Materiala
-
Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gor-itsuekin
Gor-itsutasuna kondizio berezi bat da: entzumen- eta ikusmen-gaitasunaren galera konbinatua da. Ondorioz, ezaugarri eta ondorio propioak eta premia jakinak dituen desgaitasun espezifiko bat sortzen da. Kolektiboaren heterogeneotasuna eta desgaitasun sentsorial horren berezko ezaugarriak direla-eta (ingurunearekiko elkarrekintza batez ere ukimenaren bidez gauzatzen da), eskuhartze komunikatiboak indibidualizatua izan behar du. Esku-hartze horrek, komunikaziosistema bat garatzeaz edo mantentzeaz gain, gor-itsuen bizitzako arlo guztietan eragin behar du. Komunikazio-bitartekotzako goi-mailako teknikariak hiru talde hauekin esku hartuko du: gorrekin, gor-itsuekin eta komunikazio-, hizkuntza- eta mintzamen-nahasmenduak dituzten pertsonekin. Liburu honen ardatza komunikazio-bitartekariak gor-itsuekin egiten duen lana izango da.
— 2024/08/02