Materiala
-
Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna
Honezkero makina bat aldiz entzungo zenuen munduko ekosistema arriskuan dagoela, jasangarritasunari ekitea gutako bakoitzaren kontua dela, eta ez dagoela denbora askorik helburu hori lortzen saiatzeko. Baina, zergatik estutzen du denborak jasangarritasunaren arloan? Zer erronka konpondu behar ditugu garapen jasangarriaren bideari urrats irmoz ekiteko? Zer da jasangarritasuna? Eta garapena? Hasteko, geure buruari galdetuko diogu zer den ekosistema bat eta zergatik den hain garrantzitsua gizarteontzat ekosistema horiek behar bezala funtzionatzea. Horri emaniko erantzunarekin jarraitu ahalko dugu gainerakoei erantzuten. Orduantxe ikusi ahal izango dugu zer arrisku dituzten ekosistema horiek, bai eta guk geuk ere, haiek bezalaxe. Hala, argiago edukiko dugu zer egin dezakegun auzi horri dagokionez. Eta ez da gutxi.
— 2025/07/29 -
“Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulurako irakaskuntza gida
Irakaskuntza gida honen helburua da “ Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulua irakastea eta ikaskuntza emaitzak betetzea erraztea. Horretarako , 6 unitate didaktiko (UD) irakastea proposatzen da, ikaskuntzaren emaitzen ildotik , eta 7. unitate didaktiko bat Proiektua ) ere. Sartutako proposamenek laguntza gida bat izan nahi dute , eta irakasle bakoitzak erabakiko du proposamen horiek erabili ala ez .
— 2025/04/10
Material osagarria
-
GUNEAK. HOGAR DIGITAL PROIEKTUA
Zahartze baliozko aktibo eta osasuntsurako ingurune adimendunak
— 2024/11/27 -
Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko
Liburuxka honen helburua da irakasleei ingurumenarekiko arduraren ikuspegitik proposatutako proiektuak eta hausnarketak eskaintzea. Hezkuntza-komunitatea inspiratzeko eta laguntzeko baliabideak eskaini nahi ditu, prozesu horretan gazteen bidelagun izan dadin. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza proposatzen dugu ikasleak trebatzeko; kasu honetan, STEAM proiektuak egitea. Hala, ikasle gazteek mundu errealeko arazo bat konpontzeko edo ikerketa-galdera konplexu bati erantzuteko ariketa egin dezakete, eta, hausnarketaren eta esperimentazioaren bidez, etorkizunerako beharrezkoak izango dituzten gaitasunak eskuratu. Garapen Jasangarrirako Helburuetako asko landuko dira hemen
— 2023/11/16 -
Euskadiko Lanbide Heziketa Solidarioa. 1. Gida
Gida honen helburua Euskadiko LHko ikastetxeetan egindako ekintza solidarioak partekatzea da.
— 2024/11/28 -
Egin zure Curriculum vitaea: GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAK CURRICULUM VITAEAN
Zure curriculum vitaean, Garapen Jasangarriko Helburuen gaitasunak sar ditzakezu ondorengo CV-GJH beteta.
— 2024/01/31