Lanekiren logoa

Biltegia

Erizaintzako zainketa lagungarrien protokoloak

Osasun-teknikaria da pazientearekin eta haren senideekin lehenbizi harremanetan jartzen den profesionala; horregatik da garrantzitsua profesional horrek ondo ezagutzea ospitalizaziounitatean sartzearekin, pazientearen unitatearekin, pazientea beste unitate batera lekualdatzearekin edo alta ematearekin lotutako protokoloak. Biziki garrantzitsua da une oro gogoan izatea jarraian deskribatutako edozein teknika, bai eta protokoloren azken helburua ere, hau da, asistentziaren kalitatea hobetzea.

Erizaintzako zainketa lagungarrien protokoloak - Gehiago irakurri

Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea berdintasunaren alde

Hezkuntza funts-funtsezkoa da gizakien gaitasunak eta trebetasunak garatzeko, eta pertsonen bizitzako alderdi guztiak lantzeko modua ematen du. Gizarte- eta hezkuntza-arloko eskuhartzearen xedea zera da, berdintasun-baldintzetan oinarrituriko bizikidetza sustatuko duen eraldaketa sozial bat eragitea, hain justu, ekintza planifikatuen bidez. Egungo egoera sozial honetan, ia egunero izaten dugu emakumeen kontrako indarkeriako egoeren berri; hori horrela, beharrezkoa da gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gauzatzea zenbait testuingurutan, gure gizartearen oinarriak ezartzean gizonen eta emakumeen artean berdintasun handiagoa egon dadin. Funtsezkoa da Genero Berdintasuna Sustatzeko goi-maiako teknikariak gai izatea emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioaren alorrean gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea identifikatzeko eta esku-hartze hori jomuga-kolektiboen ezaugarri psikosozialekin lotzeko. Gainera, egunean egon behar dute araudien, kontzeptuen eta metodologien ezagutzan, beren jarduketak eraginkorrak eta esku-hartzearen xede den taldearen berezitasunetara egokituak izan daitezen.

Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea berdintasunaren alde - Gehiago irakurri

Mugikortasun seguru eta jasangarria

Presta zaitez irakasle izateko: espezialista Gaitasun Profesionalaren Agirian (GPA), enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza, teleprestakuntzan aritzeko irakasle-akreditazioa, masterretako aditua, autoeskolako irakaslea eta zuzendaria, merkantzia arriskutsuen irakasleen irakasle.

Mugikortasun seguru eta jasangarria - Gehiago irakurri

Bide-hezkuntza

Presta zaitez irakasle izateko: espezialista Gaitasun Profesionalaren Agirian (GPA), enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza, teleprestakuntzan aritzeko irakasle-akreditazioa, masterretako aditua, autoeskolako irakaslea eta zuzendaria, merkantzia arriskutsuen irakasleen irakasle.

Bide-hezkuntza - Gehiago irakurri

Planktona eta espezie urtarrak hazteko jarduerak

Akuakultura espezie urtarrak hazteko jarduera teknikoen eta ezagutzen multzoa dela esan daiteke. Horri esker, inguru naturalean baino emaitza askoz handiagoak lortzen dira espezie baten ekoizpenean.

Planktona eta espezie urtarrak hazteko jarduerak - Gehiago irakurri

Laborategiko biltegiratzea eta banaketa

Lan honen helburu nagusia etorkizuneko profesionala prestatzea da, laborategian dauden produktu kimikoak eta mikrobiologikoak antolatzen, sailkatzen eta ordenatzen jakin dezan, baita horiek erabiltzean sortzen diren hondakinak ere, produktu kimikoak eta mikrobiologikoak baitira.

