Materiala
-
Planktona eta espezie urtarrak hazteko jarduerak
Akuakultura espezie urtarrak hazteko jarduera teknikoen eta ezagutzen multzoa dela esan daiteke. Horri esker, inguru naturalean baino emaitza askoz handiagoak lortzen dira espezie baten ekoizpenean.
— 2024/07/21 -
Elikagai biziaren ekoizpena
ELIKAGAI BIZIAREN EKOIZPENA izeneko eskuliburu honen bidez, oinarrizko ezagutzak eman nahi dira ezagutza horiek eskuratzen dituen langileak fitoplanktona eta zooplanktona gainbegiratzeko edota ekoizteko lanak egin ahal izan ditzan. Elikagai biziaren ekoizpen hori, «kultibo osagarrien ekoizpena» esaten zaion hori, ezinbestekoa da arrainak, moluskuak eta krustazeoak hazteko faseak gauzatzeko, eta beharrezkoa da une oro eskatutako elikagaien kalitatea ematea, betiere segurtasun- eta higiene-baldintzetan eta ingurumena babestuz.
— 2024/08/08