Materiala
-
Esku-hartze sozialaren testuingurua
Esku-hartze sozialaren bidez, egoera ugaritan ematen da arreta pertsonei gizarteratzen laguntzeko asmoz, baina zertan datza eskuhartze soziala? Zehatzegiak izan gabe, honela defini daiteke esku-hartze soziala: behar bezala planifikatutako edozein ekintza edo ekintzamultzo, pertsonen edo taldeen kondizioak (bereziki, desabantaila sozialeko egoeran daudenen kondizioak) hobetzeko xedea duena. Beste galdera batzuek aztergaia hobeto ulertzen lagunduko digute: Zer dira gizarteratze- eta birgizarteratze-prozesuak? Zein dira pertsona edo talde hartzaileak? Nork gauzatzen ditu prozesuok? Nola, noiz eta non? Gizarteintegratzaileek zer eginkizun betetzen dute prozesuotan? Galdera horiei erantzuteak esku-hartzearen testuingurua zehazten lagunduko digu, eta, hain zuzen ere, horretan arituko gara liburu honetan.
— 2022/06/24
Material osagarria
-
Gizarte-psikologia
Gizarte-psikologoek gizarte-eraginak aztertzen dituzte
— 2018/07/06 -
Gizarte esku-hartzearen testuingurua Legedia
Gizarte-egoera ahuleko talde bakoitzari dagokion legediaren bilketa
— 2017/07/10 -
GIZARTEAN PARTE HARTZEKO TESTUINGURUA
GIZARTEAN PARTE HARTZEKO TESTUINGURUA
— 2015/04/20