Laborategiko biltegiratzea eta banaketa - Gehiago irakurri

Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gor-itsuekin

Gor-itsutasuna kondizio berezi bat da: entzumen- eta ikusmen-gaitasunaren galera konbinatua da. Ondorioz, ezaugarri eta ondorio propioak eta premia jakinak dituen desgaitasun espezifiko bat sortzen da. Kolektiboaren heterogeneotasuna eta desgaitasun sentsorial horren berezko ezaugarriak direla-eta (ingurunearekiko elkarrekintza batez ere ukimenaren bidez gauzatzen da), eskuhartze komunikatiboak indibidualizatua izan behar du. Esku-hartze horrek, komunikaziosistema bat garatzeaz edo mantentzeaz gain, gor-itsuen bizitzako arlo guztietan eragin behar du. Komunikazio-bitartekotzako goi-mailako teknikariak hiru talde hauekin esku hartuko du: gorrekin, gor-itsuekin eta komunikazio-, hizkuntza- eta mintzamen-nahasmenduak dituzten pertsonekin. Liburu honen ardatza komunikazio-bitartekariak gor-itsuekin egiten duen lana izango da.

Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gor-itsuekin - Gehiago irakurri

Komunikazioan esku hartzeko teknikak

Hizkuntza-jabekuntzaren eta komunikazio-prozesuen, nahasmenduen eta elementuen ikuspegi orokorra; komunikazio-bitartekotza eta ebaluazioa lantzeko berezko teknikak, tresnak eta laguntza-baliabideak, eta komunikazio-bitartekotzaren figuraren eta prozesuen esku-hartzea eta antolamendua.

Komunikazioan esku hartzeko teknikak - Gehiago irakurri

Inplanteen gaineko protesiak

Liburuan “Inplanteen gaineko protesiak” honako eginkizun hauek betetzeko beharrezkoa den informazioa biltzen da: inplanteen gaineko protesiak lantzea eta konpontzea; lantzeko eta prebentzioko prozesu guztietan kalitatea kontrolatzea eta jarraipena egitea; eta landutako produktuaren eta protesikoaren prebentzioa, segurtasuna eta babesa. Zatiak: Hortzetako inplante eta pilareak errehabilitazio protesikorako. Anatomia inplantologikoa eta osteointegrazioa zer diren definitzen da, erabiltzen diren inplante eta pilareetako materialen ezaugarriak aurkezten dira, eta inplantedun errehabilitazio protesiko motak sailkatu. Ferulak eta inplanteen gaineko protesiak egitea. Laneko eredua lortzeko metodoak aipatzen dira, eta medikuaren aginduaren arabera hautatzen dira dagozkion gehigarriak. Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak zer diren eta nola egiten diren azaltzen da, medikuaren aginduarekin lotuta. Era berean, inplantez eutsitako protesi finkoak eta inplanteen gaineko hortzeriaren gaineko protesiak zer diren eta nola egiten diren ere azaltzen da.

Inplanteen gaineko protesiak - Gehiago irakurri

Elikagai biziaren ekoizpena

ELIKAGAI BIZIAREN EKOIZPENA izeneko eskuliburu honen bidez, oinarrizko ezagutzak eman nahi dira ezagutza horiek eskuratzen dituen langileak fitoplanktona eta zooplanktona gainbegiratzeko edota ekoizteko lanak egin ahal izan ditzan. Elikagai biziaren ekoizpen hori, «kultibo osagarrien ekoizpena» esaten zaion hori, ezinbestekoa da arrainak, moluskuak eta krustazeoak hazteko faseak gauzatzeko, eta beharrezkoa da une oro eskatutako elikagaien kalitatea ematea, betiere segurtasun- eta higiene-baldintzetan eta ingurumena babestuz.

Elikagai biziaren ekoizpena - Gehiago irakurri

Emakumeen Jendarte Mailako Parte Hartzea

Liburu hau Genero Berdintasuna Sustatzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren ikasketetan funtsezkoa da. Horretarako, urriaren 11ko 779/2013 Errege Dekretuaren printzipio, xede, helburu eta proposamenetan oinarritu dira egileak, haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen baititu.

Emakumeen Jendarte Mailako Parte Hartzea - Gehiago irakurri

Berdintasuna Sustatzeko Esku Hartzeko eremuak

Liburu honen helburua da Berdintasuna sustatzeko esku-hartze eremuak lanbide-modulurako beharrezkoak diren eduki guztiak proportzionala izatea, eta, aldi berean, material interesgarria sortzea emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako sustapena profesionaltasun-ziurtagiria egiteko (SSCE0212 kodea, SSC451_3 erreferentziako lanbide-kualifikazioa), zehazki, UC1583_3 konpetentzia-unitaterako.

