago. Jolas kolaboratiborako deskargatu ditzakezuen materialak: -LePOka tableroa -LePOka galde-erantzunen liburuxka
- Lorezaintza eta loradendako salmenta-teknikak
- Lorezaintzan eta loregintzan egiten diren salmenta-lanak eta -teknikak.
- Node.js-ren Praktika Onak gida euskaraz
- Node.js programazio ingurune bat da, kode irekikoa, diseinatu zena Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko, zerbitzariak batez ere. Bertako programak JavaScript-ez idatzita daude. Programazio ingurune hau oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago. Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste. Web garatzaile askok estimu handitan dute Node.jsren Praktika Onak gida, gai horren inguruan gidarik garrantzitsuenetako bat delako. Eremu horretan dagoen praktika onen bildumarik handiena da, eta handitzen ari da astetik astera. Une honetan 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen ditu. Praktika bakoitza kode adibideek, blogetako aipu hautatuek eta informazio osagarriek osatzen dute. Kolaboratzaile ugariren parte hartzeari esker sortu zen Praktika Onak gida, batez ere sortzaileei esker: Yoni Goldberg, Bruno Scheufler, Kyle Martin eta Kevyn Bruyere. Dagoeneko eskuragarri dago euskaraz Node.jsren Praktika Onak gida. Hasieran ingelesez argitaratu zen, baina gaur egun beste sei hizkuntzatan dago irakurgai: Brasilgo portugesa, txinera, errusiera, poloniera, japoniera eta EUSKARA! Beste hizkuntza batzuetara ere itzultzen hasita daude: frantsesa, hebreera, koreera, gaztelania eta turkiera.
- Marketina eta salmenta irudi pertsonaleko sektorean
- Bazenekien zure lanbidean egunero aritzen zarela marketinean? Bezeroei galdetzen diezunean zer beste zerbitzu nahi dituen (merkatu-ikerketa), sustapen bat egiten den astean (preziopolitika eta animazioa) eta beste hainbat egoeratan. Marketina da bezeroa hobeto sentiarazteko eta komertzialki eta emozionalki lotura handiagoa izan dezan egiten duzun ekintza oro: marketinik gabe ez dago lanbide-jarduerarik.
- Genero-indarkeriaren prebentzioa
- Liburu honetan azaltzen dira genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren zikloaren lanbide moduluan (Gizarte eta Kultura arloko Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzua familia profesionalaren barruan) eskuratu behar diren eduki guztiak. Hori guztia urriaren 11ko 779/2013 Errege Dekretuak arautzen du, zeinaren bidez genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baita.
- Produkzioaren programazioa
- Liburu hau jakintza liburua da, gai hauetaz: produkzioaz, proiektuen programazioaz, mantentze lanez...
- Kalitatearen kudeaketa, Arriskuen prebentzioa eta Ingurumen-babesa
- Guztioi gure eguneroko bizitzan gertatzen zaigun bezala, kalitate hitza edozein enpresa-kudeaketatan agertzen da. Lehiakorrak izan nahi duten enpresa edo erakunde guztiek ezarri edo mantendu nahi dute beren kalitatea kudeatuko duen sistema bat. Hizkera arruntean, kalitateaz hitz egiten dugunean, bizitzako alderdi askori buruz ari gaitezke. Adibidez, hezkuntza-sistemaren kalitateaz, osasun-sistemaren kalitateaz, lan-kalitateaz, elikadura produktuen kalitateaz, ingurumenaren kalitateaz… jardun dezakegu. Asmo horiek guztiek, zalantzarik gabe, objektuaren edo zerbitzuaren garrantzia edo balioa adierazten duen hitz bat dute eta hitz hori KALITATEA da. Ikusten dugunez, lotura zuzena dago guk kontsumitu edo gozatzen ditugun ondasunen eta zerbitzuen eta ondasun eta zerbitzu horiek ematen dizkiguten enpresen artean. Horregatik, ondoriozta dezakegu kalitate hitzaren funtsa zuzenean bezeroarengan oinarrituta dagoela.
