-
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
SolidWorks CAM aplikazioaren oinarriak
Ordenagailuz Lagundutako Fabrikazioa moduluan, Solidworks CAM aplikazioa erabiltzen da hainbat ikastetxetan, tartean Eibarko Armeria Eskolan, eta ez dago euskarazko ikasmaterialik. Lan honek hutsune hori bete nahi du. Armeria Eskolak sustatutako ikasmateriala da eta IRALE programako R400 ikastaroaren bitartez garatu da. Proiektu hau, oinarrian, bideo tutorial-sorta bat da, ikasleek beren erritmoan eta modu asinkronoan erabiltzeko sortua. Solidworks CAMen funtzionamenduaren irudi orokorra eskaintzen du, aurrerago sakontzen jarraitzeko. Bideoak pieza-eredu batetik abiatzen dira eta SolidWorks CAM programan jarraitu beharreko prozesu guztia erakusten dute. Piezaren 3D ereduaren fitxategia eskuragarri dago, bideoekin batera. Bideoez gain, eskuliburu bat sortu da, ikasmaterialaren nondik norakoak erakusteko eta ikasleek bideoetako azalpenak jarraitzeko eta erregistratzeko.
— 2025/05/19 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
Material hau ZUZENDU GABE eta GAINBEGIRATU GABE dago. BEHIN-BEHINEKO materiala da, beraz. 2015eko UZTAILETIK aurrera izango duzue behin-betiko materiala eskura. Digitalizazioak ekoizpen-sektoreetan duen eraginari buruzko ikuspegi argia, egituratua eta praktikoa eskaintzen du liburu honek. Teoriaz haratago, teknologia gaitzaile digitalak (THD) ulertzeko eta aplikatzeko tresna zehatzak eskaintzen ditu, industria, zerbitzuak eta enpresa-kudeaketa aldatzen ari baitira. Adimen artifizialetik hasi eta hodeiko konputaziora arte, robotika kolaboratibotik, blockchainetik, biki digitaletatik eta 4D inprimaketatik igaroz, kapitulu bakoitzak modu argi eta praktikoan banakatzen ditu enpresa-mundurako dituen aplikazioak eta onurak.
— 2025/05/05 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
“Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulurako irakaskuntza gida
Irakaskuntza gida honen helburua da “ Jasangarritasuna ekoizpen sistemari aplikatua ” modulua irakastea eta ikaskuntza emaitzak betetzea erraztea. Horretarako , 6 unitate didaktiko (UD) irakastea proposatzen da, ikaskuntzaren emaitzen ildotik , eta 7. unitate didaktiko bat Proiektua ) ere. Sartutako proposamenek laguntza gida bat izan nahi dute , eta irakasle bakoitzak erabakiko du proposamen horiek erabili ala ez .
— 2025/04/10 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
ENPLEGURAKO IBILBIDE PERTSONALA I: 1. ikaskuntza-emaitza
Lan honen helburu nagusia EIP1 moduluko 1. eduki-blokea (1. IE, 4. IE eta 5. IE) lantzeko euskarazko materiala sortzea izan da. Bestetik, EIP1 moduluko irakasle guztiek irakasgaia emateko material erabilgarria eta praktikoa sortzea euskaraz. Horretarako, Ikaskuntza-emaitzaren arabera antolatu da material hau, modulukako erronketan zein moduluen artekoetan baliagarria izan dadin, eta ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzeko aukera izan dezan. Material honek EIMA onespena dauka eta behin-behinekoa da. Behin-betiko materiala EIMA katalogoan argitaratuko da eta orduan, hemen ere eguneratu egingo da.
— 2025/04/08 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboak (KSHA)
Liburu honek komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboekin (KSHA) lotutako edukiak aurkezten ditu. Eduki horiek zerbitzu soziokulturalen eta komunitatearen lanbide-arloko hainbat heziketa-ziklotako moduluetan lantzen dira: — Komunikaziorako Laguntza modulua, Mendetasun-egoeran dauden Pertsonei Arreta emateko erdi-mailako prestakuntza-zikloari dagokiona. — Komunikazioko Sistema Handigarri eta Alternatiboak modulua, Gizarteratzeko goi-mailako prestakuntza-arlokoa. — Komunikazio Sistema Handigarri eta Alternatiboak modulua, Komunikazio Bitartekotzako goi-mailako prestakuntza-zikloari dagokiona.