Berdintasuna Sustatzeko Esku Hartzeko eremuak - Gehiago irakurri

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I

Enplegagarritasunerako ibilbidea modulua irakasteko bi material sortu dira: apunteak eta jarduera-kuadernoa. Material honek Nekazaritza lanbide-familiako edukiak ditu. Osalanen Baratzezaintzako Lan Prozesu Seguruen Gida ere gehitu da.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I - Gehiago irakurri

Laneko Arriskuen Prebentzioa OSALANEN GIDAK

Osalanen Laneko Arriskuen Ebaluazioa Gida eta Segurtasuneko Seinaleztapena Gida.

Laneko Arriskuen Prebentzioa OSALANEN GIDAK - Gehiago irakurri

Gizarte-sentsibilizazioa eta parte-hartzea

Gizarte-sentsibilizazioa eta partaidetza modulurako oinarrizko materiala

Gizarte-sentsibilizazioa eta parte-hartzea - Gehiago irakurri

Komunikazio- Hizkuntza- eta Hizketa-zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzearen metodologia

Komunikazio, Hizkuntza eta Hizkuntzako Ezberdintasunak dituzten Pertsonak Gizarteratzeko Metodologiaren lanbide-moduluak aukera ematen du gizarteratzeko eta gizarte-bazterketako prozesuak aztertzeko, eta oinarrizko edukiak eskuratzen ditu esku-hartze sozialeko estrategiak garatzeko eta esku-hartzearen kontrol- eta jarraipen-jarduerak egiteko, hori funtsezko alderdia baita gure lanbide-jardunean.

Komunikazio- Hizkuntza- eta Hizketa-zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzearen metodologia - Gehiago irakurri

Zeinu-hizkuntza

Esparru profesional normalizatzaile eta inklusiboan, hizkuntza horren erabiltzaileekin Espainiako zeinu-mintzairan komunikatzen ikasi nahi duten profesionalei zuzenduta dago, bai eta komunikatzeko, mintzatzeko eta hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonen komunikazioa sustatzeari ere, sistema alternatibo eta handigarriak eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak hautatuz.

Zeinu-hizkuntza - Gehiago irakurri

Automatismo Hidraulikoak: makinetako eskemak

Makinetako eskemak: Multzo konpaktua Glual (LG 1000 B1 Artezgailua) Ohiko multzoa HINE (HG-92-4000-B9 Artezgailua)

Automatismo Hidraulikoak: makinetako eskemak - Gehiago irakurri

Turismo Informazioko Zerbitzuak

Eskuliburu honek Informazio Zerbitzuen lanbide-moduluaren edukiak garatzen ditu. Gida, Informazio eta Laguntzako goi-mailako prestakuntza-zikloko turismoa Turistikoak, Ostalaritza eta Turismoa lanbide-arlokoa.

Turismo Informazioko Zerbitzuak - Gehiago irakurri

Musika-euskarridun egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak

Eskuliburu honetan, Musika-euskarridun egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak modulua garatzen da.

Musika-euskarridun egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak - Gehiago irakurri

Informazioa eta komunikazioa generoaren ikuspegitik

Liburu honen edukiak bat datoz Genero Berdintasuna Sustatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 11ko 779/2013 Errege Dekretuan jasotakoekin.

Informazioa eta komunikazioa generoaren ikuspegitik - Gehiago irakurri

Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonekin esku hartzea

Komunikazio-bitartekotzako teknikariaren tituluari dagokion goi-mailako prestakuntza-zikloaren barruan, Komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonekiko esku-hartzea moduluaren curriculumean jasotakoak dira liburu honetako edukiak. Eduki horiek ikasleak eta, oro har, komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonekin elkarlanean aritzen diren edo jardun nahi duten guztiak prestatzen dituzte.

Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonekin esku hartzea - Gehiago irakurri

Proiektuak ikasgaia euskal kulturaren ikuspuntutik aberastuta

Lan hau, Proiektuen Irakaskuntzarako Gidaliburuaren osagarri txiki bat da. 2017an IRALE R600 ikastaroan egindako lana jasotzen du. Proiektuak ikasgaiak euskal kulturaren ikuspuntutik hedatzeko eta aberasteko bidea jorratzen du. Material hau honako ikasketa hauetako Proiektuak ikasgaietarako sortua izan da. • Arkitektura Gradua • Barrualdeen Diseinua, Goi-mailako Arte-irakaskuntzetan Gradua • Dekorazio-lanen proiektuak eta zuzendaritza, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako Goi-mailako Heziketa Zikloa

Proiektuak ikasgaia euskal kulturaren ikuspuntutik aberastuta - Gehiago irakurri

Proiektuen irakaskuntzarako gidaliburua

Liburu honen edukia ikastaro jakin baterako diseinatua dagoen arren ("Barne-diseinuko Proiektuak", IDarte-n), esperientzia hau hainbat diziplina eta testuinguru pedagogikotara zabaldu daiteke; idazleak garatutako testuak eta dokumentuak ere bai. Liburu honek honako kontu hauek biltzen ditu: ariketen enuntziatuak, ariketa bakoitzaren xedea eta helburua, bilakaera eta prozesua, ebaluazio-irizpideak eta konpetentzia pedagogikoak. Testuak ariketa bakoitzaren oinarri diren dokumentu teorikoei buruzko azalpen bat ere jasotzen du. Hori dela eta, liburu honek "Gidaliburu" izena hartu du, ez baita ariketen bilduma soila. Izan ere, ikasleei osorik entregatu zaien garapena dokumentu akademiko arrunt bat baino sakonagoa da. Bertan, oinarrizko erreferentzia metodologikoa une oro azaltzen baita.

Proiektuen irakaskuntzarako gidaliburua - Gehiago irakurri

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan Garapen Jasangarriko Helburuak jorratzeko gida praktikoa

Gida honen helburu nagusia da beren estrategia Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatu behar duten Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeei jarraibideak ematea.

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan Garapen Jasangarriko Helburuak jorratzeko gida praktikoa - Gehiago irakurri

GUNEAK. HOGAR DIGITAL PROIEKTUA

Zahartze baliozko aktibo eta osasuntsurako ingurune adimendunak

GUNEAK. HOGAR DIGITAL PROIEKTUA - Gehiago irakurri

Euskadiko Lanbide Heziketa Solidarioa. 1. Gida

Gida honen helburua Euskadiko LHko ikastetxeetan egindako ekintza solidarioak partekatzea da.

Euskadiko Lanbide Heziketa Solidarioa. 1. Gida - Gehiago irakurri

EGOERA FISIKOA BALORATZEKO ETA ISTRIPUETAN ESKU HARTZEKO JARDUNBIDEA

Egoera fisikoa baloratzeko eta istripuetan esku hartzeko jardunbidea izeneko lanbide modulua Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako goi-mailako teknikariaren tituluko eta Egokitzapen Fisikoko goi-mailako teknikariaren tituluko funtsezko moduluetako bat da, titulu horiek lortzeko ikasiko diren edukietako askoren oinarria da-eta.

EGOERA FISIKOA BALORATZEKO ETA ISTRIPUETAN ESKU HARTZEKO JARDUNBIDEA - Gehiago irakurri

Protesien diseinu funtzionala

Protesien diseinu funtzionala lanbide-moduluak funtzio hauek egiteko beharrezko informazioa jasotzen du: produktua definitu eta diseinatzea, kalitatea kontrolatu eta mantentzea, eta hortz protesien laborategi bateko prebentzioa, segurtasuna eta babesa.

Protesien diseinu funtzionala - Gehiago irakurri

Protesi osoak

Liburuak leial izaten jarraitzen du azaroaren 18ko 1687/2011 Errege Dekretuan ezarritako edukiekin, non Hortz-protesietako Goi-mailako Teknikariaren titulua ezartzen den eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren, eta duela gutxi eguneratu denarekin apirilaren 18ko 287/2023 Errege Dekretuan ezarritakoekin, non hezkuntza-sistemako lanbideheziketako titulu batzuk eguneratzen diren; besteak beste, Osasunaren lanbide-arloko Hortzprotesietako Goi-mailako Teknikariarena, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira.

Protesi osoak - Gehiago irakurri