-
Urrats Bat Programa
Zer da Urratsbat? Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,… Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…) enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza eskainiko diola eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dela. Nori zuzendua dago? Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie: Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei. Ikastetxeko ikasle ohiei. Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini. Zein zerbitzu eskaintzen ditu? Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu: Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana. Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko. Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu). Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.
— 2016/01/13 -
Oinarrizko edukia
Ikasenpresa
Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa
— 2016/01/13 -
Teknika bioteknologikoak
Material hau TKNIKAko (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa) "100_10BT_T059TEK62 – TEKNIKA BIOTEKNOLOGIKOAK" proiektuko bi urteko lanaren emaitza da. Kimika familia profesionaleko proiektu bat izan harren, bere emaitzak interesgarriak izan daitezke Osasun familiako zikloetan. Proiektuaren helburu nagusia, teknika desberdinetan oinarritutako saiakuntza bioteknologikoen doitzea eta material didaktikoen garapena izan da. Atal honetan Analisi eta Kalitate Kontroleko Laborategia goi mailako ziklokoko "Saiakuntza Bioteknologikoak" modulurako dokumentazio teoriko eta praktikoa aurkituko duzue.
— 2016/01/13 -
Beroko eta erdiberoko forjaren ezagutza eta FEM simulazioa forjan
— 2016/01/13 -
Mantentze Prediktiboko Erremintak
Mantentze-lan Prediktiboan hainbat teknika erabiltzen dira eta horiei esker, ekipoen geldialdi kopurua murriztu egiten da, makinaren arabera. Makinaren osagaien etorkizuneko akats-puntua pronostikatzea da helburua; horrela, huts egin baino zertxobait lehenago ordezkatu ahal izango dira, eta makina hurbileko leku batean aldatu edo konpondu ahal izango da. Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek izan dira: prediktiboko teknikak identifikatu eta bertan erabiltzen diren ekipoak erabiltzeko gai izatea, arautuko zein ez arautuko ikasleekin gai hau lantzeko beharrezkoak diren unitateak (teorikoak eta praktikoak) sortu eta teknologia hauetan, enpresen zein langileen beharrei erantzutea.
— 2016/01/13 -
Merkataritza eta ostalaritza hiztegia (DNST)
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak, merkatarientzako euskarazko zerbitzua.
— 2016/01/10 -
Euskarazko errotuluak enpresa eta komertzioetarako
— 2016/01/10 -
Kirol ekintzetako teknikarientzat euskara erabiltzeko gida
Euskal gizarteak elebitasunerako apustu sendoa egin du, eta kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan ere bide horretan aurrerapausoak ematen ari da.
— 2016/01/10 -
Hezitzaileentzako Gida
HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA Gida honetan euskararen erabileran eragiteko kontuan hartu beharreko zenbait irizpide proposatzen dizkizugu, baita hainbat aholku eta baliabide ere.
— 2016/01/10 -
Pentsuen mapa
Pentsuen arriskuen mapa
— 2015/12/20 -
Elikagaien segurtasuna
Multimedia
— 2015/12/20 -
Jakinbai ziurtagiria
Zurgintza Hiztegia
Zura eta arotzeria
— 2015/12/01 -
Oinarrizko edukia
Lan prestakuntza eta orientabidea 1,2,3 UD
(Lan osasuna / Legedia /Orientabidea eta laneratzea)
— 2015/11/09 -
Zuraren prestakuntzarako eskuliburu teknikoa
TKNIKA
— 2015/11/08