- Emakumeen enpleguaren sustapena
- Emakumeek lan-merkatuan eta sektore ekonomikoetan duten egoera aztertzeko, ezinbestekoa da genero-ikuspegia txertatzea lanaren definizioan. Sexuaren araberako lan-banaketarekin lotutako edukiak Berdintasuna sustatzeko esku-hartze esparruak lanbide-moduluan ikasten dira.
- Sistemen integrazioa
- Automatizazio industriala eta programazio sekuentziala integratzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko prestakuntza.
- Motorrak
- Lan Prestakuntza eta Orientabidea gamifikatzeko jokuak. Heziraul.eus
- Lan Prestakuntza eta Orientabidea gamifikatzeko jolasak argitaratu dira heziraul.eus web gunean: Ihes gela, Nominapolya, Pasa hitza, Bidezko prezioa... Bideo honetan jolasak aurkezten dira.
- Zibersegurtasunaren erronkak
- Proiektuko bazkideek garatutako erronka guztiak dituzu dokumentu honetan. Erronka horien xedea da “01. LHko zibersegurtasunaren arloko baterako ikasketa-programa” atalean azaldutako ikaskuntzako emaitza guztiak lortzea.
- Komunikazio-bitartekoak eta -euskarriak
- Liburu honetan komunikazio-bitartekoak eta -euskarriak zer diren eta nola funtzionatzen duten ikusiko dugu.
- SANEAMENDU-INSTALAZIOAK ERAIKUNTZAN
- SANEAMENDU-INSTALAZIOAK ERAIKUNTZAN bi zatitan banatuta dago. Lehenengo atala Donostiako Easo Politeknikoan erabiltzen den materialean dago oinarrituta. Material horren egilea Juan Mari Zubiaurrea da, eta haren lanaren ardatza Eraikingintzaren Kode Teknikoaren (EKT) Higienea eta Osasuna dokumentua da. Hortaz, lan honetako taulak kode teknikoan agertzen diren izendapenekin eta zenbakiekin jaso dira. Bigarren atalean, berriz, material gehigarri berria dago bibliografian aipatzen diren iturrietatik abiatuta.
- Sare sozialen erabilera bezeroarenganako arreta zerbitzuetan
- Sare sozialak komunikatzeko bide berria dira eta bezeroek gero eta maizago erabiltzen dituzte jendaurrean kexak adierazteko, besteak beste. Sare sozialak enpresak bezeroekin duen komunikazio-kanal zuzenena bihurtu dira, berehalakoena eta eraginkorrena. Sare sozialetan arretarako zerbitzu ona emateak enpresaren ospea handitzen du. “Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arretaren” moduluko edukiak gaurkotzeko materiala da. Arreta-zerbitzuak aztertzen dira (publikoak zein pribatuak).
- SOLDATZAILEAREN ESKULIBURUA
- Soldatzailearen Eskuliburua bost jakintza-talde handitan dago egituratuta: 1. Soldaduraren teknologiaren alderdi orokorrak 2. Aplikazio handieneko ebaketa- eta soldatze-prozesuak 3. Material metalikoen oinarrizko alderdiak 4. Eraikuntza soldatuetan gehien erabiltzen diren materialen alderdi espezifikoak 5. Eraikuntza soldatuei buruzko alderdi orokorrak eta horietan aplikatu beharreko arauak
- Irudi korporatiboa
- Jatorrizko liburua: Imagen Corporativa, Videocinco Editoriala (ISBN: 9788416792009) Liburu honen helburua da etorkizuneko profesionalak irudi korporatiboari buruzko guztia ikastea, etorkizunean bere bezeroekin landu ahal izan dezan.
- Esku-hartze sozialaren testuingurua
- Esku-hartze sozialaren bidez, egoera ugaritan ematen da arreta pertsonei gizarteratzen laguntzeko asmoz, baina zertan datza eskuhartze soziala? Zehatzegiak izan gabe, honela defini daiteke esku-hartze soziala: behar bezala planifikatutako edozein ekintza edo ekintzamultzo, pertsonen edo taldeen kondizioak (bereziki, desabantaila sozialeko egoeran daudenen kondizioak) hobetzeko xedea duena. Beste galdera batzuek aztergaia hobeto ulertzen lagunduko digute: Zer dira gizarteratze- eta birgizarteratze-prozesuak? Zein dira pertsona edo talde hartzaileak? Nork gauzatzen ditu prozesuok? Nola, noiz eta non? Gizarteintegratzaileek zer eginkizun betetzen dute prozesuotan? Galdera horiei erantzuteak esku-hartzearen testuingurua zehazten lagunduko digu, eta, hain zuzen ere, horretan arituko gara liburu honetan.
