Lanekiren logoa

Berdintasunerako gizarte-hezkuntzazko esku-kartzea

Materiala

  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea berdintasunaren alde

    Hezkuntza funts-funtsezkoa da gizakien gaitasunak eta trebetasunak garatzeko, eta pertsonen bizitzako alderdi guztiak lantzeko modua ematen du. Gizarte- eta hezkuntza-arloko eskuhartzearen xedea zera da, berdintasun-baldintzetan oinarrituriko bizikidetza sustatuko duen eraldaketa sozial bat eragitea, hain justu, ekintza planifikatuen bidez. Egungo egoera sozial honetan, ia egunero izaten dugu emakumeen kontrako indarkeriako egoeren berri; hori horrela, beharrezkoa da gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gauzatzea zenbait testuingurutan, gure gizartearen oinarriak ezartzean gizonen eta emakumeen artean berdintasun handiagoa egon dadin. Funtsezkoa da Genero Berdintasuna Sustatzeko goi-maiako teknikariak gai izatea emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioaren alorrean gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea identifikatzeko eta esku-hartze hori jomuga-kolektiboen ezaugarri psikosozialekin lotzeko. Gainera, egunean egon behar dute araudien, kontzeptuen eta metodologien ezagutzan, beren jarduketak eraginkorrak eta esku-hartzearen xede den taldearen berezitasunetara egokituak izan daitezen.

    Maramara* taldea itzulpen zerbitzuak 2024/07/15