Lanekiren logoa

Azken argitalpenak

  • SolidWorks CAM aplikazioaren oinarriak

    SolidWorks CAM aplikazioaren oinarriak

    Ordenagailuz Lagundutako Fabrikazioa moduluan, Solidworks CAM aplikazioa erabiltzen da hainbat ikastetxetan, tartean Eibarko Armeria Eskolan, eta ez dago euskarazko ikasmaterialik. Lan honek hutsune hori bete nahi du. Armeria Eskolak sustatutako ikasmateriala da eta IRALE programako R400 ikastaroaren bitartez garatu da. Proiektu hau, oinarrian, bideo tutorial-sorta bat da, ikasleek beren erritmoan eta modu asinkronoan erabiltzeko sortua. Solidworks CAMen funtzionamenduaren irudi orokorra eskaintzen du, aurrerago sakontzen jarraitzeko. Bideoak pieza-eredu batetik abiatzen dira eta SolidWorks CAM programan jarraitu beharreko prozesu guztia erakusten dute. Piezaren 3D ereduaren fitxategia eskuragarri dago, bideoekin batera. Bideoez gain, eskuliburu bat sortu da, ikasmaterialaren nondik norakoak erakusteko eta ikasleek bideoetako azalpenak jarraitzeko eta erregistratzeko.

    Jakinbai Laneki 2025/05/19
  • Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa

    Material hau ZUZENDU GABE eta GAINBEGIRATU GABE dago. BEHIN-BEHINEKO materiala da, beraz. 2015eko UZTAILETIK aurrera izango duzue behin-betiko materiala eskura. Digitalizazioak ekoizpen-sektoreetan duen eraginari buruzko ikuspegi argia, egituratua eta praktikoa eskaintzen du liburu honek. Teoriaz haratago, teknologia gaitzaile digitalak (THD) ulertzeko eta aplikatzeko tresna zehatzak eskaintzen ditu, industria, zerbitzuak eta enpresa-kudeaketa aldatzen ari baitira. Adimen artifizialetik hasi eta hodeiko konputaziora arte, robotika kolaboratibotik, blockchainetik, biki digitaletatik eta 4D inprimaketatik igaroz, kapitulu bakoitzak modu argi eta praktikoan banakatzen ditu enpresa-mundurako dituen aplikazioak eta onurak.

    Jakinbai Laneki 2025/05/05
  • “Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulurako irakaskuntza gida

    Irakaskuntza gida honen helburua da “ Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulua irakastea eta ikaskuntza emaitzak betetzea erraztea. Horretarako , 6 unitate didaktiko (UD) irakastea proposatzen da, ikaskuntzaren emaitzen ildotik , eta 7. unitate didaktiko bat Proiektua ) ere. Sartutako proposamenek laguntza gida bat izan nahi dute , eta irakasle bakoitzak erabakiko du proposamen horiek erabili ala ez .

    Jakinbai Laneki 2025/04/10
  • ENPLEGURAKO IBILBIDE PERTSONALA I: 1. ikaskuntza-emaitza (behin-behineko materiala)

    ENPLEGURAKO IBILBIDE PERTSONALA I: 1. ikaskuntza-emaitza (behin-behineko materiala)

    Lan honen helburu nagusia EIP1 moduluko 1. eduki-blokea (1. IE, 4. IE eta 5. IE) lantzeko euskarazko materiala sortzea izan da. Bestetik, EIP1 moduluko irakasle guztiek irakasgaia emateko material erabilgarria eta praktikoa sortzea euskaraz. Horretarako, Ikaskuntza-emaitzaren arabera antolatu da material hau, modulukako erronketan zein moduluen artekoetan baliagarria izan dadin, eta ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzeko aukera izan dezan. Material honek EIMA onespena dauka eta behin-behinekoa da. Behin-betiko materiala EIMA katalogoan argitaratuko da eta orduan, hemen ere eguneratu egingo da.

    Jakinbai Laneki 2025/04/08

Azpimarratuak

Beste webgune batzuk

Elkartekideak

  • Ikaslan Gipuzkoa
  • Ikaslan Araba
  • Ikaslan Bizkaia
  • hetel
  • EJ2017
  • txitxoa
  • Laneki logo gorria

Babesleak eta laguntzaileak

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Arabako Foru Aldundiaren logoa
  • Buruntzaldeko udalak logoa
  • antzula_logo.jpg
  • elgeta_logo.png
  • ArrasateLogoa.jpg
  • Bergara_logoa.png
  • ampo
  • Elay.jpg
  • irizar
  • orona.jpg
  • tknika.png
  • iTlent bertikala letra beltzak.png
  • BAIEUSKARARI
  • Irale logoa

Lanekiren helburua hau da:

Lanbide Heziketako materialak euskaratu eta Interneten formatu elektronikoan, irakasleei, eskaintzea.

Materialok osatze aldera, ekarpenak egin ditzakezue.

Jarri gurekin harremanetan

Guztion parte-hartzeak onurak ekarriko ditu.