- Kontabilitate eta auditoretza hiztegia
- Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoa garatzea erabaki du Ekonomisten Elkargoak. Profesionalek lanbide-jardunean terminologia teknikoa erabiltzean dituzten arazoen konponbidea izan nahi du.
- Lanbide Heziketako Terminoak
- Lanbide Heziketako Terminoak bateratu dira, gune ofizialetan (arauak, dokumentu ofizialak, web gune ofizialak...) erabiltzeko. Terminoen erabilera bateratu da hainbat eragilek adostuta: LH-ko Sailburuordetza, Ivac-eei, Ivap eta Laneki. Oharra: ikastetxeetako euskarrietan terminologia bateratua erabiltzea komeni da.
- Lan arriskuen prebentzioa
- Lan arriskuen prebentzioaren oinarrizko ikastaroko edukiak lantzen dira. Material bilduma bat da ondorengoez osatua: aurkezpenak, bideo tutorialak, jarduerak, kahootak, edpuzzle bideoak eta jolas digitalak.
- Zurgintza hiztegia
- Carlos Belaunzaranek urteetan zehar osatutako Zurgintzarako Hiztegi Irudiduna – Glosario Ilustrado de Carpintería lanean oinarritutako hiztegia da hemen kontsultagai dagoena. Egitasmo hau Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldearen eta Laneki Elkartearen elkarlanari esker gauzatu da.
- Ikaskuntza eta Hezkuntza Berriztatzea
- Prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak irudi pertsonalaren alorrean
- Definizioz, higienearen helburua da osasuna zaintzea eta gaixotasunak prebenitzea.Osasunarekin zuzenean lotuta dago, eta, beraz, lan-eremuan, segurtasunarekin.Irudi pertsonalaren sektorean, higienea ez da soilik ikuspegi pertsonaletik bete beharrekoarau etiko bat; horrez gain, betebehar legal bat da higienea, lantokietan era askotako arriskuak prebenitzeko administrazio publikoek ezarritako arauetan xedatutakoa.
- Azterketa hematologikoen teknikak
- Liburu hau Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi-mailako heziketa-zikloko Azterketa hematologikoen teknikak lanbide-modulua egiten ari diren ikasleentzako da (LOE). Diagnostikoaren arloan erabili ohi diren teknikak egiteko eta ulertzeko, ikasleak hematologiaz menderatu beharreko kontzeptuak lantzen ditu liburuak.
- Turismo-gidaritzako eta -laguntzako prozesuak
- Barneko instalazio elektrikoak
- Sistema mekatronikoen adierazpen grafikoa
- Trebetasun sozialak
- HACKING ETIKOA
- Pertsona batek eraso egiteko asmoarekin sartu nahi duenean zibersegurtasunaren munduan, hasi ahal izateko behar duen informazioa topatzea izaten da bere arazo nagusietako bat. Ez informazio gutxi dagoelako, justu kontrakoagatik baizik: informazio gehiegi dago, eta horrek nolabaiteko frustrazioa eragin dezake, kontu konplexuegiekin hasteagatik edo informazioa egituratuta ez egoteagatik. Hackingaren munduan sartu nahi duten pertsona guztiei beharrezko eta oinarrizko kontzeptuak ulertzen laguntzea eta prozesuan zehar jarraitu beharreko metodologia ezagutaraztea da liburu honen helburua, eta, halaber, fase bakoitzean ezinbestekoak diren tresna batzuk eskaintzea. Liburuaren gaia zein den kontuan hartuta, tarteka teknika aurreratuak edo oso espezifikoak aipatzen dira, baina ez da horietan gehiegi sakontzen. Dena den, liburuko kontzeptuak barneratu ondoren, irakurleak askoz errazago topatu ahal izango du alderdi horietan sakontzeko informazioa.
