Esku-hartze sozialaren bidez, egoera ugaritan ematen da arreta pertsonei gizarteratzen laguntzeko asmoz, baina zertan datza eskuhartze soziala? Zehatzegiak izan gabe, honela defini daiteke esku-hartze soziala: behar bezala planifikatutako edozein ekintza edo ekintzamultzo, pertsonen edo taldeen kondizioak (bereziki, desabantaila sozialeko egoeran daudenen kondizioak) hobetzeko xedea duena. Beste galdera batzuek aztergaia hobeto ulertzen lagunduko digute: Zer dira gizarteratze- eta birgizarteratze-prozesuak? Zein dira pertsona edo talde hartzaileak? Nork gauzatzen ditu prozesuok? Nola, noiz eta non? Gizarteintegratzaileek zer eginkizun betetzen dute prozesuotan? Galdera horiei erantzuteak esku-hartzearen testuingurua zehazten lagunduko digu, eta, hain zuzen ere, horretan arituko gara liburu honetan.
Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Sartu Erabilera kopurua: 0
Aurkibidea
1. Integrazio eta bazterketa sozialeko prozesuak
2. Inklusio sozialaren eremuak
3. Gizarte-ekintzaren marko historiko, legal eta administratiboa

- Egileak
-
- Itzulpena: maramara* taldea