“Harrera eta Erreserbak” proiektuak turismo-ostatuen sektorean harrera-funtzioak eta erreserben kudeaketa modu profesionalean lantzea du helburu. Ikasleek front office y back office operatiboa ezagutzen dute, bezeroaren harrera eta arreta, check-in/check-out prozedurak, kexen kudeaketa, erreserba-kanalen funtzionamendua, tarifazioa eta dokumentazio administratiboa. Proiektuak ahozko komunikazioa indartzen du: bezeroari informazioa emateko estrategiak, hizkuntza egokituak, euskararen erabilera profesionala eta turismo‐ostatuetan ohiko egoeren simulazioak (dei profesionalak, erreserbak, kexak, informazio eskaerak…). Lanbide-egoera errealetan oinarritutako role-play eta simulazioak: • Ahozko komunikazio formala eta informala lantzen da harreran eta telefonogunean • Euskal dimentsioa txertatzen da arreta-protokoloetan eta dokumentazioan • Kexen eta iradokizunen kudeaketa • Erreserba-sistema digitalak erabiltzea (OTAk, PMSak) • Bezeroaren esperientzia eta kalitate estandarrak lehenesten dira • Talde-lana, proaktibitatea eta autonomia sustatzen dira
Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Sartu Erabilera kopurua: 1
Aurkibidea
1 Unitatea – Ostatu-enpresen antolaketa orokorra
2 Unitatea – Erreserben kudeaketa
3 Unitatea – Dokumentazioa eta harrera-prozedurak
4 Unitatea – Irteera eta bezeroaren leialtasuna
5 Unitatea – Barne- eta kanpo-komunikazioa
6 Unitatea – Lege-betebeharrak eta segurtasuna
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
- Urtea
- 2026
- Egileak
-
- Ainhoa Pagonabarraga Zuazo
- Erakunde egilea: IRALE (Dolaretxe)