- BALIABIDE TEKNIKO AUDIOBISUAL ETA ESZENIKOAK
- BEZa zer den azaltzen duen bideoa
- Zer da iruzur piramidala?
- Zer da Iruzur Piramidala? Nola funtzionatzen dute salmenta piramidaletan oinarritutako eskemek? Denak berdinak dira? Zein forma hartzen dituzte gaur egun? Adi Alazne Astorgaren azalpenei.
- Soldata garbia vs soldata gordina
- Zein da soldata garbia eta zein gordina? Nola ezberdindu ditzakegu? Zein faktore hartu behar dira kontuan nomina bat aztertzerakoan? Alazne Astorgak hori guztia azalduko digu bideo honetan.
- Wikipedia euskaraz: Hezkuntza atala
- Mugikortasun segururako hezkuntza: tutoretzarako aukera
- Pertsona helduen oinarrizko hezkuntza eta bide-segurtasuna
- Ikaslearen manuala I
- Bide berreziketa, esku-hartze, eta sentsibilizazio programa
- Ikaslearen manuala II
- Bide berreziketa, esku-hartze, eta sentsibilizazio programa
- Ikaslearen manuala III
- Bide berreziketa, esku-hartze, eta sentsibilizazio programa
- Hezitzailearen manuala
- Bide berreziketa, esku-hartze, eta sentsibilizazio programa
- Mugikortasuna ikastaroa
- Bide segurtasuna: Mugikortasun Segururako Hezkuntza
- Zeintzuk dira enpresa motak?
- Zer da forma juridikoa? Zeintzuk dira erantzun mugatuko sozietatea, sozietate anonimoa eta kooperatibaren arteko ezberdintasunak? Hiru enpresa mota horien ezaugarriak azalduko dizkigu Alazne Astorgak, enpresa bat sortzean, formak garrantzia handia duelako.
- Zer da inflazioa?
- Zergatik gertatzen da inflazioa? Zein ondorio ditu? Nola neurtzen da? Bideo honetan Alazne Astorgak modako hitzaren atzean dagoena ulertzeko gakoak emango dizkigu.
- Zer da BPGa?
- Herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko zuzeneko informazioa ematen duen neurgailua da BPGa. Baina zer da BPG per capita? Zein beste indize existitzen dira?
- Analisi estetikoa
- Larruazalaren egitura, larruazala eta eguzkia, izpi-ultramoreen igorgailuak eta korronte galbanikoaren eraginak larruazalean.
- Zer da PFEZa?
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) banakako indibiduoek urtean zehar lortutako diru sarreren araberako zergaren erregularizazioa da. Zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonalekoa.
- DUMMY plataforma edo app-a: trafikoari eta bide-hezkuntzari lotutako edukiak
- Dummy izeneko pertsonaiaren plataforma edo gunea da app hau. Bertan, erabiltzaileek, era elkarreragilean (bideo azalpenak, jokoak, testak...) trafikoari eta bide-hezkuntzari lotutako edukiak euskara hutsean landu ahal izango dituzte. Adibidez, gidabaimena ateratzeko prestatu, galdetegiak erantzun, aholkuak jaso edota azterketa psikoteknikoan gainditu beharreko ariketetan trebatu ahal izango dute. Atariak lau atal ditu: Hasiera, Gaiak, Jokoak eta Loturak. Hasierako orrialdean aplikazioaren erabilera laburtzen duen bideoa topatuko duzu. Gaiak atalean bidehezkuntzari lotutako hainbat bideo daude. Jokoak atalean 4 joko daude: Gidabaimena quiz edo gidabaimena
- Heziraul
- 10-13 gaiak: Lan arriskuen prebentzioa eta lehen sorospenak
- BIDE-HEZKUNTZA
- Bide-Segurtasuneko Hezkuntza modulurako aurkezpenak
- TRAFIKOA, IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETA ERREPIDEKO GARRAIOA
- Trafikoa , ibilgailuen zirkulazioa eta errepideko garraioa moduluaren materiala. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren "Reglamentación sobre vehículos pesados, prioritarios, especiales, de transporte de personas y mercancías y tramitación administrativa" (2022ko edizioa) liburuaren itzulpena
- DigComp 2.2 Herritarrentzako Gaitasun Digitalen esparrua
- Ezagutza, trebetasun eta jarreren adibide berriekin
