Lanekiren logoa

Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna

Materiala

  • Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna

    Honezkero makina bat aldiz entzungo zenuen munduko ekosistema arriskuan dagoela, jasangarritasunari ekitea gutako bakoitzaren kontua dela, eta ez dagoela denbora askorik helburu hori lortzen saiatzeko. Baina, zergatik estutzen du denborak jasangarritasunaren arloan? Zer erronka konpondu behar ditugu garapen jasangarriaren bideari urrats irmoz ekiteko? Zer da jasangarritasuna? Eta garapena? Hasteko, geure buruari galdetuko diogu zer den ekosistema bat eta zergatik den hain garrantzitsua gizarteontzat ekosistema horiek behar bezala funtzionatzea. Horri emaniko erantzunarekin jarraitu ahalko dugu gainerakoei erantzuten. Orduantxe ikusi ahal izango dugu zer arrisku dituzten ekosistema horiek, bai eta guk geuk ere, haiek bezalaxe. Hala, argiago edukiko dugu zer egin dezakegun auzi horri dagokionez. Eta ez da gutxi.

    Maramara* taldea itzulpen zerbitzuak 2025/07/29
  • “Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulurako irakaskuntza gida

    Irakaskuntza gida honen helburua da “ Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulua irakastea eta ikaskuntza emaitzak betetzea erraztea. Horretarako , 6 unitate didaktiko (UD) irakastea proposatzen da, ikaskuntzaren emaitzen ildotik , eta 7. unitate didaktiko bat Proiektua ) ere. Sartutako proposamenek laguntza gida bat izan nahi dute , eta irakasle bakoitzak erabakiko du proposamen horiek erabili ala ez .

    Jakinbai Laneki 2025/04/10

Material osagarria