Hezkuntza Bereziko ikasleekin lan egiten duten adituei eta, batez ere, Irakasle Ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako eskuliburua da. Bertan didaktikan behar diren curriculum-neurriak kontuan hartzen dira, hauen antolaketatik curriculum-egokitzapenerako proposamenekin; bai eta Garapenaren Psikologian eskola garaian azaltzen diren ezaugarrien bilduma labur bat jasotzen da. Bestetik, hainbat nahasteren sailkapen orokorretik ondorioztaturiko eskolari begirako bilduma egin da, non irakurketa-idazketa prozesuan eta jokabidean eragiten dituzten nahasteen taldekatzea eskaintzen den. Hau guztia aztertzeko, oinarrizko baliabidea izan nahi du; irakasleen eguneroko jardunean nahasteen definiziotik abiatuta, hauek nola hauteman daitezkeen azaltzen da, baita eskolan nolako esku-hartzea proposatzen den nahaste bakoitzaren barruan eta familiari eman beharreko aholkuen aipamena egiten da ere. Lan honetan adituek gurasoei eskaini beharreko argibideetarako tresna baliagarri batzuk gehitu dira: adituen arteko txostena nola egin behar den; gurasoen bileretarako gida eta fitxa bat, eta hainbat gairen artean, Biorritmoak eta Mugen heziketarako baliagarriak diren argibideen bilduma idatziak.
Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. -
Gehiago irakurri
HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA
Gida honetan euskararen erabileran eragiteko kontuan hartu
beharreko zenbait irizpide proposatzen dizkizugu, baita hainbat
aholku eta baliabide ere.
Hezitzaileentzako Gida -
Gehiago irakurri
Mantentze-lan Prediktiboan hainbat teknika erabiltzen dira eta horiei esker, ekipoen geldialdi kopurua murriztu egiten da, makinaren arabera. Makinaren osagaien etorkizuneko akats-puntua pronostikatzea da helburua; horrela, huts egin baino zertxobait lehenago ordezkatu ahal izango dira, eta makina hurbileko leku batean aldatu edo konpondu ahal izango da.
Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek izan dira: prediktiboko teknikak identifikatu eta bertan erabiltzen diren ekipoak erabiltzeko gai izatea, arautuko zein ez arautuko ikasleekin gai hau lantzeko beharrezkoak diren unitateak (teorikoak eta praktikoak) sortu eta teknologia hauetan, enpresen zein langileen beharrei erantzutea.
Mantentze Prediktiboko Erremintak -
Gehiago irakurri
Material hau TKNIKAko (Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa) "100_10BT_T059TEK62 – TEKNIKA BIOTEKNOLOGIKOAK" proiektuko bi urteko lanaren emaitza da. Kimika familia profesionaleko proiektu bat izan harren, bere emaitzak interesgarriak izan daitezke Osasun familiako zikloetan.
Proiektuaren helburu nagusia, teknika desberdinetan oinarritutako saiakuntza bioteknologikoen doitzea eta material didaktikoen garapena izan da. Atal honetan Analisi eta Kalitate Kontroleko Laborategia goi mailako ziklokoko "Saiakuntza Bioteknologikoak" modulurako dokumentazio teoriko eta praktikoa aurkituko duzue.
Teknika bioteknologikoak -
Gehiago irakurri
Zer da Urratsbat?
Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…
Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…) enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza eskainiko diola eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dela.
Nori zuzendua dago?
Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie:
Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
Ikastetxeko ikasle ohiei.
Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.
Zein zerbitzu eskaintzen ditu?
Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:
Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.
Urrats Bat Programa -
Gehiago irakurri
2013ko ekainaren 1az geroztik, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtapena bete beharra dago salerosten edo alokatzen diren eraikinen kontratuetan.
Ziurtapen energetikoa eginez, adostasuna lortzen dugu proiektatutako eraikinen kalifikazio energetikoan.
Lan honetan, aurkituko dituzu, alde batetik, eraikuntza elementuen eta tekniken oinarrizko deskribapena, eta, bestetik, eraikinen ziurtapen energetikorako erabilitako kalkuluen azalpena.
Azkenik, ziurtapen energetikoaren adibide praktiko bana azaltzen da, LIDER, CALENER eta CE3X programen ariketak erabilita.
Eraikinen ziurtapen energetikoa -
Gehiago irakurri
Mantenurako orga automotore edo orga jasotzailea deitzen zaio lurretik higitzeko makinari. Makina horrek trakzio motorizatua du, eta, batez ere, karga jasotzeko eta garraiatzeko erabiltzen da. Orga jasotzailea aparatu autonomoa da, eta hegal-kargak eramateko erabiltzen da. Bi ardatzen gainean dago bermatuta: eragilea, aurrekoa; gidaria, atzekoa. Orga jasotzailea elektrikoa izan daiteke edo barne-errekuntzako motorra duena.
Eskorga Jasotzailea -
Gehiago irakurri
Lana ikasle zein irakasleentzat da. Ideia izan da Programazioa modulurako testuliburutzat erabili daitekeen zeozer egitea, bai teoria, bai adibideak eta bai ariketak dituena.
Programazio moduluaren oinarrizko edukiak, OCDaren arabera, honako hauek dira:
1. Informatika programa baten elementuak identifikatzea.
2. Objektuak erabiltzea.
3. Kontrol egiturak erabiltzea.
4. Klaseak garatzea.
5. Informazioa irakurtzea eta idaztea.
6. Biltegiratze egiturak aplikatzea.
7. Klaseen erabilera aurreratua.
8. Objektuen iraunkortasuna mantentzea.
9. Datu base erlazionalak kudeatzea.
Bada, lan honetan, lehenengo lau unitateak garatu dira.
Java: apunteak eta ariketak -
Gehiago irakurri