Makina elektrikoak liburuak sei lan-unitate eta hainbat eranskin ditu. Unitate bakoitzaren hasieran, hasierako kasu praktiko bat agertzen da, unitateko edukiarekin lotutako egoera bat azaltzeko. Hasierako egoerak eta kasu-azterketak osatzen dute. Hasierako kasua ebatzi edo azalduta geratu daiteke unitatean. Horrela, kasuaren analisia unitatearen ardatz bihurtzen da, edukiak garatzean kasua aipatuko baita
behin eta berriro.
Makina elektrikoak -
Gehiago irakurri
Liburu honek Neurketa eta Erregulazio Sistemak lanbide-moduluko edukiak garatzen ditu. Modulu hori Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloaren parte da.
Liburuak 8 unitate ditu, eta horietan zehar azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretuan (Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena) zehaztutako edukiak lantzen ditu.
Neurketa- eta erregulazio-sistemak -
Gehiago irakurri
Liburu honetan Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko Automatizazioa eta Robotika Industriala goi-mailako heziketa-zikloko Sistema Sekuentzial Programagarrien modulu profesionaleko edukiak jorratzen dira.
11 unitate ditu, eta, bertan, 1581/2011 Errege Dekretuan (azaroaren 4koa, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikari titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena) zehaztutako edukiak lantzen dira.
Sistema sekuentzial programagarriak -
Gehiago irakurri
Liburu honek Erkidegoaren Garapena lanbide-moduluaren edukiak lantzen ditu Animazio Soziokultural eta Turistikoa eta Genero Berdintasunaren Sustapena goi-mailako prestakuntza-zikloen barruan, hain zuzen, Zerbitzu Soziokulturalak eta Erkidegorako Zerbitzuak lanbide-familian. Aurrekoari eutsiz, autonomia-erkidegoen curriculum gehienek aurrez ikusten dituzten edukiei erreparatu die, curriculum nazionalak eskatzen dituen gutxieneko edukiak kontuan hartzeaz gain.
Erkidegoaren garapena -
Gehiago irakurri
LePOka, Lantokiko Prestakuntza eta Orientabiderako jokoa da, Oka eta Trivial
jokoetan oinarrituta dago.
Jolas kolaboratiborako deskargatu ditzakezuen materialak:
-LePOka tableroa
-LePOka galde-erantzunen liburuxka
LePOka jolas kolaboratiboa -
Gehiago irakurri
Node.js programazio ingurune bat da, kode irekikoa, diseinatu zena Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko, zerbitzariak batez ere. Bertako programak JavaScript-ez idatzita daude. Programazio ingurune hau oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago.
Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste.
Web garatzaile askok estimu handitan dute Node.jsren Praktika Onak gida, gai horren inguruan gidarik garrantzitsuenetako bat delako. Eremu horretan dagoen praktika onen bildumarik handiena da, eta handitzen ari da astetik astera. Une honetan 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen ditu. Praktika bakoitza kode adibideek, blogetako aipu hautatuek eta informazio osagarriek osatzen dute.
Kolaboratzaile ugariren parte hartzeari esker sortu zen Praktika Onak gida, batez ere sortzaileei esker: Yoni Goldberg, Bruno Scheufler, Kyle Martin eta Kevyn Bruyere.
Dagoeneko eskuragarri dago euskaraz Node.jsren Praktika Onak gida. Hasieran ingelesez argitaratu zen, baina gaur egun beste sei hizkuntzatan dago irakurgai: Brasilgo portugesa, txinera, errusiera, poloniera, japoniera eta EUSKARA! Beste hizkuntza batzuetara ere itzultzen hasita daude: frantsesa, hebreera, koreera, gaztelania eta turkiera.
Node.js-ren Praktika Onak gida euskaraz -
Gehiago irakurri
Bazenekien zure lanbidean egunero aritzen zarela marketinean?
Bezeroei galdetzen diezunean zer beste zerbitzu nahi dituen (merkatu-ikerketa), sustapen bat egiten den astean (preziopolitika eta animazioa) eta beste hainbat egoeratan. Marketina da bezeroa hobeto sentiarazteko eta komertzialki eta emozionalki lotura handiagoa izan dezan egiten duzun ekintza oro: marketinik gabe ez dago lanbide-jarduerarik.
Marketina eta salmenta irudi pertsonaleko sektorean -
Gehiago irakurri
Liburu honetan azaltzen dira genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren zikloaren lanbide moduluan (Gizarte eta Kultura arloko Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzua familia profesionalaren barruan) eskuratu behar diren eduki guztiak. Hori guztia urriaren 11ko 779/2013 Errege Dekretuak arautzen du, zeinaren bidez genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baita.
Genero-indarkeriaren prebentzioa -
Gehiago irakurri
Guztioi gure eguneroko bizitzan gertatzen zaigun bezala, kalitate hitza edozein enpresa-kudeaketatan agertzen da. Lehiakorrak izan nahi duten enpresa edo erakunde guztiek ezarri edo mantendu nahi dute beren kalitatea kudeatuko duen sistema bat.
