-
Oinarrizko edukia
EPLAN. Hezkuntza 2023. Proiektu bat sortzeko liburua
Ikasleek Eplan softwarearen lehen pausuak emateko gida. Erronketan lan egiteko material eskuragarria. Eskuliburu hau Gida EPLANeko "EPLAN Educacional 2023" (EPLAN Hezkuntza 2023) bertsio berriztuan oinarrituta dago. Eskuliburu honekin hutsetik hasitako proiektu bat garatzea da helburua, baita bertsio berrira egokitzea ere. Edukia pixkanaka eta era logikoan azaltzen da zortzi ataletan, softwarearen lan-espaziotik hasita eta proiektuaren ebaluazioetan amaituta. 1., 2. eta 3. ataletan proiektuaren hastapenak azaltzen dira: lan-eremua nola prestatu, proiektu bat sortzen hasteko zer egin eta euskarri-orriak zelan eratu. 4. atala gidaren zatirik handiena dela esan daiteke. Hiru erronka proposatzen dira eta horietako bakoitzean elementuak eskemetan txertatzeko modu desberdinak azaltzen dira -sinboloen, makroen edo artikuluen arabera-, eta horietako bakoitza aukeratzeak zer nolako prozesua dakarren. 5. eta 6. atalak programaren baliabideak dira. Baliabide horiek, alde batetik, proiektuaren garapena errazten dute, eta, bestetik, eskemetarako beharrezko dokumentazio gehigarria sortzen dute, hala nola ebaluazioak. Azkenik, beste bi atal daude, 7.a eta 8.a. Lehenengoan, zalantzarik izanez gero laguntza nola eskatu azaltzen da, eta, bigarrenean, EPLAN softwarea nola instalatu
— 2024/01/19 -
Laburtzapenen hiztegia
— 2024/01/19 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Sareak Administratzea eta Planifikatzea moduluko bideotutorialak
Sareak Administratzea eta Planifikatzea moduluko 64 bideotutorial daude. / Bideoen lizentzia: Aitortu + EzKomertzial + PartekatuBerdin (partekatzekotan, baldintzak mantendu) / Oharrak: 1-Falta diren bideoak 2024. urtean zehar egingo dira eta egin ahala igoko dira. 2-Argitaratutako bideoak EIMA onespenaren zain daude.
— 2024/01/09 -
Zirkulazioa Hiztegia
Hiztegi hau UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak egin du EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa (www.euskara.euskadi.eus/euskalterm) eguneratzeko eta elikatzeko entitate horrek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin (HPS) izenpetutako kontratuaren barruan.
— 2023/11/27 -
Gidabaimenak euskaraz materiala
Autoeskoletako ikasleek erabiltzeko eskuliburuak, bideoak, testak... Material guztia eskuratzeko jarri harremanetan jakinbai.eus web atariaren kudeatzailearekin: jakinbai@jakinbai.eus
— 2023/11/23 -
Oinarrizko edukia
Prestakuntza eta Orientabide Pertsonala eta Profesionala
Lan Prestakuntza eta Orientabiderako modulurako eta DBH 4 ko Prestakuntza eta Orientabide Pertsonala eta Profesionala ikasgairako materiala.
— 2023/11/23 -
Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko
Liburuxka honen helburua da irakasleei ingurumenarekiko arduraren ikuspegitik proposatutako proiektuak eta hausnarketak eskaintzea. Hezkuntza-komunitatea inspiratzeko eta laguntzeko baliabideak eskaini nahi ditu, prozesu horretan gazteen bidelagun izan dadin. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza proposatzen dugu ikasleak trebatzeko; kasu honetan, STEAM proiektuak egitea. Hala, ikasle gazteek mundu errealeko arazo bat konpontzeko edo ikerketa-galdera konplexu bati erantzuteko ariketa egin dezakete, eta, hausnarketaren eta esperimentazioaren bidez, etorkizunerako beharrezkoak izango dituzten gaitasunak eskuratu. Garapen Jasangarrirako Helburuetako asko landuko dira hemen
— 2023/11/16 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Hezirauleko Aurkezpen PPT-ak
heziraul.eus web atariko 13 aurkezpen PPT-ak
— 2023/09/12 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Giza baliabideak ostalaritzan
Liburu honek Ostalaritzako Giza Baliabideak lanbide-moduluko edukiak garatzen ditu, turismo-ostatuak kudeatzeko goi-mailako Lanbide Heziketakoa, Ostalaritza eta Turismo lanbide-familiakoa.
— 2023/08/07 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Teknika immunodiagnostikoak
Teknika immunodiagnostikoak Laborategi kliniko eta biomedikoko heziketa-zikloko modulu bat da, osasunaren arlokoa. Liburu hau egiteko kontuan hartu dira irailaren 12ko 771/2014 Errege Dekretuan adierazitako gutxieneko edukiak eta autonomia-erkidegoen curriculum-garapenak. Bederatzi unitate didaktikok osatzen dute eta curriculumean aurreikusten diren eduki guztiak jorratzen dira. Eranskin batekin osatu da, eta bertan immunologia-laborategirako segurtasun-alderdi garrantzitsuenak azpimarratzen dira.
— 2023/07/31 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Makillajea
Makillatzeko teknikak.
— 2023/07/31 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Zurezko produktuen instalazioa profesionalizatzeko oinarrizko tresnak
Instalaziorako eskuliburu honetan zurezko ateak, leihoak, zoruak eta estaldurak instalatzeko prozesuaren oinarrizko ezagutzak, prozedurak eta gomendio tekniko orokorrak ageri dira, sektore horretako profesionalen prestakuntzan laguntze aldera.
— 2023/07/28 -
Oinarrizko edukia
Mugi unit (anatomia, core, indarra, malgutasuna)
— 2023/07/28 -
Oinarrizko edukia
Elikadura 01(pisugaltzerako oinarrizkoa)
— 2023/07/28