- Neurtzeko tresnak eta teknikak: aurkezpenak-ariketak
- Aurkezpen hauetan, metrologian erabiltzen diren oinarrizko tresnen deskribapena eta azalpena eskaintzen da. Dena den, irakasleak bere helburuen arabera osatu beharko du gaia; izan ere, oinarrizko informazioa ematen duen gaia baino ez da hau. Tresna bakoitzaren oinarriak ulertu diren ala ez egiaztatzeko, ariketa eta galdera batzuk proposatzen dira. Erantzunak, gehienetan, gaian bertan erraz aurkitu daitezke; gutxitan beharko da bestelako informazioa edo irakaslearen azalpen osagarria.Tresnak lantzeko proposatuko diren laborategi-praktikak irakasleak zehaztu beharko ditu, ikastetxeak dituen baliabideak kontuan hartuz: piezak eta neurri zehatzak, neurtzeko tresnak… Aurretik badago "Neurtzeko tresnak eta teknikak" izeneko lan bat. Lan honetan aurreko apunte horietan dagoen informazioa aukeratu, laburtu, egokitu... eta aurkezpen laburretan bildu da.
- Ikasenpresa
- Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da. Helburuak Ikasenpresa bat sortzea, ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen ikasteko. Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko. Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.
- Jokabide suizida eta autolesiboa prebenitzeko lanketa integrala
- Liburuaren sarreran aipatzen den bezala, lan hau ezinbesteko tresna da suizidioaren prebentzioan interesatuta dauden eta bilduma eguneratu, konprometitu, gizatiar, zientifiko eta hurbila bilatzen duten osasun-munduko profesionalentzat, irakasleentzat eta familientzat, suizidioaren konplexutasuna ulertzeko. Bertan, suizidioari modu integralean helduko zaio eta lan-tresnak eta laguntza-baliabideak eskainiko dira. Material hau Iralen zuzentzen ari dira eta hainbat gai behin-behinekoak dira; zuzendu ahala, azken dokumentuak igoko dira.
- CAM : Ordenagailu bidezko mekanizazioa [Interneteko baliabidea
- Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa programatzeko Goi-mailako heziketa-zikloko ikasleei zuzendutako materiala da, hain zuzen ere, ordenagailuz landutako fabrikazioa (CAM) erabiltzen ikasteko materiala.
- EIMA Katalogoa
- BIDE ZIRKULAZIOA ERREGULATZEKO ARAUAK ETA SEINALEAK
- BIDE ZIRKULAZIOA ERREGULATZEKO ARAUAK ETA SEINALEAK
- Ekitaldiak merkaturatzea
- Turismo-enpresek, batez ere ostatu ematen dutenek, ekitaldiekin eta askotariko jarduerekin osatzen dute beren oinarrizko eskaintza. Hotel askok orotariko ospakizunetarako areto eta espazio bereziak dituzte, eta ostatu- edo jatetxe-zerbitzuekin osa daitezke horiek. Hasiera batean osagarria den jarduera horrek urtarokotasunaren aurka egiten lagundu diezaieke turismo- eta hotel-enpresei. Baina ezinbestekoa izango da halako jarduerak merkaturatzeko estrategia bat izatea.
- Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gazteekin
- Gaztaroa, hiztegiaren arabera, «helduaroaren aurre-aurreko aldia da». Helduarotzat, berriz, adin jakin bat edo izaera nahiz portaera jakin bat har dezakegu. Horregatik daude gaztaroa denari buruzko hainbeste interpretazio. Kontuan izan behar dugu gizarte zehatz batean giza bizitza ulertzeko dagoen moduaren araberakoa izango dela gaztarotzat jotzen den hori. Ez da gauza bera 1940ko edo 2020ko Europan izatea gaztea, Ekialdean edo Mendebaldean izatea gaztea edota tribu batean edo hiri handi batean izatea gaztea. Hori dela-eta, «XXI. mendeko gazteak» deitu diogu unitate honi, gaztaroaz hitz egitean une historiko jakin bati heldu eta gizarte-testuinguru bati begiratu behar baitiogu: kasu honetan, Espainiako XXI. mendeko lehenengo hamarkadak izango ditugu jomuga, bertako baldintza ekonomiko, politiko eta kulturalekin.
