Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.
Helburuak
Ikasenpresa bat sortzea, ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen ikasteko.
Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.
Fitxategiak deskargatzeko erregistroa beharrezkoa da. Sartu Erabilera kopurua: 3
Aurkibidea
-Sarrera
-UD1_Ikasenpresa_Deskubritu_zure_bizitza_aldatuko_duen_ideia
-UD2_martxan-jartzea
-UD3_Merkatu_ikerketa
-UD4_MarketingMix_eus
-UD5_Ekoizpena_eta_zerbitzua_ematea_EUS
-UD6_itxiera_ta_amaierako_lana
- Egileak
-
- Tknika-Ekingune