Materiala
-
Harrera eta Erreserbak
“Harrera eta Erreserbak” proiektuak turismo-ostatuen sektorean harrera-funtzioak eta erreserben kudeaketa modu profesionalean lantzea du helburu. Ikasleek front office y back office operatiboa ezagutzen dute, bezeroaren harrera eta arreta, check-in/check-out prozedurak, kexen kudeaketa, erreserba-kanalen funtzionamendua, tarifazioa eta dokumentazio administratiboa. Proiektuak ahozko komunikazioa indartzen du: bezeroari informazioa emateko estrategiak, hizkuntza egokituak, euskararen erabilera profesionala eta turismo‐ostatuetan ohiko egoeren simulazioak (dei profesionalak, erreserbak, kexak, informazio eskaerak…). Lanbide-egoera errealetan oinarritutako role-play eta simulazioak: • Ahozko komunikazio formala eta informala lantzen da harreran eta telefonogunean • Euskal dimentsioa txertatzen da arreta-protokoloetan eta dokumentazioan • Kexen eta iradokizunen kudeaketa • Erreserba-sistema digitalak erabiltzea (OTAk, PMSak) • Bezeroaren esperientzia eta kalitate estandarrak lehenesten dira • Talde-lana, proaktibitatea eta autonomia sustatzen dira
— 2026/06/16
Material osagarria
-
Kaixo-Agur eskuliburua
Bezeroari eta langileari zerbitzu hobea emateko teknika proposamenak: Euskara
— 2018/06/12