— 2025/04/01 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Zaharberritzeak eta Estaldura Estetikoak
Etorkizuneko hortz-protesientzako lehengoratze-tratamenduei eta estaldura ¬estetikoei buruzko testu-liburu bat planifikatzerakoan , gaur egun hortz- protesi laborategietan egiten diren tratamendu gehienak biltzen saiatu naiz, guztiak urtez urte bisitatzeko zortea dudan hortz-protesista askoren -esperientziak lagunduta , Lantokietako Prestakuntza (FCT) modulua koordinatuz.
— 2025/03/27 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Berrezarpenak eta metalezko egiturak protesi finkoan
Liburuak Berrezarpenak moduluaren edukiak garatzen ditu, eta protesi finkoko egitura metalikoak, azaroaren 18ko 1 687/2011 Errege Dekretuan oinarrituta (Hortz-protesietako Goi Mailako Teknikaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena), Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa betez.
— 2025/03/27 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Hortz-protesien laborategia
Laborategiko lanbide-modulua UC2087_3 gaitasun akreditagarriari buruzko unitateari dagokio: Zentro bat , instalazio bat edo hortz- protesi laborategi bat kudeatzea, eta ¬dento - protesi , ortodontzia-aparatu eta oklusula-tresnen diseinu , prestaketa, elaborazio , fabrikazio eta konponketa prozesuak antolatzea.
— 2025/03/27 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Ortodontzia-aparatuak eta ferula oklusalak
Hortz Protesiaren goi - mailako heziketa zikloko Ortodontzia-Aparatuak eta Ferula Oklusalak lanbide-modulurako gida eraginkorra izateko asmoarekin sortu da . Hortz Protesiaren goi-mailako teknikariak bere eguneroko praktikarako baliabide ugari aurkitu ahal izango ditu bertan.
— 2025/03/27 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Mikrobiologia eta elikadura-higienea
Mikrobiologia klinikoa
— 2025/03/27 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
Sarrera-piezak erronka
Lan honetan, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa goi mailako zikloko lehen ikasturtean lantzen diren 4 erronketatik lehena garatu da: 1. Erronka: SARRERA- PIEZAK. Ikasleek bost pieza egingo dituzte eta, horretarako, tailerreko bi makina erabiliko dituzte: tornua eta fresatzeko makina. Erronkak lehen ikasturteko modulu guztiak batzen baditu ere, lan honetarako Mekanizazio-,konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa eta Adierazpen grafikoa moduluen atalak soilik landu dira. Ondorengo orriotan, erronka zuzentzeko erabiltzen diren errubrikak, erronkaren aurkezpen-txostena, ikasturte osoan zehar erabiltzen den Mekanizazio-Prozesu Orokorren txostena, multzo- eta piezakatze-planoak eta piezen prozesu-orri eginak topatuko ditu irakurleak, besteak beste.
— 2025/03/27 -
Jakinbai ziurtagiria
Oinarrizko edukia
ETHAZI Metodologia Metal Eraikuntzan
ETHAZI metodologia Metal Eraikuntzetan: Hasierako erronka batetik, erronka konplexu batetara. ETHAZI-ko Hamaika Pausoen aplikazio praktiko eta teorikoa irakasle eta ikasleentzat.
— 2025/01/30 -
Oinarrizko edukia
Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena
Osasuna sustatzeko jarduerak programatu eta garatzea, osasun-arloko kanpaina edo programetan aurreikusitako helburuak betetzeko behar diren materialak prestatuz.Osasuna sustatzeko programa eta estrategien diseinuan parte hartzea eta bere mailan aplikatzea, herritarren artean prebentzioko eta higiene- eta osasun-arloko jarrerak eta ohiturak bultzatzeko.Teknika berrien erabileran, ikerketa-proiektuetan eta etengabeko prestakuntzako programetan parte hartzea, eta laneko eraginkortasunarekin eta segurtasunarekin lotutako neurriak proposatzea. Pertsonek osasun- eta gaixotasun-egoerekin duten harremana ebaluatzea eta laguntzarekin, prebentzioarekin eta errehabilitazioarekin lotutako alderdiak zehaztea.
— 2025/01/14 -
Oinarrizko edukia
Zuzendaritza eta merkaturatzea
Irudi pertsonal eta korporatiborako aholkularitza Estilismoa eta ile-apainketako zuzendaritza
— 2025/01/08