- GIDABAIMENAK, GIDABAIMEN MOTAK ETA GIDABAIMENAK LORTZEKO EGIN BEHARREKO GAITASUN-PROBEI BURUZKO ARAUDIA
- GIDABAIMENAK, GIDABAIMEN MOTAK ETA GIDABAIMENAK LORTZEKO EGIN BEHARREKO GAITASUN-PROBEI BURUZKO ARAUDIA
- Talde-dinamizazioa
- Oro har, pertsonak era eta tamaina askotako taldeetan sartuta daude, eta beste pertsona batzuekin loturak ezartzen dituzte talde horietan. Talde bakoitza zenbait mekanismok arautzen dute. Makineria guztia hobeto edo okerrago ibiliko da rolak banatzen diren moduaren, kideen erabakien, garatzen den ingurunearen eta beste hainbat faktoreren arabera. Taldearen oinarriak ezagutzea lagungarria zaigu taldeak sortzeko, bai eta haiek haztea eta garatzea zerk eragiten duen jakiteko ere, eta, horrela, sortzean zuten helburua ahalik eta ondoen beteko da (aipatzen dugun ezagutza lagungarri hori honi buruzkoa da: taldeak eta erakundeak zer oinarriren arabera eratzen diren, zer faktorek eragiten dieten eta zer jarduerak ematen duten funtzionaltasun edo iraunkortasun handiagoak).
- GIDARIEN PRESTAKUNTZA-ZENTROAK ARAUTZEKO ARAUDIA
- GIDARIEN PRESTAKUNTZA-ZENTROAK ARAUTZEKO ARAUDIA
- Ekipamendu eta Instalazio termikoak
- Ekipamendu eta Instalazio termikoak modulurako materiala
- TRAFIKOA, IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETA ERREPIDEKO GARRAIOA AURKEZPENAK (PPT-ak)
- Analisi biokimikoa
- Kardio eta pisugaltze unitatearen inguruko apunteak
- Elikadura 01(pisugaltzerako oinarrizkoa)
- Mugi unit (anatomia, core, indarra, malgutasuna)
- Zurezko produktuen instalazioa profesionalizatzeko oinarrizko tresnak
- Instalaziorako eskuliburu honetan zurezko ateak, leihoak, zoruak eta estaldurak instalatzeko prozesuaren oinarrizko ezagutzak, prozedurak eta gomendio tekniko orokorrak ageri dira, sektore horretako profesionalen prestakuntzan laguntze aldera.
- Makillajea
- Makillatzeko teknikak.
- Teknika immunodiagnostikoak
- Teknika immunodiagnostikoak Laborategi kliniko eta biomedikoko heziketa-zikloko modulu bat da, osasunaren arlokoa. Liburu hau egiteko kontuan hartu dira irailaren 12ko 771/2014 Errege Dekretuan adierazitako gutxieneko edukiak eta autonomia-erkidegoen curriculum-garapenak. Bederatzi unitate didaktikok osatzen dute eta curriculumean aurreikusten diren eduki guztiak jorratzen dira. Eranskin batekin osatu da, eta bertan immunologia-laborategirako segurtasun-alderdi garrantzitsuenak azpimarratzen dira.
- Giza baliabideak ostalaritzan
- Liburu honek Ostalaritzako Giza Baliabideak lanbide-moduluko edukiak garatzen ditu, turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako Lanbide Heziketakoa, Ostalaritza eta Turismo lanbide-familiakoa.
