-
Lanbide Heziketako Terminoak
Lanbide Heziketako Terminoak bateratu dira, gune ofizialetan (arauak, dokumentu ofizialak, web gune ofizialak...) erabiltzeko. Terminoen erabilera bateratu da hainbat eragilek adostuta: LH-ko Sailburuordetza, Ivac-eei, Ivap eta Laneki. Oharra: ikastetxeetako euskarrietan terminologia bateratua erabiltzea komeni da.
— 2022/06/27 -
Kontabilitate eta auditoretza hiztegia
Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoa garatzea erabaki du Ekonomisten Elkargoak. Profesionalek lanbide-jardunean terminologia teknikoa erabiltzean dituzten arazoen konponbidea izan nahi du.
— 2022/06/27 -
Oinarrizko edukia
Esku-hartze sozialaren testuingurua
Esku-hartze sozialaren bidez, egoera ugaritan ematen da arreta pertsonei gizarteratzen laguntzeko asmoz, baina zertan datza eskuhartze soziala? Zehatzegiak izan gabe, honela defini daiteke esku-hartze soziala: behar bezala planifikatutako edozein ekintza edo ekintzamultzo, pertsonen edo taldeen kondizioak (bereziki, desabantaila sozialeko egoeran daudenen kondizioak) hobetzeko xedea duena. Beste galdera batzuek aztergaia hobeto ulertzen lagunduko digute: Zer dira gizarteratze- eta birgizarteratze-prozesuak? Zein dira pertsona edo talde hartzaileak? Nork gauzatzen ditu prozesuok? Nola, noiz eta non? Gizarteintegratzaileek zer eginkizun betetzen dute prozesuotan? Galdera horiei erantzuteak esku-hartzearen testuingurua zehazten lagunduko digu, eta, hain zuzen ere, horretan arituko gara liburu honetan.
— 2022/06/24 -
Oinarrizko edukia
Irudi korporatiboa
Jatorrizko liburua: Imagen Corporativa, Videocinco Editoriala (ISBN: 9788416792009) Liburu honen helburua da etorkizuneko profesionalak irudi korporatiboari buruzko guztia ikastea, etorkizunean bere bezeroekin landu ahal izan dezan.
— 2022/05/13 -
Oinarrizko edukia
SOLDATZAILEAREN ESKULIBURUA
Soldatzailearen Eskuliburua bost jakintza-talde handitan dago egituratuta: 1. Soldaduraren teknologiaren alderdi orokorrak 2. Aplikazio handieneko ebaketa- eta soldatze-prozesuak 3. Material metalikoen oinarrizko alderdiak 4. Eraikuntza soldatuetan gehien erabiltzen diren materialen alderdi espezifikoak 5. Eraikuntza soldatuei buruzko alderdi orokorrak eta horietan aplikatu beharreko arauak
— 2022/02/16 -
Sare sozialen erabilera bezeroarenganako arreta zerbitzuetan
Sare sozialak komunikatzeko bide berria dira eta bezeroek gero eta maizago erabiltzen dituzte jendaurrean kexak adierazteko, besteak beste. Sare sozialak enpresak bezeroekin duen komunikazio-kanal zuzenena bihurtu dira, berehalakoena eta eraginkorrena. Sare sozialetan arretarako zerbitzu ona emateak enpresaren ospea handitzen du. “Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arretaren” moduluko edukiak gaurkotzeko materiala da. Arreta-zerbitzuak aztertzen dira (publikoak zein pribatuak).
— 2022/02/15 -
SANEAMENDU-INSTALAZIOAK ERAIKUNTZAN
SANEAMENDU-INSTALAZIOAK ERAIKUNTZAN bi zatitan banatuta dago. Lehenengo atala Donostiako Easo Politeknikoan erabiltzen den materialean dago oinarrituta. Material horren egilea Juan Mari Zubiaurrea da, eta haren lanaren ardatza Eraikingintzaren Kode Teknikoaren (EKT) Higienea eta Osasuna dokumentua da. Hortaz, lan honetako taulak kode teknikoan agertzen diren izendapenekin eta zenbakiekin jaso dira. Bigarren atalean, berriz, material gehigarri berria dago bibliografian aipatzen diren iturrietatik abiatuta.
— 2022/01/25 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Komunikazio-bitartekoak eta -euskarriak
Liburu honetan komunikazio-bitartekoak eta -euskarriak zer diren eta nola funtzionatzen duten ikusiko dugu.
— 2021/09/13 -
Zibersegurtasunaren erronkak
Proiektuko bazkideek garatutako erronka guztiak dituzu dokumentu honetan. Erronka horien xedea da “01. LHko zibersegurtasunaren arloko baterako ikasketa-programa” atalean azaldutako ikaskuntzako emaitza guztiak lortzea.
— 2021/09/07 -
Jakinbai ziurtagiria
Lan Prestakuntza eta Orientabidea gamifikatzeko jokuak. Heziraul.eus
Lan Prestakuntza eta Orientabidea gamifikatzeko jolasak argitaratu dira heziraul.eus web gunean: Ihes gela, Nominapolya, Pasa hitza, Bidezko prezioa... Bideo honetan jolasak aurkezten dira.
— 2021/09/03 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Motorrak
— 2021/08/20 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Sistemen integrazioa
Automatizazio industriala eta programazio sekuentziala integratzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko prestakuntza.
— 2021/08/17 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Emakumeen enpleguaren sustapena
Emakumeek lan-merkatuan eta sektore ekonomikoetan duten egoera aztertzeko, ezinbestekoa da genero-ikuspegia txertatzea lanaren definizioan. Sexuaren araberako lan-banaketarekin lotutako edukiak Berdintasuna sustatzeko esku-hartze esparruak lanbide-moduluan ikasten dira.
— 2021/08/04 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Kalitatearen kudeaketa, Arriskuen prebentzioa eta Ingurumen-babesa
Guztioi gure eguneroko bizitzan gertatzen zaigun bezala, kalitate hitza edozein enpresa-kudeaketatan agertzen da. Lehiakorrak izan nahi duten enpresa edo erakunde guztiek ezarri edo mantendu nahi dute beren kalitatea kudeatuko duen sistema bat. Hizkera arruntean, kalitateaz hitz egiten dugunean, bizitzako alderdi askori buruz ari gaitezke. Adibidez, hezkuntza-sistemaren kalitateaz, osasun-sistemaren kalitateaz, lan-kalitateaz, elikadura produktuen kalitateaz, ingurumenaren kalitateaz… jardun dezakegu. Asmo horiek guztiek, zalantzarik gabe, objektuaren edo zerbitzuaren garrantzia edo balioa adierazten duen hitz bat dute eta hitz hori KALITATEA da. Ikusten dugunez, lotura zuzena dago guk kontsumitu edo gozatzen ditugun ondasunen eta zerbitzuen eta ondasun eta zerbitzu horiek ematen dizkiguten enpresen artean. Horregatik, ondoriozta dezakegu kalitate hitzaren funtsa zuzenean bezeroarengan oinarrituta dagoela.
— 2021/08/02