Materiala
-
Esku-hartze sozialaren testuingurua
Esku-hartze sozialaren bidez, egoera ugaritan ematen da arreta pertsonei gizarteratzen laguntzeko asmoz, baina zertan datza eskuhartze soziala? Zehatzegiak izan gabe, honela defini daiteke esku-hartze soziala: behar bezala planifikatutako edozein ekintza edo ekintzamultzo, pertsonen edo taldeen kondizioak (bereziki, desabantaila sozialeko egoeran daudenen kondizioak) hobetzeko xedea duena. Beste galdera batzuek aztergaia hobeto ulertzen lagunduko digute: Zer dira gizarteratze- eta birgizarteratze-prozesuak? Zein dira pertsona edo talde hartzaileak? Nork gauzatzen ditu prozesuok? Nola, noiz eta non? Gizarteintegratzaileek zer eginkizun betetzen dute prozesuotan? Galdera horiei erantzuteak esku-hartzearen testuingurua zehazten lagunduko digu, eta, hain zuzen ere, horretan arituko gara liburu honetan.
— 2022/06/24 -
Zeinu-hizkuntza
Esparru profesional normalizatzaile eta inklusiboan, hizkuntza horren erabiltzaileekin Espainiako zeinu-mintzairan komunikatzen ikasi nahi duten profesionalei zuzenduta dago, bai eta komunikatzeko, mintzatzeko eta hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonen komunikazioa sustatzeari ere, sistema alternatibo eta handigarriak eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak hautatuz.
— 2024/09/11 -
Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gor-itsuekin
Gor-itsutasuna kondizio berezi bat da: entzumen- eta ikusmen-gaitasunaren galera konbinatua da. Ondorioz, ezaugarri eta ondorio propioak eta premia jakinak dituen desgaitasun espezifiko bat sortzen da. Kolektiboaren heterogeneotasuna eta desgaitasun sentsorial horren berezko ezaugarriak direla-eta (ingurunearekiko elkarrekintza batez ere ukimenaren bidez gauzatzen da), eskuhartze komunikatiboak indibidualizatua izan behar du. Esku-hartze horrek, komunikaziosistema bat garatzeaz edo mantentzeaz gain, gor-itsuen bizitzako arlo guztietan eragin behar du. Komunikazio-bitartekotzako goi-mailako teknikariak hiru talde hauekin esku hartuko du: gorrekin, gor-itsuekin eta komunikazio-, hizkuntza- eta mintzamen-nahasmenduak dituzten pertsonekin. Liburu honen ardatza komunikazio-bitartekariak gor-itsuekin egiten duen lana izango da.
— 2024/08/02 -
Komunikazioan esku hartzeko teknikak
Hizkuntza-jabekuntzaren eta komunikazio-prozesuen, nahasmenduen eta elementuen ikuspegi orokorra; komunikazio-bitartekotza eta ebaluazioa lantzeko berezko teknikak, tresnak eta laguntza-baliabideak, eta komunikazio-bitartekotzaren figuraren eta prozesuen esku-hartzea eta antolamendua.
— 2024/08/06 -
Gizarteratzea eta laneratzea
Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzeko jarraibideak
— 2017/06/29
Material osagarria
-
Jokabide suizida eta autolesiboa prebenitzeko lanketa integrala
Liburuaren sarreran aipatzen den bezala, lan hau ezinbesteko tresna da suizidioaren prebentzioan interesatuta dauden eta bilduma eguneratu, konprometitu, gizatiar, zientifiko eta hurbila bilatzen duten osasun-munduko profesionalentzat, irakasleentzat eta familientzat, suizidioaren konplexutasuna ulertzeko. Bertan, suizidioari modu integralean helduko zaio eta lan-tresnak eta laguntza-baliabideak eskainiko dira. Material hau Iralen zuzentzen ari dira eta hainbat gai behin-behinekoak dira; zuzendu ahala, azken dokumentuak igoko dira.
— 2023/04/24 -
GUNEAK. HOGAR DIGITAL PROIEKTUA
Zahartze baliozko aktibo eta osasuntsurako ingurune adimendunak
— 2024/11/27 -
Lan arriskuen prebentzioa
Lan arriskuen prebentzioaren oinarrizko ikastaroko edukiak lantzen dira. Material bilduma bat da ondorengoez osatua: aurkezpenak, bideo tutorialak, jarduerak, kahootak, edpuzzle bideoak eta jolas digitalak.
— 2022/07/05 -
Kalitatearen kudeaketa eta etengabeko hobekuntza
— 2013/07/19 -
Enpresa Dokumentuak
Enpresa Dokumentuak
— 2015/04/29