Lanekiren logoa

Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonekin esku hartzea

Materiala

  • Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonekin esku hartzea

    Komunikazio-bitartekotzako teknikariaren tituluari dagokion goi-mailako prestakuntza-zikloaren barruan, Komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonekiko esku-hartzea moduluaren curriculumean jasotakoak dira liburu honetako edukiak. Eduki horiek ikasleak eta, oro har, komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonekin elkarlanean aritzen diren edo jardun nahi duten guztiak prestatzen dituzte.

    Jakinbai Laneki — 2024/10/25
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gor-itsuekin

    Gor-itsutasuna kondizio berezi bat da: entzumen- eta ikusmen-gaitasunaren galera konbinatua da. Ondorioz, ezaugarri eta ondorio propioak eta premia jakinak dituen desgaitasun espezifiko bat sortzen da. Kolektiboaren heterogeneotasuna eta desgaitasun sentsorial horren berezko ezaugarriak direla-eta (ingurunearekiko elkarrekintza batez ere ukimenaren bidez gauzatzen da), eskuhartze komunikatiboak indibidualizatua izan behar du. Esku-hartze horrek, komunikaziosistema bat garatzeaz edo mantentzeaz gain, gor-itsuen bizitzako arlo guztietan eragin behar du. Komunikazio-bitartekotzako goi-mailako teknikariak hiru talde hauekin esku hartuko du: gorrekin, gor-itsuekin eta komunikazio-, hizkuntza- eta mintzamen-nahasmenduak dituzten pertsonekin. Liburu honen ardatza komunikazio-bitartekariak gor-itsuekin egiten duen lana izango da.

    Maramara* taldea itzulpen zerbitzuak — 2024/08/02