Hizkera arruntean, kalitateaz hitz egiten dugunean, bizitzako alderdi askori buruz ari gaitezke. Adibidez, hezkuntza-sistemaren kalitateaz, osasun-sistemaren kalitateaz, lan-kalitateaz, elikadura produktuen kalitateaz, ingurumenaren kalitateaz… jardun dezakegu. Asmo horiek guztiek, zalantzarik gabe, objektuaren edo zerbitzuaren garrantzia edo balioa adierazten duen hitz bat dute eta hitz hori KALITATEA da.
Ikusten dugunez, lotura zuzena dago guk kontsumitu edo gozatzen ditugun ondasunen eta zerbitzuen eta ondasun eta zerbitzu horiek ematen dizkiguten enpresen artean. Horregatik, ondoriozta dezakegu kalitate hitzaren funtsa zuzenean bezeroarengan oinarrituta dagoela.
Kalitatearen kudeaketa, Arriskuen prebentzioa eta Ingurumen-babesa -
Gehiago irakurri
Emakumeek lan-merkatuan eta sektore ekonomikoetan duten egoera aztertzeko, ezinbestekoa da genero-ikuspegia txertatzea lanaren definizioan. Sexuaren araberako lan-banaketarekin lotutako edukiak Berdintasuna sustatzeko esku-hartze esparruak lanbide-moduluan ikasten dira.
Emakumeen enpleguaren sustapena -
Gehiago irakurri
Proiektuko bazkideek garatutako erronka guztiak dituzu dokumentu honetan. Erronka horien xedea da “01. LHko zibersegurtasunaren arloko baterako ikasketa-programa” atalean azaldutako ikaskuntzako emaitza guztiak lortzea.
Zibersegurtasunaren erronkak -
Gehiago irakurri
SANEAMENDU-INSTALAZIOAK ERAIKUNTZAN bi zatitan banatuta dago. Lehenengo atala Donostiako Easo Politeknikoan erabiltzen den materialean dago oinarrituta. Material horren egilea Juan Mari Zubiaurrea da, eta haren lanaren ardatza Eraikingintzaren Kode Teknikoaren (EKT) Higienea eta Osasuna dokumentua da. Hortaz, lan honetako taulak kode teknikoan agertzen diren izendapenekin eta zenbakiekin jaso dira. Bigarren atalean, berriz, material gehigarri berria dago bibliografian aipatzen diren iturrietatik abiatuta.
SANEAMENDU-INSTALAZIOAK ERAIKUNTZAN -
Gehiago irakurri
Sare sozialak komunikatzeko bide berria dira eta bezeroek gero eta maizago erabiltzen dituzte jendaurrean kexak adierazteko, besteak beste. Sare sozialak enpresak bezeroekin duen komunikazio-kanal zuzenena bihurtu dira, berehalakoena eta eraginkorrena. Sare sozialetan arretarako zerbitzu ona emateak enpresaren ospea handitzen du. “Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arretaren” moduluko edukiak gaurkotzeko materiala da. Arreta-zerbitzuak aztertzen dira (publikoak zein pribatuak).
Sare sozialen erabilera bezeroarenganako arreta zerbitzuetan -
Gehiago irakurri
Soldatzailearen Eskuliburua bost jakintza-talde handitan dago egituratuta:
1. Soldaduraren teknologiaren alderdi orokorrak
2. Aplikazio handieneko ebaketa- eta soldatze-prozesuak
3. Material metalikoen oinarrizko alderdiak
4. Eraikuntza soldatuetan gehien erabiltzen diren materialen alderdi espezifikoak
5. Eraikuntza soldatuei buruzko alderdi orokorrak eta horietan aplikatu beharreko arauak
SOLDATZAILEAREN ESKULIBURUA -
Gehiago irakurri
Jatorrizko liburua: Imagen Corporativa, Videocinco Editoriala (ISBN: 9788416792009)
Liburu honen helburua da etorkizuneko profesionalak irudi korporatiboari buruzko guztia ikastea, etorkizunean bere bezeroekin landu ahal izan dezan.
Irudi korporatiboa -
Gehiago irakurri
Esku-hartze sozialaren bidez, egoera ugaritan ematen da arreta pertsonei gizarteratzen laguntzeko asmoz, baina zertan datza eskuhartze soziala? Zehatzegiak izan gabe, honela defini daiteke esku-hartze soziala: behar bezala planifikatutako edozein ekintza edo ekintzamultzo, pertsonen edo taldeen kondizioak (bereziki, desabantaila sozialeko egoeran daudenen kondizioak) hobetzeko xedea duena. Beste galdera batzuek aztergaia hobeto ulertzen lagunduko digute: Zer dira gizarteratze- eta birgizarteratze-prozesuak? Zein dira pertsona edo talde hartzaileak? Nork gauzatzen ditu prozesuok? Nola, noiz eta non? Gizarteintegratzaileek zer eginkizun betetzen dute prozesuotan? Galdera horiei erantzuteak esku-hartzearen testuingurua zehazten lagunduko digu, eta, hain zuzen ere, horretan arituko gara liburu honetan.
Esku-hartze sozialaren testuingurua -
Gehiago irakurri