- Hezirauleko Aurkezpen PPT-ak
- heziraul.eus web atariko 13 aurkezpen PPT-ak
- Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko
- Liburuxka honen helburua da irakasleei ingurumenarekiko arduraren ikuspegitik proposatutako proiektuak eta hausnarketak eskaintzea. Hezkuntza-komunitatea inspiratzeko eta laguntzeko baliabideak eskaini nahi ditu, prozesu horretan gazteen bidelagun izan dadin. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza proposatzen dugu ikasleak trebatzeko; kasu honetan, STEAM proiektuak egitea. Hala, ikasle gazteek mundu errealeko arazo bat konpontzeko edo ikerketa-galdera konplexu bati erantzuteko ariketa egin dezakete, eta, hausnarketaren eta esperimentazioaren bidez, etorkizunerako beharrezkoak izango dituzten gaitasunak eskuratu. Garapen Jasangarrirako Helburuetako asko landuko dira hemen
- Prestakuntza eta Orientabide Pertsonala eta Profesionala
- Lan Prestakuntza eta Orientabiderako modulurako eta DBH 4 ko Prestakuntza eta Orientabide Pertsonala eta Profesionala ikasgairako materiala.
- Gidabaimenak euskaraz materiala
- Autoeskoletako ikasleek erabiltzeko eskuliburuak, bideoak, testak... Material guztia eskuratzeko jarri harremanetan jakinbai.eus web atariaren kudeatzailearekin: jakinbai@jakinbai.eus
- Zirkulazioa Hiztegia
- Hiztegi hau UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak egin du EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa (www.euskara.euskadi.eus/euskalterm) eguneratzeko eta elikatzeko entitate horrek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin (HPS) izenpetutako kontratuaren barruan.
- Zer dio autonomoen lege berriak?
- Langile autonomo bat bere kontura lan egiten duen profesional independentea da, bere negozioaren erantzukizun osoa bere gain hartuz eta bere denbora, bezeroak eta finantzak modu autonomoan kudeatuz.
- Sareak Administratzea eta Planifikatzea moduluko bideotutorialak
- Sareak Administratzea eta Planifikatzea moduluko 64 bideotutorial daude. / Bideoen lizentzia: Aitortu + EzKomertzial + PartekatuBerdin (partekatzekotan, baldintzak mantendu) / Oharrak: 1-Falta diren bideoak 2024. urtean zehar egingo dira eta egin ahala igoko dira. 2-Argitaratutako bideoak EIMA onespenaren zain daude.
- Laburtzapenen hiztegia
- EPLAN. Hezkuntza 2023. Proiektu bat sortzeko liburua
- Ikasleek Eplan softwarearen lehen pausuak emateko gida. Erronketan lan egiteko material eskuragarria. Eskuliburu hau Gida EPLANeko "EPLAN Educacional 2023" (EPLAN Hezkuntza 2023) bertsio berriztuan oinarrituta dago. Eskuliburu honekin hutsetik hasitako proiektu bat garatzea da helburua, baita bertsio berrira egokitzea ere. Edukia pixkanaka eta era logikoan azaltzen da zortzi ataletan, softwarearen lan-espaziotik hasita eta proiektuaren ebaluazioetan amaituta. 1., 2. eta 3. ataletan proiektuaren hastapenak azaltzen dira: lan-eremua nola prestatu, proiektu bat sortzen hasteko zer egin eta euskarri-orriak zelan eratu. 4. atala gidaren zatirik handiena dela esan daiteke. Hiru erronka proposatzen dira eta horietako bakoitzean elementuak eskemetan txertatzeko modu desberdinak azaltzen dira -sinboloen, makroen edo artikuluen arabera-, eta horietako bakoitza aukeratzeak zer nolako prozesua dakarren. 5. eta 6. atalak programaren baliabideak dira. Baliabide horiek, alde batetik, proiektuaren garapena errazten dute, eta, bestetik, eskemetarako beharrezko dokumentazio gehigarria sortzen dute, hala nola ebaluazioak. Azkenik, beste bi atal daude, 7.a eta 8.a. Lehenengoan, zalantzarik izanez gero laguntza nola eskatu azaltzen da, eta, bigarrenean, EPLAN softwarea nola instalatu
- Zootekniaren oinarriak
- Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena erdi-mailako heziketa zikloko Zootekniaren oinarriak moduluko apunteak egokitu eta euskaratu dira.
