-
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Inplanteen gaineko protesiak
Liburuan “Inplanteen gaineko protesiak” honako eginkizun hauek betetzeko beharrezkoa den informazioa biltzen da: inplanteen gaineko protesiak lantzea eta konpontzea; lantzeko eta prebentzioko prozesu guztietan kalitatea kontrolatzea eta jarraipena egitea; eta landutako produktuaren eta protesikoaren prebentzioa, segurtasuna eta babesa. Zatiak: Hortzetako inplante eta pilareak errehabilitazio protesikorako. Anatomia inplantologikoa eta osteointegrazioa zer diren definitzen da, erabiltzen diren inplante eta pilareetako materialen ezaugarriak aurkezten dira, eta inplantedun errehabilitazio protesiko motak sailkatu. Ferulak eta inplanteen gaineko protesiak egitea. Laneko eredua lortzeko metodoak aipatzen dira, eta medikuaren aginduaren arabera hautatzen dira dagozkion gehigarriak. Ferula erradiologikoak eta kirurgikoak zer diren eta nola egiten diren azaltzen da, medikuaren aginduarekin lotuta. Era berean, inplantez eutsitako protesi finkoak eta inplanteen gaineko hortzeriaren gaineko protesiak zer diren eta nola egiten diren ere azaltzen da.
— 2024/08/08 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Komunikazioan esku hartzeko teknikak
Hizkuntza-jabekuntzaren eta komunikazio-prozesuen, nahasmenduen eta elementuen ikuspegi orokorra; komunikazio-bitartekotza eta ebaluazioa lantzeko berezko teknikak, tresnak eta laguntza-baliabideak, eta komunikazio-bitartekotzaren figuraren eta prozesuen esku-hartzea eta antolamendua.
— 2024/08/06 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gor-itsuekin
Gor-itsutasuna kondizio berezi bat da: entzumen- eta ikusmen-gaitasunaren galera konbinatua da. Ondorioz, ezaugarri eta ondorio propioak eta premia jakinak dituen desgaitasun espezifiko bat sortzen da. Kolektiboaren heterogeneotasuna eta desgaitasun sentsorial horren berezko ezaugarriak direla-eta (ingurunearekiko elkarrekintza batez ere ukimenaren bidez gauzatzen da), eskuhartze komunikatiboak indibidualizatua izan behar du. Esku-hartze horrek, komunikaziosistema bat garatzeaz edo mantentzeaz gain, gor-itsuen bizitzako arlo guztietan eragin behar du. Komunikazio-bitartekotzako goi-mailako teknikariak hiru talde hauekin esku hartuko du: gorrekin, gor-itsuekin eta komunikazio-, hizkuntza- eta mintzamen-nahasmenduak dituzten pertsonekin. Liburu honen ardatza komunikazio-bitartekariak gor-itsuekin egiten duen lana izango da.
— 2024/08/02 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Laborategiko biltegiratzea eta banaketa
Lan honen helburu nagusia etorkizuneko profesionala prestatzea da, laborategian dauden produktu kimikoak eta mikrobiologikoak antolatzen, sailkatzen eta ordenatzen jakin dezan, baita horiek erabiltzean sortzen diren hondakinak ere, produktu kimikoak eta mikrobiologikoak baitira.
— 2024/08/02 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Planktona eta espezie urtarrak hazteko jarduerak
Akuakultura espezie urtarrak hazteko jarduera teknikoen eta ezagutzen multzoa dela esan daiteke. Horri esker, inguru naturalean baino emaitza askoz handiagoak lortzen dira espezie baten ekoizpenean.
— 2024/07/21 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Bide-hezkuntza
Presta zaitez irakasle izateko: espezialista Gaitasun Profesionalaren Agirian (GPA), enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza, teleprestakuntzan aritzeko irakasle-akreditazioa, masterretako aditua, autoeskolako irakaslea eta zuzendaria, merkantzia arriskutsuen irakasleen irakasle.
— 2024/07/21 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Mugikortasun seguru eta jasangarria
Presta zaitez irakasle izateko: espezialista Gaitasun Profesionalaren Agirian (GPA), enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza, teleprestakuntzan aritzeko irakasle-akreditazioa, masterretako aditua, autoeskolako irakaslea eta zuzendaria, merkantzia arriskutsuen irakasleen irakasle.
— 2024/07/21 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea berdintasunaren alde
Hezkuntza funts-funtsezkoa da gizakien gaitasunak eta trebetasunak garatzeko, eta pertsonen bizitzako alderdi guztiak lantzeko modua ematen du. Gizarte- eta hezkuntza-arloko eskuhartzearen xedea zera da, berdintasun-baldintzetan oinarrituriko bizikidetza sustatuko duen eraldaketa sozial bat eragitea, hain justu, ekintza planifikatuen bidez. Egungo egoera sozial honetan, ia egunero izaten dugu emakumeen kontrako indarkeriako egoeren berri; hori horrela, beharrezkoa da gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gauzatzea zenbait testuingurutan, gure gizartearen oinarriak ezartzean gizonen eta emakumeen artean berdintasun handiagoa egon dadin. Funtsezkoa da Genero Berdintasuna Sustatzeko goi-maiako teknikariak gai izatea emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioaren alorrean gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea identifikatzeko eta esku-hartze hori jomuga-kolektiboen ezaugarri psikosozialekin lotzeko. Gainera, egunean egon behar dute araudien, kontzeptuen eta metodologien ezagutzan, beren jarduketak eraginkorrak eta esku-hartzearen xede den taldearen berezitasunetara egokituak izan daitezen.
— 2024/07/15 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Erizaintzako zainketa lagungarrien protokoloak
Osasun-teknikaria da pazientearekin eta haren senideekin lehenbizi harremanetan jartzen den profesionala; horregatik da garrantzitsua profesional horrek ondo ezagutzea ospitalizaziounitatean sartzearekin, pazientearen unitatearekin, pazientea beste unitate batera lekualdatzearekin edo alta ematearekin lotutako protokoloak. Biziki garrantzitsua da une oro gogoan izatea jarraian deskribatutako edozein teknika, bai eta protokoloren azken helburua ere, hau da, asistentziaren kalitatea hobetzea.
— 2024/07/03 -
Zuraren industriarako materialak eta produktuak
— 2024/06/24 -
Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak
— 2024/06/24 -
Zirkuitu elektrikoak
— 2024/06/24 -
Zahartzaroa. Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa
— 2024/06/24 -
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa
— 2024/06/24