- CAM : Ordenagailu bidezko mekanizazioa
- Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa programatzeko Goi-mailako heziketa-zikloko ikasleei zuzendutako materiala da, hain zuzen ere, ordenagailuz landutako fabrikazioa (CAM) erabiltzen ikasteko materiala.
- Telebista-zirkuitu itxia
- Segurtasunaren arloko profesionalen prestakuntza-beharrak betetzeko, badira hainbat argitalpen monografiko (jarraibideak, arau teknikoak eta abar); baina gehien-gehienak ez daude euskaraz. Oso nabaria da, gainera, arlo hori berariaz lantzeko ikasmaterialen falta. Argitalpen honek laguntza ematen die segurtasunaren sektorean sartu nahi duten ikasleei, abiapuntu bat izan dezaten arlo horretan prestatzeko eta oinarrizko ezagutzak eskuratu ditzaten sektoreko langile gisa hautatuak izateko. Lana egiteko, segurtasun-instalazioetarako bi erregelamendu nagusiak hartu dira oinarri gisa: Segurtasun Pribatuko Erregelamendua eta Suteen Aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua.
- Gutxieneko soldata, eta gehienezkoa?
- Gutxieneko soldata, tokian tokiko legeak ezartzen duen arabera, enplegatzaileak langileari gutxienez ordaindu behar dion diru-kopurua da.
- Egin zure Curriculum vitaea: GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAK CURRICULUM VITAEAN
- Zure curriculum vitaean, Garapen Jasangarriko Helburuen gaitasunak sar ditzakezu ondorengo CV-GJH beteta.
- Perfumegintza eta Kosmetika Naturala
- Perfumeria y cosmetica natural. Ed. Videocinco liburuaren itzulpena eta egokitzapena da.
- Nola funtzionatzen du kooperatiba batek?
- Interes komunak dituzten pertsonek osatutako erakunde autonomo bat da kooperatiba. Pertsona horiek borondatez elkartzen dira beren behar ekonomiko, sozial eta kulturalak asetzeko, elkarren arteko lankidetzaren eta kudeaketa demokratikoaren bidez.
- Administrazioa eta Kudeaketa Hiztegia
- Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-familiaren Hiztegia duzue hau. Hiztegi hau jakinbai.eus web atariko Hiztegi orokorretik hartutako terminoekin osatu da. Izan ere, lanbide-familia honi dagozkion terminoak aukeratu dira.
- Elektrizitatea eta Elektronika Hiztegia
- Elektrizitatea eta elektronika lanbide-familiaren Hiztegia duzue hau. Hiztegi hau jakinbai.eus web atariko Hiztegi orokorretik hartutako terminoekin osatu da. Izan ere, lanbide-familia honi dagozkion terminoak aukeratu dira.
- Eraikuntza eta Obra Zibilak Hiztegia
- Eraikuntza eta obra zibilak lanbide-familiaren Hiztegia duzue hau. Hiztegi hau jakinbai.eus web atariko Hiztegi orokorretik hartutako terminoekin osatu da. Izan ere, lanbide-familia honi dagozkion terminoak aukeratu dira.
- Fabrikazio Mekanikoa Hiztegia
- Fabrikazio mekanikoa lanbide-familiaren Hiztegia duzue hau. Hiztegi hau jakinbai.eus web atariko Hiztegi orokorretik hartutako terminoekin osatu da. Izan ere, lanbide-familia honi dagozkion terminoak aukeratu dira.
- Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak Hiztegia
- Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak lanbide-familiaren Hiztegia duzue hau. Hiztegi hau jakinbai.eus web atariko Hiztegi orokorretik hartutako terminoekin osatu da. Izan ere, lanbide-familia honi dagozkion terminoak aukeratu dira.
- Gizarte eta Kultura Zerbitzuak Hiztegia
- Gizarte eta kultura zerbitzuak lanbide-familiaren Hiztegia duzue hau. Hiztegi hau jakinbai.eus web atariko Hiztegi orokorretik hartutako terminoekin osatu da. Izan ere, lanbide-familia honi dagozkion terminoak aukeratu dira.